Bermeo
2022/08/04 - 17:44
Azti ikerketa zentroak teknologia berria asmatu du gatzuna birziklatu eta berrerabiltzeko
Ur honek arazo handiak sortzen dizkie enpresei, bizpahiru aldiz erabili ondoren, ezin baita edozein modutan bota. Oraindik ez dakite zertarako, baina ziur daude erabilgarria izango dela.
2022/07/26 - 19:51
Guggenheim Urdaibain 40 milioiko "lehen" inbertsioa iragarri du Rementeriak
Gainera, Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez, Sollubeko tunelak 65 milioiko inbertsioa beharko du. Era berean, Galdakao, bertako ospitale eta Durangaldeko eta Busturialdeko Euskotren lineen arteko metro konexioa aurrera eramateko hitzarmena onartu dutela azpimarratu du.
2022/07/24 - 20:40
Ur Partzuergoa ura Bermeoraino itsasontziz eramatea aztertzen ari da Busturialdeko ur hornidura bermatzeko
Aukera hori "aztertzen" ari dira uneotan. Pedro Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko arduradunak gogorarazi duenez, 2003az geroztik izandako urterik lehorrena bizi dugu, hortaz, "ura zentzuz erabiltzea" gomendatu die herritarrei.
2022/07/22 - 16:34
Bi urteren buruan, ohi bezala ospatzen ari dira Madalen eguna Bermeon
Pandemia garaian teilaren tradizioari eutsi egin dioten arren, aurreko bi urteetan ez da jairik ospatu Madalena egunean. Aurtengoa gogo handiz hartu dute.
2022/07/22 - 15:54
Tradizio zaharrari eutsiz, Izaro uhartearen ondoan teila bota du Bermeoko alkateak
Bermeon, Elantxoben, Mundakan eta Ibarrangelun ere Madalen eguna ospatzen ari dira gur. Eta aurten bai, murrizketarik gabe, jaiaz gozatzen ari dira.
2022/07/22 - 13:43
Bermeon hasi dira Madalena eguna ospatzen bi urte luzeren ondoren
10: 45ean Udalbatza Goiko Plazan bildu da "alkate soinua" entzuteko. Ondoren, alkatea eta zinegotziak Santa Eufemia elizaraino joan dira.
2022/07/19 - 22:28
Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea
Busturialdeko 16 udalerritan neurriak hartuko beharko dituzte, ura beharrezkoa ez denean ez baliatzeko; izan ere, Bizkaian ez du euririk egin uztailean, eta udan defizitarioak izan ohi diren arroetako batzuk egiturazko eskasia egoeran gelditu dira.
2022/07/01 - 20:44
Elkarretaratzea egingo dute igande honetan Guggenheim berriaren aurka, Muruetan
Urdaibaietzek deitu du protesta "Bi Guggenheim go home!" lelopean, Urdaibai ingurune babestua dela gogorarazteko eta proiektuak arriskuan jarriko lukeela salatzeko.
2022/06/18 - 16:25
Bermeok omenaldia egin die "autogobernuaren, demokraziaren eta askatasunaren alde" borrokatu ziren gudariei
Iñigo Urkullu lehendakariaren aburuz, "behar instituzionala eta soziala" da "bidegabeko gerra batean sufritu zutenen egia eta duintasuna" lehengoratzea.
2022/06/10 - 15:41
Enagasek Gaviota plataforma guztiz beteko du neguan gas hornidura bermatzeko
Juan Andres Diez de Ulzurrun Bahia de Bizkaia Gaseko presidente eta Enagaseko zuzendariordearen esanetan, gasaren prezioak "igotzen jarraituko du", horren harira, irtenbidea Euskadik bere gas propioa ustiatzea izango litzaketela uste du, Arabako lur azpian dagoen gasari erreferentzia eginda.
2022/06/06 - 14:17
Langile bat hil da Bermeon, istripu ez-traumatiko batean
Joan den ostiralean gertatu zen, udalerriko janari-denda batean. LABen arabera, 32 dira jada aurtengo lan-heriotzak, "11 ez traumatikoak". Hala, administrazioei azalpenak, berehalako neurriak eta politika zehatzak eskatu dizkie.
2022/05/31 - 14:06
Olatuek eta ekaitzek euskal kostaldean sor ditzaketen arriskuei aurre egiteko tresna sorta garatu du Aztik
Teknologia zentroak bi urte eman ditu Euskal Herriko zein Kataluniako hainbat hondartza, portu eta kostaldeko gune aztertzen eta bertako fenomenoak ezaugarritzen. Erreminta berri horri esker, ekaitzok aurreikusteko eta kaltea txikitzeko baliabide gehiago edukiko dituzte erakundeek eta agentziek.
2022/05/19 - 20:41
Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute
100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.
2022/05/18 - 12:12
Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda
Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.
2022/05/14 - 19:59
Ekaitzak orro egin du Bermeon
Eguneko bero saparen ondotik, ekaitza sartu da arratsaldean Bermeon eta euria hasi da. Unai Urresti Castrillok eitb.eus-en erabiltzaileen ataritik EITB Mediara bidalitako bideoa.
2022/04/25 - 15:03
Gaztelugatxeko sarbidea ireki dute berriro
Gaztelugatxe zabalik dago berriro, mendi-hegala egonkortzeko lanak amaitu ondoren. Eremuan luizia izan zen 2021eko urtarrilaren 7an eta orduz geroztik itxata zegoen.
2022/04/25 - 10:52
Gaztelugatxe, berriz irekita gaurtik aurrera
Bizkaiko uhartetxoa berriz irekita dago, behin mendi-hegala egonkortzeko lanak bukatuta. Neurketa-sistema bat instalatu dute sor daitezkeen mugimenduak monitorizatzeko eta lurra etengabe aztertzeko.
2022/04/22 - 10:53
Txorrotako ura edangarria da berriro Bermeon
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gauean lortu du arazoa konpontzea, eta goizean jada ohikoa zen zerbitzua. Bestalde, Lekunberriko Udalak jakinarazi du asteazkenetik udalerriko iturriko ura ez dela egokia giza kontsumorako.
2022/04/21 - 22:35
Hiru zisterna-kamioi eraman dituzte Bermeora, herritarrek edateko ura izan zezaten
Iturriko ura ez edatea gomendatu dute Bermeoko zonalde batzuetan. Almikeko tratamendu estazioak huts egin du, eta ura uhertu da alde zahar, portu zahar, merkataritza-gune, Askatasuna eta Zarragoitxiko etxebizitzetan.
2022/04/21 - 19:49
Iturriko ura ez edatea gomendatu dute Bermeoko zonalde batzuetan
Almikeko tratamendu estazioak huts egin du, eta ura uhertu da alde zahar, portu zahar, merkataritza-gune, Askatasuna eta Zarragoitxiko etxebizitzetan.