Beasainek aho batez izendatu du Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia herriko seme kutun
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia joan den maiatzaren 13an hil zen, eta ostegun honetatik aurrera Beasaingo seme kutuna da. Mujicaren arbasoak bertako Muxika baserrian bizi izan ziren.
Pepe Mujicak bi aldiz bisitatu zuen Euskal Herria iragan hamarkadan, bere arbasoen jatorria ezagutzeko. Lehen aldian, 2013an, Muxikara (Bizkaia) joan zen, herri horretatik abiatu zirela uste baitzuen, eta bi urte geroago, Beasaingo Astigarreta auzoan ezagutu zuen bertako baserria.
Udalean ordezkaritza duten indar politiko gutziek, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Podemosek, aho batez onartu dute azken alderdi horretako zinegotziak aurkeztutako proposamena, Mujicak Beasainekin dituen "lotura familiarrak" eta "behartsuenen eta justizia sozial, elkartasun eta duintasunaren balio unibertsalen zerbitzura egindako ibilbide politiko eta humanoa" aitortzeko.
Aritz Corsitto Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak osoko bilkurak emandako baietza ospatu du, eta Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia bertaratu da, "ekimen garrantzitsu honetan" bere zinegotziari babesa adierazteko.
Indar moreak bere proposamena erregistratzean azpimarratu duenez, "diskurtso autoritarioen gorakadak eta politikaren deshumanizazioak markatutako unean", Jose Mujica bezalako figurak aitortzeak "Beasainek herri gisa proiektatu nahi dituen balioak berrestea dakar: elkartasuna, justizia soziala, ahulenen defentsa eta giza duintasunarekiko konpromisoa".
"Mujicaren agintaldiak -esan du gaur Corsittok- eskubide sozialen, askatasun zibilen eta guztion onerako politikaren defentsa irmoak markatu zuen Uruguain, soiltasunean eta austeritate pertsonalean oinarrituta, bizitzaren filosofia gisa. Bere lidergo estiloa, pribilegioetatik urrun eta herritarrengandik gertu dagoena, mundu mailako miresmena sortu du", nabarmendu du.
Gaur onartutako mozioaren arabera, Udalbatzaren erabakia Mujicaren senide eta lagunei eta dagozkion erakundeei jakinaraziko zaie, eta, gainera, seme kutun gisa aitortzeko egin beharreko izapide administratibo eta zeremonialak abiatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.