Bero-bolada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

30 bat sute daude piztuta Estatu espainiarrean igande honetan

Larrialdietako zerbitzuak Galizian, Extremaduran, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian piztutako batzuekin dabiltza lanean bereziki.
Iragarkia
Azkenekoa bart Jerte haranean piztutakoa da, Garganta de los Infiernos inguruan. Extremadurako Gobernua ziur da nahita eragindakoa dela.
18:00 - 20:00
30 bat foku piztuta daude Espainiar Estatuan

Estatu espainiarra astintzen ari den bero-boladaren eraginez, dozenaka baso-sute piztu dira azken egun eta orduetan, eta horietan dabiltza lanean suteak piztu diren eskualdeetako larrialdi-zerbitzuak igande honetan. Hain zuzen ere, igande arratsaldean, 30 bat sute daude aktibo Estatu espainiarrean; hori bai, Galizian, Extremaduran, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian piztutako batzuek kezkatzen dute bereziki.

Gauzak horrela, Galizian ez dago nobedade handirik baso-suteen gainean. Guztira, zazpi sute daude piztuta: lau, kontrolpean eta bat, egonkortuta. Ostegunean itzalitakoak ere kontuan izanik, denen artean 4.600 hektarea baino gehiago kiskali dituzte, Galiziako Gobernuak eguneratutako balantzearen arabera.

Lugon dute egoerarik kezkagarriena, Folgoso do Courel eta A Pobra do Brollon udalerrietan. Bertan, Galiziako Gobernuak alerta du indarrean; izan ere, suteak herrigune batzuetatik gertu daude. Nolanahi ere, agintariek diote herrigune horietan arriskua igaro dela.

Bitartean, Extremaduran eta Gaztela eta Leonen, termometroek 40 gradurainoko tenperaturak neurtu dituztela, suteek landarediko zenbait hektarea kiskaltzen jarraitzen dute. Garganta de los Infiernos eremuan, Jerte bailaran, Caceresen, "argi eta garbi nahita piztu dute", Pedro Muñoz Extremadurako Gobernuko Baso Politikako zuzendariak igande honetan adierazi duenez: "Gaueko hamaiketan piztutako sute bat, bi foku dituena, baliabide guztiak Las Hurdesen eta Casas de Miraveten genituela; argi dago nahita piztu dutela", nabarmendu du.

Casas de Miraveteko suteari dagokionez (Monfragueko Parke Nazionaleko guneari eragiten dio), "ia guztiz jarri zaio perimetroa", eta Las Hurdesen, "zorionez", hezetasun maila igota, egoerak hobera egin du, "baina, perimetroaren barnean berragertzerik ez egoteko, adi egin behar da". Muñozek emandako behin-behineko datuen arabera, guztira, bi sute horiek 6.000 bat hektarea erre dituzte Extremaduran.

Andaluzia

Andaluzian, kontuan izanik zer bilakaera izan duen Mijas mendilerroari ostiraletik eragiten dion suteak, Alhaurin el Grandeko hainbat urbanizaziotako etxeetatik ateratako bizilagunek aukera izan dute etxera bueltatzeko; hori bai, baso-suhiltzaileek lanean jarraitzen dute, lurreko lana egiten, drone batek lagunduta.

Alhaurin de la Torreko 300 bat etxeetako bizilagunek eta Alhaurin el Grandeko beste hainbatek, baina, oraindik ezin izan dute etxera itzuli. Guztira, Larrialdietako langileek emandako informazioaren arabera, 1.300 bat etxebizitzari eragiten ari zaizkie piztutako suteak.

Testuinguru horretan, eta arriskua ahalik eta gehien murriztea helburu, Nafarroan, Baso Suteetarako Batzorde Tekniko Aholkulariak berretsi egin du, goizean egindako bileran, herritarrek arduraz jokatu behar dutela, sutea erabiltzea eta landagunerako bisitak saihesteko; izan ere, astelehenera arte, "bi egun kritiko" izango dira, suteak pizteko arrisku handiagatik.

Landarediak muturreko lehortasuna du, euririk ez duelako egin, eta gainera bero-bolada tenperatura oso altuak ari da uzten; horrekin batera, halaber, igande arratsaldetik ekaitz lehorrak egon litezke Erriberan, hau da, karga elektrikoa dutenak baina prezipitaziorik ez. Ondorioz, tximistak egon litezke, eta arriskua dago horiek sute gehiago pizteko, adierazi du Foru Gobernuak ohar bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X