Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, urteko lehen Gobernu Bilera eta lurrikara Tibeten
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Alerta laranja haizeagatik: Bizkaian eta Araban alerta laranja ezarri dute eguerdira arte, haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gainditzea espero baita. Eguerditik aurrera eta gauerdira arte, alerta laranja abisu hori izatera igaroko da. Halaber, abisu horian egongo dira Gipuzkoa, Nafarroaren zati bat eta Ipar Euskal Herria, bestalde, abisu horian egongo dira.
- Urteko lehen Gobernu Bilera: Imanol Pradales lehendkaaria buru duen Eusko Jaurritzak 2025eko lehen Gobernu Bilera egingo du. Ondoren, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordea agertuko dira kazetarien aurrera, bileran onartutako erabakien berri emateko eta 2025eko aurreikuspen ekonomikoak jakinarazteko.
- Lurrikara Tibeten: Asteartean Tibeten izandako 6,8ko lurrikarak gutxienez 126 hildako eta 188 zauritu utzi ditu, bertako agintariek zabaldutako azken balantzearen arabera. Azken orduetan 500 erreplika baino gehiago izan dira, eta horietako lauk 4ko indarra gainditu dute (handiena 4,4koa). Bien bitartean, erreskate taldeak hondakinen azpian harrapatuta egon daitezkeen pertsonen bila ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.