Soilik "bertoko" langileak kontratatzeko eskatzen zuten mezuak jaso dituzte Nafarroako hainbat enpresak
Ikerketapean daude Nafarroako zenbait enpresak 2017az geroztik jasotako mezu anonimo arrazistak. Hain zuzen ere, enpresa horiek salatu dute mezu elektroniko horietan eskatzen dietela langile "etorkinen" ordez "bertoko" beharginak kontratatzeko, eta lantaldea handituz gero, "bertokoak" direnak soilik kontratatzeko.
EITB Mediak baieztatu duenez, mezu horiek ez ditu enpresa bakar batek jaso, eta kasuren batean marokoar herritartasuna duten pertsonen aurkako mezuak ziren. "Noski, marokoar bakar bat ere ez kontratatu", zioen mezuetako batek. Mehatxuak ere jaso dituzte mezu horietan, eskatutakoa betearaztea exijituz.
Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Departamentuak Fiskaltzari igorri dizkio jasotako salaketak, eta Iruñeko Instrukzio Epaitegia gorroto delitu gisa ari da orain gertatutakoa ikertzen. Halaber, mezu elektronikoen egilea identifikatu nahian dabil.
Horri buruz Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusi Marisol de la Navak esan du garrantzitsua dela nabarmentzea horrelako adierazpenak delitu izan daitezkeela, eta, beraz, epaitegietara hel daitezkeela.
"Nabarmentzeko modukoa da, halaber, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako zerbitzuak, Nafarroako gorroto delituen fiskalarekin elkarlanean, burutu duen lana, horri esker jazotakoa ikertzen ari baitira, horrelakorik berriro gerta ez dadin", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak