Arrigorriaga
Arrigorriagako Padura klubak “irmo” gaitzetsi ditu adin txikiko batek jasandako sexu-jazarpenari buruz zabaldutako “funtsik gabeko akusazioak”
Kirol klub horretan neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute elkarteek. Padurak “gogor" gaitzetsi du “edozein eraso mota” eta baita bideoa hedatzea ere, baina gertakariak klubaren jardueraren esparrutik kanpora gertatutakoak direla adierazi dute.
Arrigorriagako Padura klubean neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol klubari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Bost gazte ikertzen ari dira, eta Ertzaintzak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du kasua.
Norma Vila "Salitre" izeneko bere lehen film luzea filmatzen ari da, Nagore Aranburu protagonista duela
Egunotan Arrigorriagan Norma Vila zuzendariaren Salitre pelikula filmatzen ari dira, drama intimoa eta thriller psikologikoa uztartzen dituen film luzea. Nagore Aranburu eta Haizea Carneros dira protagonistak.
Auto-ilara luzeak BI-30 errepidean, Sondikan, eta A-8 autobidean, Arrigorriagan
Arazo handiak izan dira zirkulazioan ostiral arratsaldean EAEko errepide-sareko bi puntu horietan, bi zirkulazio-istripuren ondorioz.
44 urteko gizonezko bat hil da Arrigorriagan, autoarekin BI-3723 errepidetik AP-68ra erorita
Lau metrotan behera erori da ibilgailua. Pertsona bakarra zihoan barruan, eta tokian bertan zendu da.
Tenperatura maximoak 40 ºC-ra iritsi dira barnealdeko zenbait tokitan, igande arratsalde honetan
Hain zuzen ere, 40,5 ºC-ra iritsi dira Amurrion eta 40,3 ºC-ra Zallan eta Noainen, besteak beste. Kostaldean, aldiz, nabarmen baxuagoak izan dira.
Polemika Arrigorriagan, Udalak Vulkano orkestra jaietako programatik kanpo utzi ostean, "taldeko emakumeak hipersexualizatzeagatik"
Vulkano orkestra zazpi aldiz aritu da Arrigorriagan, baina aurten ez da egongo, Udalaren ustekabeko erabakiaren ondorioz. Orkestrak ohar baten bidez esan duenez, taldeko emakumeek askatasun osoarekin aukeratzen dituzte jantziak. Erabakiak polemika handia eragin du herritarren artean.