Arrigorriaga
2019/06/27 - 09:42
Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza 'duinen' alde
Beroaldiaren erdian, Bizkaiko igerilekuak itxita egon dira ostegunean, lurraldeko kirol instalazioetako langileen grebaren ondorioz. ELAk, LABek eta CCOOk manifestazioa egin dute Bilbon.
2019/06/15 - 18:13
Galdakaoko, Durangoko eta Arrigorriagako alkatetzak kendu dizkio EH Bilduk EAJri
Bestalde, sozialistekin hitzartutako akordioari esker, Abadiñoko, Alonsotegiko, Dimako eta Zaldibarko udalak zuzenduko dituzte jeltzaleek.
2019/06/15 - 13:06
EH Bilduk Arrigorriagako Alkatetza kendu dio EAJri
Arrigorriaga Gara koalizioarekin hitzartutako akordioari esker, Maite Ibarra izango da alkate berria.
2019/06/13 - 21:51
Bastida eta Guardiako alkatetzak PPri kentzeko negoziatzen ari dira EH Bildu eta EAJ
Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek akordioak egingo dituzte Errenterian, Ordizian, Elorrion eta Durangon. Koalizio soberanistak Arrigorriagan ere gobernatuko du, independenteekin batera.
2019/05/30 - 14:17
Bizkaiko artista gazteen lana, zazpi udalerritan ikusgai
Ertibil Bizkaia erakusketaren hogeita hamazazpigarren edizioak hamazortzi artistaren beste horrenbeste lan erakutsiko ditu.
2019/05/25 - 20:40
Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik, Arrigorriagan
Sutea izan da arratsaldean Ricardo Ibarreche kaleko eraikin bateko hirugarren pisuan. 83 urteko emakumea, 20 urteko iloba eta 90 urteko gizona Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/18 - 11:03
Oniritzia AP-68 eta Hegoaldeko Saihesbidearen arteko lotunea egiteko hitzarmenari
Lotune berriaren lanak Bizkaiko Foru Aldundiak egingo ditu, eta oso-osorik ordainduko du proiektua.
2019/04/10 - 12:54
Arrigorriaga jendez lepo, Korrikaren alde
Korrikari jende andana batu zaio gaur ere. Bizkaia sartu da gaur eta bihar Bilbora iritsiko da 21. Korrika. Arrigorriagako Korrikaren irudiak ditugu hauek.
2019/04/10 - 12:31
Bizkaira egin du Korrikak
Laudiotik, Bizkaira igaro da Korrika, eta Basauri, Larrabetzu, Leioa, Getxo eta Portugalete bisitatuko ditu, besteak beste.
2019/03/20 - 12:12
Droga trafikoari lotutako talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian
Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 13 Bizkaian. Halaber, besteak beste, 30.000 speed dosi egiteko adina substantzia eta 5.600 marihuana landare atzeman dituzte.
2019/02/27 - 21:49
Arrigorriagako gaztetxeak Afrikatik etorritako hamar migratzaile hartu ditu
Boluntarioen laguntzari esker, egunero jatekoa dute, elektrizitatea eta lo egiteko tokia. Oztopoz betetako bidaia luze baten ondoren, etorkizunean pentsatzeko tokia aurkitu dute.
2019/01/21 - 23:33
Bizkaiko Aldundiak Hego saihesbidea A-68arekin batuko du, Arrigorriagan
Ondobidean, obra hauek, 2023rako bukatuta egongo dira. Bigarren fase honetan ia 179 milioi euro gastatuko dira. Erdia baino gehiago Arnotegiko tunela egiteko erabiliko dute.
2018/12/23 - 19:58
Biktima guztiak aitortzeko deia egin du Sortuk
'Argala'ri egindako omenaldian "indarkeriaren gainean duten erantzukizuna onartzeko" eta gertatutakoaz ezker abertzaleak duen kontakizuna entzuteko eskatu die Rodriguezek EAJri, PSOEri eta PPri.
2018/12/21 - 13:13
Renfek Bizkaiko aldiriko trenen ordutegia moldatu du Gabonetarako
Gabon gauean eta Gabon zaharrean, 20:48 eta 21:05 artean aterako dira azken trenak Bilbo-Muskiz eta Bilbo-Urduña lineatan; Enkarterrin, 20:15 inguruan.
2018/12/06 - 16:42
71 lagun identifikatuta eta drogak konfiskatuta, Arrigorriagako 'after' batean
Tamaina handiko labana batzuk ere konfiskatu dituzte. Lokala Bizkaiko udalerriko Atxukarro industrialdean dago; operazioa Ertzaintzaren eta Arrigorriagako Udaltzainaren agenteek gauzatu dute.
2018/11/10 - 21:49
Gazte bat zauritu dute Arrigorriagan, taberna baten kanpoaldean
11:30ean jazo da erasoa. Hainbat agente taberna barrura sartu dira, eta 18 lagun identifikatu dituzte.
2018/11/07 - 17:52
Adingabe bat auzipetu dute Arrigorriagan, neska bati sexu-erasoa egitea egotzita
“Eraso hori gaitzesten dutela adierazteko deia” luzatu die Udalak herritarrei, eta, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute udaletxearen aurrean.
2018/10/24 - 12:23
Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute Arrigorriagan, sute baten ondorioz
Gainera, gutxienez bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Sua goizaldeko bostak aldera piztu da Lanbarketa kaleko etxebizitza batean eta eraikina itxi dute.
2018/10/24 - 10:38
Etxebizitza-bloke bat itxi dute Arrigorriagan, sute baten ondorioz
Bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnastuta. Eraikinaren egiturak kalte handiak ditu eta ondorioz etxebizitza-blokea itxi dute.