EAJk, EH Bilduk eta ERCk bide eman diote aurrekontuak Diputatuen Kongresuan eztabaidatzen jarraitzeari
Estatuko aurrekontu orokorren eztabaidak Diputatuen Kongresuan jarraituko du, osoko emendakinen fasea gaindituta. EAJk, EH Bilduk, ERCk eta BNGk lehen fase honetan oztoporik ez jartzea erabaki dute eta ez dute osoko zuzenketarik aurkeztu. Hala, Gobernuaren aurrekontu proiektuak parlamentuan jarraituko du bidea.
EAJk eguerdian eman du jakitera ez ziola aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketarik aurkeztuko, izan ere, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumenaren kudeaketa osorik eskualdatzea adostu du Espainiako Gobernuarekin.
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez, osoko zuzenketak erregistratzeko epea amaitzear zela iritsi da, azkenean, Gobernuaren eta alderdiaren arteko akordioa, aurretik Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroarekin hitz egindako parametroetan.
Konpromiso horrek itzulketa beto bat "ezabatzen" duela esan du, baina aurrekontuen akordioa ixtetik urrun dagoela zehaztu du. Hala ere, Estebanen ustez, pauso honek bide emango dio kontu publikoak Diputatuen Kongresuan izapidetzen jarraitzeko aukerari.
Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak Euskadi Irratian goizean berretsi du lehendik esandakoa, bere taldeak ez zueka asmorik osoko zuzenketarik aurkezteko, baina horrek ez duela esan nahi "txeke zuri bat" ematen diotenik Gobernuari. "PSOEk irabazi egin beharko du EH Bilduren botoa aurrekontuetan", ziurtatu du.
ERCren erabakia denbora agortzear zela iritsi da. 14:00ak jotzeko minutu gutxi batzuren faltan, Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak iragarri du ez diotela osoko zuzenketarik aurkeztuko 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuari, eta, beraz, kontu publikoen tramitazioak Kongresuan jarraituko du.
Ikus-entzunezko Lege berrian hiru hizkuntza koofizialen kuota ezartzeko ituna erdietsi du du ERCk. Hori zen euskal eta kataluniar nazionalisten baldintza nagusietako bat. Izan ere, aldarrikatzen dute, Netflix edo HBO gisako plataformetako edukien % 7,5 gutxienez hizkuntza koofizialetan ekoitz dadila; baita lurraldeei finantzazioa handitzea ere. Lortu duten hitzarmenaren arabera, ERCk ezarriko du katalanaren presentzia kuota. Itun horretaz gain, beste baldintza batzuk ere bete direla esan du Rufianek, besteak beste, 18 milioi euro inguruko beken transferentzia Generalitatera eskualdatzea.
BNGk ere ez du osoko emendakinik aurkeztu, eta esan du zatikako zuzenketetan sartuko dela negoziaketan.
PP, Vox, Ciudadanos, Foro Asturias, Junts per Catalunya, CUP eta Coalición Canaria izan dira osoko zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiak, baina ez dute lortu Sanchezen Gobernuaren proposamena atzera botatzeko nahikoa indar.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.