Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohi eta Latinoamerikako ezkerraren ikonoa zendu da - test cache
Pepe Mujica Uruguaiko presidente izandakoa (2010-2015) hil egin da gaur, Yamandu Orsi herrialdeko egungo presidenteak baieztatu duenez.
"Atsekabe handiz jakinarazi behar dugu Pepe Mujica gure kidea hil zela. Presiedntea, militantea, erreferentea eta gidaria. Faltan botako zaitugu, Aitona maitea. Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik eta zure herriarekiko duzun maitasun sakonagatik", azaldu du Orsik X sare sozialean.
Bestalde, bere indar politikoak, Frente Ampliok, sare sozial berean argitaratu duenez, "Pepe ez zen lider bat bakarrik izan. Mundua ulertzeko modu bat izan zen. Bere ahotsa geratzen zaigu, bere adibidea, bere itxaropena. Beti arte, lagun".
Gaur goizean, haren bikotekideak, Lucia Topolansky presidenteordeak, aurreratu zuen Mujica zainketa aringarriak jasotzen ari zela, iaz atzeman zioten hestegorriko minbizia azken fasean sartu zelako.
Ezkerreko buruzagiak 2024ko apirilaren 29an iragarri zuen esofagoan tumore bat topatu ziotela, eta aurretik pairatzen zuen gaixotasun immunologikoa batuta, osasuna asko kaskartzen zitzaiola. Handik gutxira, tumorea txarra zela jakinarazi zuen, eta erradioterapia eman behar ziotela. Urtarrilean minbizia gibelera hedatu zitzaiola jakinarazi zuen. "Hiltzen ari naiz", aitortu zuen orduan.
Hori dela eta, ordutik oso agerraldi publiko gutxi egin ditu Mujicak. Martxo hasieran Yamandu Orsi Uruguaiko presidentearen inbestiduran izan zen, eta hilabete horren amaieran, omenaldia jaso zuen Fronte Zabalaren lehen ekitaldi jendetsutik 54 urte betetzen zirela eta.
Erreakzioak
Claudia Sheinbaum Mexikoko presidenteak "sakon" deitoratu du Mujicaren heriotza, eta haren jakinduria, pentsamendua eta sinpletasuna nabarmendu ditu, Latinoamerikarentzako "eredu" izan delako.
Brasilek Uruguaiko presidente ohiaren heriotza deitoratu du, "lagun handia", "Latinoamerikaren integrazioaren egile nagusietako bat" eta "gure garaiko humanista garrantzitsuenetako bat" dela esan du bertako Atzerri Ministerioak ohar ofizial batean.
Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak "iraultzaile handi" gisa definitu du Mujica. "Agur, lagun. Nahiago nuke Latinoamerikak egunen batean ereserkia izango balu, nahiago nuke Hego Amerikak egunen batean Amazonia izena hartuko balu", adierazi du sare sozialetan.
Bestalde, Luis Arce Boliviako presidenteak esan du "bihotza erabat goibelduta" duela Mujicaren heriotzagatik, "itxaropen, umiltasun eta justizia sozialaren aldeko borrokaren benetako itsasargia" baitzen.
Gabriel Boric Txileko presidentea bat etorri da Mujicak "gauzak hobeto egin daitezkeen itxaropena" uzten duela esatean, baita "bihotza taupaka dugun eta munduan bidegabekeria dagoen bitartean borrokan jarraitzea merezi duelako uste negoziaezina" ere.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak doluminak adierazi ditu Uruguaiko presidente ohiaren heriotzagatik, eta "mundu hobe batean" sinetsi eta politika "bihotzetik" bizi izan zuela gogorarazi du.
"Mundu hobea. Horretan sinetsi, militatu eta bizi izan zen Pepe Mujica", idatzi du Sanchezek X sare sozialean, eta jarraian gaineratu du: "politikak zentzua hartzen du horrela bizitzen denean, bihotzetik". Gainera, Sanchezek Mujicaren senideei eta uruguaitarrei "besarkadarik estuena" eman die, eta "Mujica, betirako" mezuarekin amaitu du bere mezua.
Imanol Pradales lehedakariak doluminak eman dizkio Uruguaiko presidente ohiaren familiari, eta Mujica "duintasunaren, konpromisoaren eta umiltasunaren erreferentea" dela esan du, "bere sustraiak dauden lekuan ere arrastoa uzten jarraitzen duelako, hemen Euskadin".
"Politikaren buru nagusienetako bat joan da, erreferente politiko eta pertsonala, baina bizitzari, etikari eta balioei buruzko gogoeta zoragarriak uzten dizkigu. Lurra arina izan dakizula, Pepe Mujica", idatzi du Maria Chivite Nafarroako presidenteak X sare sozialean.
"Zure euskal herri zaharrak ez zaitu inoiz ahaztuko, Pepe. Beti jaikiko gara zurekin! Eskerrik asko lagun!", idatzi du Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.