Biarritz
2020/06/29 - 10:26
Ziburu, Itsasu, Urruña eta Uztaritzek auzapez abertzaleak izango dituzte
Bestalde, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak karguari eutsi dio. Mixel Etxebest zentro eskuineko auzapezak, ostera, hauteskundeak galdu ditu Maulen. Louis Labadot hautagai komunistak irabazi du.
2020/06/28 - 21:57
% 44,96ko parte-hartzea 17:00etan, herri bozen bigarren itzulian
18 herritako udalbaltzak aukeratzen ari dira Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Biarritzen, Maulen eta Baionan daude lehia nagusiak.
2020/06/26 - 18:17
Ipar Euskal Herrian Udal Hauteskundeen bigarren itzulia egingo da igandean
Hauteskundeen ardatz nagusien artean daude etorriko den krisi ekonomikoa, enplegua, etxebizitza eta mugikortasuna kudeatzea.
2020/06/26 - 14:29
Isuna, Biarritzeko G7aren aurkako protestetan emakume bat zauritu zuen poliziari
Irailaren 17an, Biarritzeko G7aren kontrako manifestazioan, matrailean hiru haustura eragin zizkion pilotakada batek Lola Villabrigari.
2020/06/21 - 19:44
Udal-hauteskundeen bigarren itzulia, datorren igandean Ipar Euskal Herrian
Hainbat udalerritan, ikusmin handia dago; izan ere, emaitza ez dago batere argi. Baionan, adibidez, hori gertatzen da.
2020/06/15 - 16:06
Frantziako ikastetxe guztiek, derrigorrez, ateak ireki beharko dituzte datorren astean
Ipar Euskal Herriko ikasleentzat eskolara joatea borondatezkoa da maiatzaren 4tik. Orain, berriz, ez dakite derrigorrez joan beharko duten ala ez, ikasturtea amaitzeko bi aste falta direnean.
2020/06/08 - 21:25
Biarritzeko aireportuak ateak ireki ditu
Lehen aste honetan Pariserako joan-etorriko hegaldi bakarra egongo da egunero eta aireportua hegaldia baino bi ordu lehenago irekiko dute.
2020/05/14 - 17:10
Frantziak udarako turismo-erreserbak egitera animatu ditu bere herritarrak
Emmanuel Macronen Gobernuak turismo-sektorerako plana iragarri du, diru-kutxa publikoetako 18.000 milioi euro mobilizatuko dituena.
2020/05/10 - 18:13
Pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an izango da Herri Urrats
Gaurko egunez zen ospatzekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagatik. Etxetik ikusi ahal izan den emankizun berezi batekin ospatu dute gaur, eta irailean Senperen elkartzeko itxaropena dute.
2020/05/07 - 22:59
Kontrol zorrotza Frantziako ipar-mendebaldean deseskalatzean, astelehenetik
Frantziako herritarren % 40 bertan bizi dira. Jendearen joan-etorriak beste gune batzuetan baino zorrotzago kontrolatuko dituzte.
2020/04/26 - 16:49
Biarritzek hondartzak berriro zabaltzea eskatu du
Neurri honekin katastrofe ekonomiko eta soziala ekidin behar dela diote. Neurri egokiak hartuz gero, hondartzetan kutsatzerik ez dela gertatuko ziurtatzen dute.
2020/04/22 - 16:02
Ipar Euskal Herrian haurrak paseatzera atera daitezke
Etxetik irteteko baimen orri bat bete beharra daukate eta ordubetez ibili daitezke kanpoan haurrak Ipar Euskal Herrian.
2020/04/19 - 16:22
Frantziak biderkatu egin ditu maskarak sortzeko ekimenak konfinamendu osteari begira
Konfinamendu ondorengo lehen etapa maiatzaren 11n hasiko da Frantzian. Oraindik maskara nahikoa ez dagoenez, biderkatu egin dira horiek fabrikatzeko ekimenak. Gu, lantegi batean egon gara.
2020/04/18 - 12:13
18.500 hildako baino gehiago eragin ditu jada koronabirusak Frantzian
Horietatik 7.203 pertsona adinekoen zentroetan hil dira. Konfinamendu gogorra bukatzen denetik aurrera ere arduratsu jokatzeko eskatu dio Osasun zuzendariak jendarteari.
2020/03/25 - 15:02
Koronabirusak ezohiko irudiak utzi ditu Biarritzen
Udaberrian eguraldiak hobera egiten duenean Biarritzeko kaleak jendez bete ohi dira. Aurten ez da horrelakorik gertatu eta kaleak hutsik daude.
2020/03/24 - 15:44
Bi aterpe irikiko dira etxegabeentzat Biarritzen eta Baionan COVID-19ari aurre egiteko
Ipar Euskal Herrian koronabirusari aurre egiteko neurrien artean, etxegabeentzako eraikin bana perestatu dute Biarritzen eta Baionan.
2020/03/13 - 20:24
Udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian, koronabirusaren mehatxua izan arren
Ipar Euskal Herriak 158 udalbatza berrituko ditu martxoaren 15eko eta 22ko udal hauteskundeetan. Era berean, Euskal Elkargoko 233 kideak aukeratuko dituzte.
2020/03/11 - 15:11
Ikuskizunak atzeratu, aforoa gutxitu edo bertan behera uzten ari dira hainbat hiritan
Gasteizen, Baionan eta Biarritzen aforoak mugatu dituzte. 1.000 lagunetik gorako ikuskizunak debekatuta daude, eta beherakoetan heren batera mugatu dituzte
2020/01/11 - 21:54
Erretreta adin finkoa pentsioen erreformatik kendu du Frantziako Gobernuak
Sindikatu erradikalenen buruzagiek keinuarekin nahikoa ez dela adierazi dute. CFDTk, ostera, 64 urteko erretiro adina kentzea txalotu du.
2020/01/06 - 15:18
Ekaitzek eta denboraleek itsas txakurren etorrera aurreratu egin dute Biarritzen
15 egun eskasean jada 4 jaso dituzte Biarritzen, izan ere, Atlantikoko beste zentro guztiak beteta daude. Horietako bat hil egin da, baina beste hirurak sendatzen ari dira Biarritzeko itsas museoan.