Beasain
2025/06/06 - 14:46
Otxandiano (EH Bildu): ''Ezin da inor kanporatu jai espazio batetik polizia edo ertzaina izateagatik''
Beasaingo txosnagunetik udaltzain bat eta ertzain bat kanporatu izanak zeresana ematen jarraitzen du. Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, bere posizioa "argia" da, eta gertaturikoa "ez da errepikatu behar".
2025/06/05 - 21:54
Leire Artola, Beasaingo alkatea: ''Bizikidetza egunero egiten den zerbait da''
Leire Artola Beasaingo alkateak deitoratu egin du EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako testuarekin EH Bilduk bat egin ez izana, eta "pena" agertu du ideologia ezberdinetako alderdiek bat egin ezin izan dutelako "gertaera onartezin" horien aurrean.
2025/06/05 - 19:24
Beasaingo Udalak gaitzetsi egin du polizia-agenteak txosnetatik kanporatu izana
EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen babesarekin onartu du gaitzespen testua Bozeramaileen Batzordeak. EH Bilduk oharra kaleratu du gertakarien aurreko "ezadostasuna" agertuz eta bereizkeria jasan dutenei "babes osoa" adieraziz.
2025/05/29 - 22:01
Beasainek aho batez izendatu du Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia herriko seme kutun
Maiatzaren 13an hil zen Mujicaren arbasoak Beasaingo Muxika baserrian sortu ziren. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Podemosek bat egin dute azken indar politiko horretako zinegotziak aurkeztutako proposamena onartzeko.
2025/05/19 - 23:18
Zabaldu dute N-1 errepidea Legorretan, istripua izan duen kamioia kendu ostean
Arratsaldean zehar 9 kilometroko auto-ilarak izan dira Irungo norantzan. Ertzaintzak GI-2131 errepidetik bideratu du trafikoa eta N-1 errepidea saihesteko deia egin die inguru hartan zebiltzan gidariei.
2025/05/14 - 20:28
Pepe Mujicaren euskal sustraiak
Pepe Mujicak euskal sustrai sakonak zituen. Izan ere, euskal historiaren ondorioa zela esan zuen behin baina gehiagotan. Bere abizenak Bizkaiko Muxika herrira eraman zuen, baina bere leinua Astigarretatik zetorren, Beasaingo auzo txiki batetik.
2025/05/13 - 23:32
Pepe Mujica, umila, borrokalaria eta miretsia
Beasaingo Astigarreta auzoan zuen jatorria, nahiz eta Montevideon jaio zen bera, 1935eko maiatzaren 20an. Gerrillari, politikari eta nekazari izandakoak 2010 eta 2015 artean zuzendu zuen Uruguaiko gobernua.
2025/04/09 - 13:38
Muga-zergen zurrunbiloaren erdian EAEko industriak ''pisua berreskuratzeko aukera'' ikusten du Pradalesek
CAF enpresaren Beasaingo plantan izan da goizean Imanol Pradales lehendakaria. Aitortu egin du Donald Trump AEBko presidenteak ezarritako muga-zergek egoera zaila ekarri dutela; hala ere, mezu optimista igorri nahi izan du. Europaren estrategiarekin bat egitea defendatu du.
2025/03/26 - 11:49
EAEko hiriburuak, Estatuko eta munduko solidarioenen artean
Beasain da Estatuko elkartasunaren buru, eta atzetik ditu Euskadiko beste herri eta hiriburu batzuk, hala nola Zigoitia, Gasteiz, Eibar, Bilbo, Zarautz eta Donostia.
2025/03/25 - 21:33
Berriro zabaldu dute N-I errepidea, Beasain pareko zatian, kamioi istripu baten ondorioz itxita egon ondoren
Kamioiak zamaren zati bat galdu du, 19:45ean, eta auto-ilarak sortu dira. 22:00 aldera errepidea berriro zabaldu dute, baina errei batek itxita jarraitzen du.
2025/03/05 - 21:30
CAF konpainiak 600 tren fabrikatzeko 3.500 milioi euroko kontratua lor dezake Belgikan
SNCB Belgikako tren zerbitzuak Gipuzkoako konpainia aukeratu du aukera nagusi gisa tren flota berria fabrikatzeko. Belgikako Gobernuak justifikatu egin du SNCBk CAF aukeratu izana, nahiz eta Alstomek eskaintza merkeagoa aurkeztu.
2024/12/22 - 17:46
Sari potoloak ez du Euskal Herria bisitatu nahi izan, baina beste sariek 43 milioi euro utzi dituzte gurean
Hirugarren sariak (11840) 20,4 milioi euro utzi ditu Bilbon, Miribilla auzoan, eta 11 Laudion (Araba). Bigarren sariak (40014) 3,750 milioi partitu ditu Gernikan, Leioan, Sestaon eta Getxon (Bizkaia). Beasainera ere joan da sari polit bat, 5 milioi euro utzi baititu 5. sarietako batek.
2024/12/22 - 14:34
74778 zenbakiak bost milioi euro utzi ditu Beasainen
Goierriko herri horretako 2. administrazioak 74778 zenbakiko 90,6 serie zituen esleituta, eta 839 dezimo saldu ditu guztira. Dezimo bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu.
2024/12/15 - 21:54
Pertsona bat hil da Tolosan, N-1 errepidean izan den trafiko-istripuan
17:00etan gertatu da ezbeharra, Tolosako irteeran, Beasainera bidean. Ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. 44 urteko Lasarteko gizonezkoa da hildakoa.
2024/08/27 - 19:53
Aske utzi dute Beasaingo banketxe batean lapurreta egin zuen gizona
Igandean atxilotu zuten ostiralean Nafarroa etorbideko bulego lapurreta egin zuen pertsona. Ez zen zauriturik egon.
2024/08/16 - 16:39
Lapur batek ihes egin du Beasaingo banku-sukurtsal batean lapurreta egin ostean
Lapurreta 13:20an jazo da, Nafarroa etorbideko bulego batean, eta ez da inor zauritu.
2024/07/03 - 15:46
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, Basaurin eta Irunen, lau erkidegotan egindako lapurretekin lotuta
Agenteek hiru kilo marihuana, bitxiak, arma laburreko kartutxoak eta mugikor ugari atzeman dituzte. Zehazki, Barakaldon, Beasainen eta Irunen egin dituzte miaketak.
2024/06/28 - 18:23
CAFek antzinatasuna ordaindu beharko die langile guztiei
Enpresa Batzordeak auzitara eraman zuen lantegia, tituludunei bost urteko antzinatasuna ordaintzeari uko egiteagatik. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke.
2024/06/15 - 21:53
"Hazkundearen bideari" eustea eta "merkatu berrietara" zabaltzea du asmo CAFek
Akziodunen batzar nagusia egin du CAFek Beasainen. Bertan nabarmendu dute konpainiak diseinatutako bide orria bete dutela, eta aurrera begira "baikor" agertu dira.
2024/06/15 - 21:06
Protesta jendetsua CAFen egoitzaren aurrean, Jerusalemgo tren proiektua bertan behera uztea eskatzeko
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak deituta, 200 pertsona inguru elkartu dira CAFen egoitzaren aurrean, Beasainen, Jerusalemen tren proiektua eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatzeko.