Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia zainketa aringarriak jasotzen ari da, hil hurren baitago
Pepe Mujica Uruguaiko presidente izandakoa (2010-2015) zainketa aringarriak jasotzen ari da, iaz atzeman zioten hestegorriko minbizia azken fasean sartu baita, iragarri du Lucia Topolansky Uruguaiko presidenteorde ohi eta Mujicaren bikotekideak.
Radio Sarandi bertako irrati kateari emandako adierazpenetan, Topolansky atsekabetuta azaldu da Fronte Zabaleko buruzagi izandakoa "hilzorian" dagoela eta orain sufrimendua apaltzen saiatzen ari direla.
Hego Ameriketako herrialdeak departamentu eta udal hauteskundeak izan zituen igandean, eta lehen aldiz 40 urtean, Mujica ez zen bozkatzera joan. "Hurbiltzeko ahalegina egin nahi genuen, baina autoz mugitzea ere esfortzu handia zen berarentzat, eta medikuak ez joateko aholkatu zion", azaldu du bikotekideak.
Ezkerreko buruzagiak 2024ko apirilaren 29an iragarri zuen esofagoan tumore bat topatu ziotela, eta aurretik pairatzen zuen gaixotasun immunologikoa batuta, osasuna asko kaskartzen zitzaiola. Handik gutxira, tumorea txarra zela jakinarazi zuen, eta erradioterapia eman behar ziotela. Urtarrilean minbizia gibelera hedatu zitzaiola jakinarazi zuen. "Hiltzen ari naiz", aitortu zuen orduan.
Hori dela eta, ordutik oso agerraldi publiko gutxi egin ditu Mujicak. Martxo hasieran Yamandu Orsi Uruguaiko presidentearen inbestiduran izan zen, eta hilabete horren amaieran, omenaldia jaso zuen Fronte Zabalaren lehen ekitaldi jendetsutik 54 urte betetzen zirela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".