Automobilgintza
2023/05/30 - 21:32
Michelin enpresako langileek manifestazioa egin dute Gasteizen, lan hitzarmena berritzea eskatzeko
ELAk, LABek, ESKak eta CGTek deituta bildu dira. Soldata igoera aldarrikatzen dute, beti ere, KPIari lotuta eta bermeekin. Baita lanaldi murrizketa ere.
2023/05/15 - 09:16
Legutioko CIE Automotive Goiaineko langileek greba mugagabea hasiko dute gaur
30 langile ditu lantokiak, ELAk ordezkatzen dituenak, eta lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean daude KPIaren araberako soldata igoerak, urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea eta soldata taulak berrikustea.
2023/05/12 - 22:53
Ferrari autoen alokairuko kontzesionario bat ireki dute Biarritzen
Langileen erosahalmen galeraren parean, aberatsenen enpresak inoizko irabazirik handienak izaten ari dira, tartean Ferrari. Biarritzen, luxu eta handitasunaren euskal hiri honetan, marka italiarraren autoen alokairurako kontzesionario bat ireki berri dute.
2023/05/12 - 22:46
BYD enpresa txinatarrak bere auto elektrikoak aurkeztu ditu Bartzelonan
Bihartik aurrera Bartzelonan automobilen azokak ateak zabalduko ditu, eta aurtengo edizioan ibilgailu elektrikoak daude erdigunean. Horien artean, BYD enpresa txinatarra izan da albiste.
2023/05/12 - 20:06
Nafarroako Volkswagenek mantendu du 2023rako ekoizpen aurreikuspena
Horrenbestez, aurreikuspenek bere horretan jarraituko dute, nahiz eta erdieroale piezen gabezia dela eta enpresa 13 egunez itxita egon.
2023/05/10 - 21:02
Ibilgailu elektrikoen baterietarako Txinarekiko "mendekotasun basatiaz" ohartarazi dute
CIE Automotive-ko presidenteak azpimarratu du "akats argiak" egiten ari direla trantsizio energetikoa, eta gai horretan Europak egin beharreko apustuaren alde egin du.
2023/05/10 - 16:21
Sunsundeguik Volvorekin itxitako akordio handia pozarren hartu dute Altsasuko eta Sakanako herritarrek
Gaur egun dituzten 300 langileetatik 700 baino gehiago izatera pasako dira datozen lau urteetan. Volvoren distantzia luzeko, luxuzko, bi autobus modelo egingo dituzte; produkzioa bikoiztuz. 800 autobus egingo dituzte urtero.
2023/05/09 - 19:43
Gestampek bere negozio-zifraren % 12-15eko hazkundea aurreikusi du 2023rako
Konpainiako presidente exekutiboak adierazi duenez, salmenta "guztiak" ibilgailu elektrikoentzat izango dira, "trantsizio hori gertatuko delako".
2023/04/28 - 19:26
Baterien lantegia Landabenen jartzeko aukera aztertzeko prest agertu da Volkswagen
Bestalde, baieztatu du 2027tik haratago ziurtatu dezakeela lana egungo langile kopuruarentzat.
2023/04/21 - 15:05
Nafarroako Volkswagenek hiru egunez etengo du ekoizpena, eta ordaina eskatu dute langileek
"Datorren asterako piezak astelehenean iritsiko direlako eta ezin direlako stockean sartu" hartu dute erabakia.
2023/04/18 - 16:19
Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''
Maria Chivite Nafarroako presidentea Bruselara joan da Euro 7 araudia malgutzea eskatzeko, eta 2025etik 2027ra atzeratzea "posible" ikusten duela adierazi du. Araudi horrek auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarrien kopurua mugatzen du.
2023/04/18 - 11:31
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko du gaur Chivitek Bruselan
2025ean indarrean sartuko den araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak. Nafarroako presidenteak auto elektrikora egokitzeko urtebete edo bi urteko "moratoria" eskatuko dio Europako Batzordeari.
2023/04/14 - 16:02
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko dio Chivitek Bruselari
Araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak.
2023/04/13 - 00:28
Nafarroako Gobernuak adierazi du Volkswagen bateriak muntatzeko lantegia Landabenen kokatzeko lanean ari dela
Foru Gobernuaren eta Nafarroako Volkswageneko zuzendarien arteko batzarraren albistea zuhurtziaz hartu dute sindikatuek, egitasmoaren berri baitzuten, baina baita VW lan horiek kanpora eramatea aztertzen ari dela ere.
2023/04/01 - 14:22
Foru Gobernua "lanean" dabil, Volkswageneko baterien muntatzea Nafarroan gera dadin
Maria Chivite Nafarroako presidenteak iragarri duenez, "lanean" dabiltza prozesu hori Nafarroan egin dezaten eta "ehunka lanpostu eragin ditzan".
2023/03/31 - 21:06
Landabengo enpresa-batzordeak eskatu du lantegiak bateriak muntatzeko fabrika har dezala, enplegua bermatzeko
Bestela, ohartarazi du 600 lanpostu daudela "kolokan" 2027tik aurrera. Batzordeak esan du 2026ra arte "zeharkaldi txiki bat" izango dutela "basamortuan", baina ez ziren jabetzen "zeharkaldi horren tamainaz".
2023/03/28 - 21:08
VW Nafarroak Polo modeloa ekoizteari utziko dio datorren urtean, eta langileei bi urteko ziurgabetasuna ekarri
Sindikatuek ohartarazi dute langileen erdiak lan kargarik gabe geratuko direla 2026an ibilgailu elektriko berria ekoizten hasi arte.
2023/03/26 - 22:51
Getxoko ikasle eta irakasle talde batek Marokoko Panda Raidean parte hartuko du
Getxotik Marokora joango da Fadura Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat, apiril amaieran, Panda Raidean parte hartzeko. Eurek prestatutako ibilgailuarekin, 2.000 kilometrotik gorako zeharkaldia egingo dute basamortuan, zazpi egunean, bukatu berri dituzten ikasketak amaitzeko.
2023/03/26 - 17:23
Petronorrek ekoitziko duen erregai sintetikoa merkatuan izango da 2025etik aurrera
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten erregai motorrak 2035etik aurrera ere ekoizteko akordioa oso begi onez ikusten dute sektoreko eragileek. Petronorrek proiektu aintzindaria garatuko du Espainar Estatuan eta Elias Unzueta Petronorreko Berrikuntza arduradunak azalpenak eman dizkio ETBri.
2023/03/25 - 12:21
Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan
Bruselak iragarri duenez, 2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea erabaki dute. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.