Asia
2024/09/29 - 21:45
148 hildako eta dozenaka desagertu Nepalen, uholdeen ondorioz
Nepalen, 148 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte uholdeek, eta agintariek ez dute baztertzen hildakoen kopuruak gora egitea. Larunbatean, euriak ez du etenik izan, ibaiek gainezka egin dute eta ura milaka etxetara sartu da.
2024/09/07 - 17:12
Yagi, Asiako aurtengo tifoirik boteretsuena, Vietnamera iritsi da, eta kalte handiak eragin ditu
Filipinetatik eta Txinatik igarotzean, gutxienez 26 desagertu eta 65.000 desplazatu utzi ditu. Vietnamen 50.000 pertsona ebakuatu eta lau aireportu itxi dituzte, hiriburukoa barne.
2024/08/08 - 23:28
Muhammad Yunusek karguaren zina egin du trantsizioko buruzagi gisa Bangladeshko protestetako liderrekin batera
84 urteko Nobel sariduna behin-behineko gobernu baten buru izango da, 16 aholkularirekin. Asiako herrialdea krisi ekonomiko eta sozial larri batean murgilduta dago. Uztailaren 1ean hasitako protestetan 400 pertsona baino gehiago hil dira.
2024/08/06 - 13:10
Bangladeshko ikasleen mugimenduak Mohamed Yunus Bakearen Nobel sariduna proposatu du, Gobernua gidatzeko
Protesten deitzaileek azaldu dute bitarteko Gobernuaren osaketa prestatzen ari direla, eta hori izango dela ontzat emango duten bakarra.
2024/08/05 - 14:47
Bangladeshko lehen ministroak dimisioa eman eta herrialdetik alde egin du, protestek indarra hartu ostean
Armadak hartu du boterea eta bitarteko Gobernua eratuko duela iragarri du. Ehunka lagun hil dira Bangladeshen, joan den uztailaren 1ean Gobernuaren enplegu politikaren kontrako protestak hasi zirenetik.
2024/08/05 - 12:23
90 hildako baino gehiago eta ehunka zauritu Bangladeshen, lan-kuoten sistema baten aurkako protestetan
Kuoten sistemak plazen % 30 eskaintzen zien Independentzia gerrako gudarien ondorengoei. Ikasleen protesten ostean, sistema bertan behera utzi du Gobernuak, baina Poliziarekiko liskarrek ez dute etenik izan.
2024/07/28 - 12:35
Irango buruzagi gorenak Pezeshkian berretsi du presidente gisa
Ali Khameneik "arrakasta" opa dio Masud Pezeshkian ereformistari, eta ziurtatu du babestuko duela "islamaren eta iraultzaren bide zuzenetik jarraitzeko politikari eusten dion bitartean".
2024/07/24 - 13:39
18 lagun hil dira Nepalen hegazkin-istripu batean
Katmanduko aireportutik aireratzen ari zenean pistatik irten da eta lurra jo du. Pilotua izan da bizirik irten den pertsona bakarra.
2024/07/21 - 11:32
Drone ikuskizun batek 'Doraemon' haurrentzako telesail mitikoa omendu du Hong Kongen
Katu kosmiko ospetsua eta Japoniako manga saileko gainerako pertsonaiak irudikatu dituzte zeruan, hainbat eszenatan. Milaka pertsona izan dira horiei begira, liluratuta.
2024/07/13 - 11:37
Nepalgo euriteek gutxienez 11 hildako eta 60 desagertu baino gehiago utzi dituzte
Luizi batek bi autobus bultzatu ditu ibaira, eta bidaiariak desagertuta daude. 100 pertsona baino gehiago hil dira montzoi denboraldia hasi zenetik euriarekin lotutako hondamendien eraginez.
2024/07/12 - 21:04
Txina nagusi da energia berriztagarrien ekoizpenean, mundu mailan
Global Enery Monitor (GEM) erakundearen arabera, Asiako erraldoiak munduko gainerako herrialdeek baino bi aldiz ahalmen handiagoa du energia eguzki eta haizearen bidez ekoizteko. Nahikoa izango litzateke Hego Korea osoa hornitzeko.
2024/07/03 - 00:23
Gutxienez 116 pertsona hil dira Indian azken hamarkadan izan den ihesaldi handienean
Indiako agintariek adierazi dutenez, ihesaldia grtatu zen zeremonia erlijiosoak baimendutako mugak gainditu zituen, 80.000 pertsona baino gehiago hartu baitzituen.
2024/06/28 - 20:18
Zikloturismoa; gorantzako joera hartu duen turismo jasangarri eta kalitatezkoa
Zikloturismoa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da Euskal Herrian. Hala azaldu digute Bizi Cycle Tours agentziakoek non 17 turista etorri zaizkien Hong Kongetik.
2024/06/27 - 19:40
Txinak Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du datozen hamarkadetan
Txinak bere espazio programa berria iragarri du, eta datozen hamarkadetan Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du. Hurrengo misioak Ilargian izango direla aurreratu dute, ingurumenaren eta satelitearen poloko baliabideen esplorazioa.
2024/06/19 - 12:48
Putinek eta Kim Jong-Unek lankidetza estrategikorako akordioa sinatu dute
Bi agintariek Piongiang egin duten goi-bileran, Errusiako presidenteak eskerrak eman dizkio Ipar Koreako lider gorenari Ukrainako inbasioaren harira emandako babesagatik.
2024/06/19 - 11:01
Putin Piongiangera iritsi da, ia mende laurdenean Ipar Koreara egin duen lehen bisitan
Vladimir Putin Errusiako presidenteari Kim Jong-unek egin dio harrera aireportuan. Bi egun iraungo duen bisitan azken urteetan gehiagora joan den harremana sendotzea da helburua.
2024/06/18 - 10:55
Gutxienez bost hildako eta 15 desagertu Txinan, euriteen ondorioz
Azken egunetako euriteek uholdeak eta luiziak eragin dituzte Txinako Meizhou hirian. Gutxienez hamahiru pertsona eraikinetan harrapatuta daude, irten ezinik.
2024/06/17 - 11:14
Gutxienez bost hildako eta 20 zauritu baino gehiago Indian izandako bi trenen arteko talkan
Bidaiari-trenaren eta merkantzia-trenaren arteko talka Indiako ipar-ekialdeko geltoki batera iritsi baino lehentxeago gertatu da. Oraindik ez dakite zerk eragin duen istripua.
2024/06/16 - 12:24
50.000 kaltetu baino gehiago Txinako hego-ekialdean izandako uholdeengatik
Ekainaren 9az geroztik izaten ari diren euriteen ondorioz, 27.000 herritar etxetik irtenarazi dituzte. 500 mm-tik gora pilatu dituzte Nanping hirian.
2024/06/04 - 18:56
Modik bere aliantzaren garaipena aldarrikatu du Indiako hauteskundeetan
Horrela, Aliantza Demokratiko Nazionalak gehiengo absolutuari eustea lortu du, baina babesa galdu du 2019ko bozekin alderatuta, Indiako Garapen Nazionalerako Aliantza Inklusiboak (INDIA) gora egin duelako.