Atentatuak
2025/02/23 - 13:03
Berlinen erasoa jasan zuen bilbotarraren osasun-egoerak hobera egin du
Horren familia Berlinen dago jada, eta EITBri esan dionez, esna dago eta hitz egiten du, eta litekeena da gaur plantara eramatea.
2025/02/22 - 20:49
Larri baina egonkor dago Berlingo Holokaustoaren Memorialean labanaz larri zauritutako turista bilbotarra
Zauri larriak baditu ere, gaur goizean ebakuntza egin ostean, egonkor dago. Erasoaren gaineko ikerketen arabera, "atentatuak lotura du Ekialde Hurbileko gatazkarekin", eta "arrazoi erlojiosoengatik" egin zuen.
2025/02/22 - 20:34
Gizon batek pertsona bat hil eta beste hiru zauritu ditu Frantziako Mulhouse hirian
Arma zuriz egindako erasoa Alemaniako mugatik gertu jazo da. Ustezko erasotzailea terrorismoagatik fitxatuta zegoen, hainbat komunikabidek esan dutenez.
2025/02/22 - 15:08
Fernando Buesa eta Jorge Diez omendu dituzte ETAk hil zitueneko 25. urteurrenean
2000ko otsailaren 22tik urtero bezala, senideak, lankide ohiak, erakundeetako ordezkariak eta herritarrak Gasteizko Askatasunaren Lorategietan bildu dira, bien oroimenezko monolitoaren ondoan, lore-eskaintza egiteko.
2025/02/22 - 14:35
Lore-eskaintza jendetsua Fernando Buesa eta Jorge Diezi, haien erailketatik 25 urtera
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
2025/02/16 - 17:40
Austriako Gobernuak baieztatu du larunbateko atentatua "eraso islamista" izan zela
Barne ministroak aurreratu du, lehen ikerketen arabera, Estatu Islamiarrarekin lotura zeukala, baina ez zuela aurrekari polizialik.
2025/02/15 - 20:18
Emakume bat eta haren bi urteko alaba hil dira Municheko harrapaketan jasan zituzten zaurien ondorioz
Ostegunean, gizon batek manifestazio sindikal batean parte hartzen ari ziren hainbat pertsona harrapatu zituen bere ibilgailuarekin. 39 lagun zauritu ziren. Egileak, afganiar asilo-eskatzaile bat, dagoeneko aitortu du nahita egindako gertaera bat izan zela.
2025/01/08 - 09:19
Trumpen hotelaren aurrean izandako leherketaren egileak ChatGPT erabili zuen plangintza egiteko
Matthew Livelsbergerek, trauma ondoko estresa zuen militar ohia, Adimen Artifiziala erabili zuen lehergailua nola jarri ikasteko. Zalantza teknikoak eta legezkoak ere argitu zituen.
2025/01/07 - 09:43
"10 urteren ostean, Charlie Hebdok bizirik jarraitzen du", adierazi du aldizkariak ale berezian
10 urte dira aldizkari satirikoaren aurka atentatua egin zutenetik. 12 langile hil zituzten eta Frantzia astindu zuen erasoak.
2025/01/02 - 19:13
New Orleanseko ustezko erasotzaileak bakarrik jardun zuela uste du orain FBIk
Inteligentzia zerbitzuaren arabera, Shamsud-Din Bahar Jabbar da susmagarria, 42 urteko estatubatuarra. 10 urtez militar izan zen. FBIk horren argazkia zabaldu du, eta herritarrei laguntza eskatu die, erasoaren ingurukoen datu gehiago jasotze aldera.
2025/01/02 - 08:40
Albiste izango dira: Oñatiko erasoa, New Orleanseko harrapaketa eta tiroketa Montenegron
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/21 - 23:45
Zalantza asko eta dolua Alemanian, Magdeburgeko Gabonetako merkatuan izandako harrapaketaren ondoren
Bost hildako eta 200 zauritu utzi ditu atentatuak. Islamarekin kritikoa den mediku saudiarabiar bat da erasoaren ustezko egilea baina arrazoiak ez daude argi. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak "batuta" egoteko deia egin die alemaniarrei eta "gorrotoan ez erortzeko" eskatu die.
2024/12/21 - 17:56
Islamarekin kritikoa den mediku saudiarabiar bat da Magdeburgeko gabon azokako atentatuaren ustezko egilea
Bost hildako eta 200 zauritu utzi ditu atentatuak. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak erasoa "izugarrikeria" izan dela salatu du, eta une honetan "batuta" egoteko deia egin die alemaniarrei eta "gorrotoan ez erortzeko".
2024/12/21 - 16:39
Bost pertsona hil eta 200 baino gehiago zauritu dira Magdeburgen izandako harrapaketan
Autoaren gidaria atxilotu egin dute, eta gertatutakoa eraso terrorista gisa ari dira ikertzen. Arrazoi islamofoboak egon daitezke erasoaren atzean.
2024/12/21 - 10:49
Magdeburgeko gabonetako azokan harrapaketa izan zen unea
Gutxienez bi pertsona hil dira, eta 70 zaurituetako 15 larri daude. Poliziak atxilotu egin zuen autoaren gidaria, eta atentatu gisa ikertzen ari dira gertatutakoa.
2024/11/09 - 10:29
Dozenaka hildako Quetta hirian (Pakistan), tren-geltoki batean izandako eraso suizida batean
"Leherketa tren-geltokiaren barruan jazo da, Peshawar hirira zihoan tren bat irtetzear zela", Poliziaren arabera. Gutxienez 24 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira. Leherketaren helburua erreserba-bulego jendetsu bat izan da, eta atentatuak izua eta suntsipen handia eragin ditu.
2024/10/28 - 12:38
Ainhoa Garcia Montero ETAko kide ohiak 26 urteko zigorra onartu du Joxe Mari Korta hiltzeagatik
Fiskaltzak 30 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egina zuen, baina akusatuak atentatua egitea onartu duenez, kondena murriztu du.
2024/09/19 - 20:14
Nasrala (Hezbollah): "Operazio honetan muga eta marra gorri guztiak gainditu ditu etsaiak"
Libanoko miliziaren buruzagiak onartu duenez, jasandako kolpea "garrantzitsua eta aurrekaririk gabekoa" da, baina azpimarratu du Israelek "errepresio gogorrak eta bidezko zigorrak" jasoko dituela eta, gaineratu duenez, "Hezbollah ez da geldituko Gazako gerra amaitu arte".
2024/09/19 - 09:37
Albiste izango dira: Marea biziak, Libanoko erasoak, eta Edmundo Gonzalezen aintzatespena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/18 - 09:41
Albiste izango dira: Erasoak Libanon, marea biziak eta Venezuelan atxilotutako bilbotarrak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.