Bero-boladak
2022/07/18 - 15:04
Enbata iritsi da, eta tenperaturak 11 ºC jaitsi dira 10 minutuan
Euskalmetek jakinarazi duenez, Galea lurmuturrean haizeak ipar-mendebaldera egin du, eta tenperatura 36 ºC-tik 25 ºC-ra jaitsi da 10 minututan.
2022/07/18 - 14:09
14.800 hektarea baso kiskalita eta 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatuta Girondan
1.700 suhiltzaile ari dira garren kontra lanean, 6 Canadair (hegazkin anfibioak) eta 3 Dash hegazkinen laguntzarekin, eta suteak oraindik kontrolatu ez dituzten arren, ez dago biktimarik momentuz. Gaur Landirasen 3.500 pertsona ebakuatzea aurreikusten da.
2022/07/18 - 13:27
Losacioko (Zamora) suteak bi hildako eragin ditu
Atzo, igandea, brigadista bat hil zen sugarrek harrapatuta, eta, gaur, berriz, larrialdietako zerbitzuek 69 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Zamorako Escober de Tabara herrian, suteak kiskalitako eremu batean.
2022/07/18 - 13:09
Termometroek 35 º C-ak gainditu dituzte jada Bilbon
Euskalmeten arabera, termometroak 40 º C-ra iritsiko dira Bizkaiko hiriburuan. 15:00etatik aurrera haizeak ipar-mendebaldera egingo eta tenperaturak nabarmen jaitsiko direla espero da.
2022/07/18 - 12:52
Beroak ez du etenik Iruñean
Termometroek 40 º C-ak gaindituko dituzte gaur Nafarroako hiriburuan. Iruindarrak eguneko lehen orduak aprobetxatu dituzte kalera ateratzeko. Bihartik aurrera tenperaturak jaisten hastea espero da.
2022/07/18 - 12:11
40 º C-ak gainditu daitezke gaur Gasteizen
Tenperatura oso epela izan da bart gauean Arabako hiriburuan. Probintzia osoa alarma gorrian dago muturreko tenperaturengatik. Gaur arratsalderako termometroak jaisten hastea espero da.
2022/07/18 - 11:38
Arrigorriagan bart piztutako sutea kontrolpean dute suhiltzaileek
Suaren ondorioz, BI-625 errepidea itxita egon da ordu batzuez, baina dagoeneko zabalik dago. Moiordin eta Martiartu auzoen artean piztu dira garrak. Suhiltzaileak lekuan daude oraindik gunea freskatzen.
2022/07/18 - 10:26
Termometroak 38 º C-ra hurbilduko dira Donostian, baina haizea aldatu eta freskatzea espero da
Bart, termometroak ez dira 20 ºC-tik jaitsi Gipuzkoako hiriburuan. Goizean hego haizea nagusituko da, baina eguerdian haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta tenperaturak bat-batean jaitsiko dira.
2022/07/18 - 08:07
Bero kolpeari aurre egiteko gomendioak
Bero kolpea saiheste aldera, beroaldiak gure gorputzean eragindako zantzuak identifikatzea funtsezkoa da. Horretan laguntzeko, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak zenbait aholku eskaini dizkigu.
2022/07/18 - 07:14
Baso-sute arriskua punturik gorenean izango da gaur hego haizearen eraginez
Ia Araba osoan eta Nafarroan, alarma gorria dago ezarrita, eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, alerta laranja dute indarrean. Ikusi hemen EAEn indarrean dauden alerta eta alarma guztiak eta egunotan ezarritako debekuak.
2022/07/17 - 22:44
Girondako suteak gaiztotu egin dira azken orduetan
Haizeak eta beroak sugarrak indartu ditu Gironda inguruan, eta kezka eragten du datozen egunei begira. Gaur arratsaldean, ia 100 metroko sugarrak izan dira, eta kilometro bateko hedadura ere hartu du.
2022/07/17 - 21:23
Otogoiengo lursail batean piztutako sutea kontrolatzea lortu dute
Araban, igande honetan eta astelehenean, alarma gorria dago ezarrita muturreko beroagatik eta baso-suteak pizteko arriskuagatik; horrek hainbat debeku dakartza.
2022/07/17 - 20:42
30 bat sute daude piztuta Estatu espainiarrean igande honetan
Larrialdietako zerbitzuak Galizian, Extremaduran, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian piztutako batzuekin dabiltza lanean bereziki.
2022/07/17 - 17:19
Alarma gorria Nafarroako Erriberan gaur 42 gradurainoko maximoengatik eta suteak egoteko muturreko arriskua
Foru Erkidegoko erdialdea, Pirinioak eta Kantaurialdea alerta laranjan daude igande honetan, 38 eta 41 graduren arteko tenperaturengatik; astelehenean, Kantaurialdean izango dira alarma gorrian, eta, berriro ere, baso-suteak egoteko arriskua muturrekoa izango da.
2022/07/17 - 16:37
30 bat foku piztuta daude Espainiar Estatuan
Azkenekoa bart Jerte haranean piztutakoa da, Garganta de los Infiernos inguruan. Extremadurako Gobernua ziur da nahita eragindakoa dela.
2022/07/17 - 16:34
Nafarroan 42 gradurainoko tenperaturak egon litezke igande honetan
Alarma gorria dago deituta Erriberan, eta alerta laranja gainerakoan. Hainbat herritarrek diote ez dutela inoiz horrelakorik ikusi, ez dutela gogoratzen azken egun hauetakoa bezalako bero-boladarik.
2022/07/17 - 16:28
Arabar askok igerilekura joatea erabaki dute, beroari aurre egiteko
Alarma gorria ia Araba osora zabaldu da, muturreko tenperaturengatik; baso-suteak pizteko arriskua ere muturrekoa da.
2022/07/17 - 15:08
Zanbranak eta Kanpezuk tenperaturaren marka historikoa hautsi dute: 41,7 eta 41,6 gradu, hurrenez hurren
Euskal Herri osoa astintzen duen bero-bolada honetan, fokua baso-suteen arrisku handian jartzen da berriro, eta igande eta astelehen honetan areagotu egiten da, egunaren lehen zatian hegoalderantz jotzen hasi den haizearen ondorioz.
2022/07/17 - 14:51
Astelehena izango da egunik beroena, baina iluntzean tenperaturak jaisten hasiko dira
Asteartean, EAEn eta Nafarroako iparraldean, tenperatura goxoagoa izango da; Nafarroako hegoaldean, aldiz, astezkenera arte itxaron beharko dute, aldaketa nabaritzeko.
2022/07/17 - 14:45
Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordea: 'Igandeko gauean tenperatura ez da 25 graduetatik jaitsiko'
'Gaur Egun' albistegian, EITB Mediak Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua elkarrizketatu du. Esan duenez, baso-suteen gaineko egoera lasaia da EAEn, eta herritarren portaera zoriondu du. Aholkuak ere eman ditu, bero-boladari aurre egiteko.