Aurrekontu Orokorrak
2021/11/04 - 15:11
Aurrekontuen babesa ziurtatuta ez dagoela ohartarazi diote inbestidura bazkideek Sanchezi
EAJk, EH Bilduk eta ERCk Kongresuan dituzten ordezkariek gogorarazi diote Espainiako Gobernuko presidenteari euren botoak ezinbestekoak direla 2022ko aurrekontuak onartzeko eta Gobernuak legegintzaldia agortu ahal izateko.
2021/11/03 - 21:30
Kolektibo zaurgarrien beharrei erantzun eta populismoei aurre egiteko aurrekontuak dira, Monteroren esanetan
PPk eta Voxek aurrekontu ezegokiak direla argudiatu dituzte eta EH Bildurekin adostu izana kritikatu.
2021/11/03 - 15:20
Aurrekontuei buruzko eztabaida "zintzoa" eskatu du Monterok, "errespetuz eta hezibide onez"
Ogasun ministroak azpimarratu duenez, 2022ko kontuak "ezinbestekoak dira susperraldi ekonomikoa eta soziala sendotzeko", eta susperraldia "pertsona, lurralde eta sektore guztietara" iristeko.
2021/10/30 - 18:08
Espainiako Aurrekontu Orokorrerako negoziazioa dela eta, jeltzaleek ohartarazi dute "txeke zuririk ez dagoela"
Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia aurrekontuei buruz negoziatzen hasteko baldintza zela esan du EAJk. Aurrekontuez gain, garaiko erronkei aurre egiteko akordioa ere behar dela esan du EH Bilduk.
2021/10/30 - 14:10
EAEko aurrekontuak ez direla "errealistak" esan du oposizioak
Eusko Jaurlaritzak 2022rako prestatu duen aurrekontu proiektua inoizko handiena dela defendatu dute EAJk eta PSEk. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP-Cs salatu dute, ordea, soilik % 0,15 handitu dela, 2021eko aurrekontu kontsolidatuarekin alderatuta.
2021/10/30 - 01:32
Ikus-entzunezko Legean hizkuntza koofizialak babesteko mekanismoak sartzea adostu dute PSOEk eta ERCk
Rufianek ekoizpen-kuota bat ezartzea proposatu du. Sozialistek, bestalde, oraindik formula aurkitu behar dutela diote.
2021/10/29 - 17:22
EAJk, EH Bilduk eta ERCk bide eman diote aurrekontuak Diputatuen Kongresuan eztabaidatzen jarraitzeari
EAJk bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumena osorik transferitzea adostu du eta ERCk Ikus-entzunezko Legerako ituna lortu du. Bi alderdiek, EH Bildurekin eta BNGrekin batera, osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki dute, tramitazioak Diputatuen Kongresuan jarraitzea ahalbidetuz.
2021/10/29 - 14:59
EAJk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko gutxieneko diru-sarrera osorik eskualdatzea adostu ostean
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez, osoko zuzenketak erregistratzeko epea amaitzear zela iritsi da, azkenean, Gobernuaren eta alderdiaren arteko akordioa, aurretik Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroarekin hitz egindako parametroetan.
2021/10/28 - 23:54
Estatuko Aurrekontuak babesteko, Kataluniako mahaian urratsak ematea jarri du baldintzatzat Aragonesek
Bestalde, hurrengo erreferenduma Estatuarekin adostearen alde agertu da, "nazioarteko komunitatearen onarpena izan dezan eta emaitza aplikatu dadin".
2021/10/22 - 13:32
Arkaitz Rodriguez: "Sortu hausnarketa egiten ari da ongietorrien inguruan"
Sorturen idazkari nagusiak esan du "hausnarketa" egiten ari direla ETAko presoak espetxetik ateratzen direnean egiten zaizkien ongietorrien inguruan, badaudelako biktimak "modu eraikitzailean eta pribatuan" hori eskatu diotenak.
2021/10/20 - 16:36
Aurrekontuen trukean presoak kaleratzearen kontra agertu da Pedro Sanchez
Beste behin Sanchez eta Casado eztabaidan korapilatu dira .PPko buruzagiak EH Bildu zuritzea leporatu dio Espainiako Gobernuari eta Sanchezek erantzun dio sozialistek sekula ez dutela terrorismoa erabili helburu politikoekin.
2021/10/20 - 13:47
Arnaldo Otegik militanteei: "Presoak ateratzeko Aurrekontuak bozkatu behar baditugu, egingo dugu"
Arnaldo Otegik EH Bilduk militanteekin Eibarren egindako ekitaldi batean esandakoez galdetu dio Pablo Casadok Espainiako Gobernuko presidenteari Diputatuen Kongresuan, eta EH Bilduk Aurrekontuei babesa ematearen truke presoak askatzea baztertu du Pedro Sanchezek.
2021/10/14 - 20:47
Estatuak Hego Euskal Herrian egingo duen inbertsioaren zatirik handiena AHTa eraikitzeko erabiliko dute
Estatuko Aurrekontuen lege-proiektuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak 568,8 milioi euro jasoko ditu eta 336,4 milioi bideratuko ditu AHTa eraikitzeko lanetara. Nafarroak, berriz, 94,1 milioitatik 52 milioi bideratuko ditu azpiegitura horretara.
2021/10/14 - 17:19
Estatuko aurrekontueetatik Euskadin 480 miloi baino gehiago inbertituko dira
Gehienak azpiegituretara bidaratuko dira. Abiadura Handiko Trenak 336 milioi pasatxo hartuko ditu. Horietatik 77 miloi Jaurlaritzak ordainduko ditu kupoaren bidez.
2021/10/14 - 16:32
Errenta baxuko familiek 100 euro jasoko dituzte 3 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko
Osagarri horren helburua da kalteberatasun-egoeran dauden familiei laguntzea eta haurren pobrezia murriztea, Gizarte Eskubideen ministroaren esanetan.
2021/10/14 - 00:59
Estatuak gutxiago inbertituko du Hego Euskal Herrian 2022an
Horrez gain, Espainiako Gobernuak 1.407 milioi euroko behin-behineko kupoa aurreikusi du. Aurrekontuen proiektua tramitatzeko egutegia zehaztu dute Kongresuan.
2021/10/13 - 17:02
Kongresuan dira PSOE-Unidas Podemoseko Gobernuak prestatu eta onartutako aurrekontuak
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eraman ditu. Esan dutenez, inoizko gastu sozialik handiena aintzat dituzten aurrekontuak. 2022ko aurrekontuek zifra errekorrak ekarriko dituzte gastuan eta diru sarreretan.
2021/10/11 - 13:48
Aurrekontuen negoziazioan EAJ eta ERC "lehentasunezko solaskide" izango dituela esan du Espainiako Gobernuak
Negoziazio erronda hastear den honetan, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eskua luzatu die eztabaidatu eta hitz egin nahi duten alderdi politiko guztiei. Hala ere, PPk, Voxek eta Ciudadanosek beren burua negoziazioetatik kanpo utzi dutela nabarmendu du.
2021/10/07 - 16:23
2022rako aurrekontuen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Inoizko inbertsio gastu handienarekin, 10 eurotik 6 gizarte gastura bideratuko dituzte, gazteriari zuzendutako laguntzak bereziki bultzatuta.
2021/10/05 - 17:29
PSOE eta Podemos akordiora iritsi dira aurrekontu orokorretan eta Etxebizitza Legean
Etxebizitza Legea adostuta, ziurra du PSOEk Podemosen babesa aurrekontuen bozketan. Halaber, sozietateen gaineko zergan gutxienez % 15eko tasa ezartzea erabaki dute.