Bilbao Exhibition Centre
2019/04/02 - 15:11
Wind Europe, energia eolikoaren azokarik garrantzitsuena gaur hasi da BECen
Etzi arte, mundu osotik etorritako adituak izango dira bertan. Egin kontu energia eolikoa dela azken urteetan gehien hazi den energia-iturria.
2019/03/21 - 14:18
La Polla Records BECen ikusteko sarrerak, berriz agortuta
Arabar taldeak BECen iragarri duen bigarren kontzerturako 17.000 sarrerak lehenengo kontzertukoak baino are azkarrago saldu dira.
2019/03/20 - 15:42
Sarrerak agortuta, La Polla Rercordesek bigarren kontzertu bat emango du BECen
Taldea urriaren 19an ikusteko sarrerak bi orduan agortu dira. Kontzertu berria antolatu dute, hortaz, bezperarako, urriaren 18rako, eta horretarako sarrerak bihar, martxoak 21, jarriko dituzte salgai.
2019/03/12 - 13:39
Bryan Adamsek kontzertua eskainiko du abenduaren 10ean BECen
Toki berean jo eta hiru urtera, kanadarra Bizkaia Arenan arituko da urte amaieran. Sarrerak martxoaren 19an jarriko dituzte salgai.
2019/02/27 - 12:55
Ennio Morricone BECen arituko da, agur biran
Italiar konpositoreak kontzertua emango du Barakaldoko erakustazokan, maiatzaren 4an. Sarrerak otsailaren 28an jarriko dituzte salgai.
2019/02/23 - 21:09
Ertzaintzaren LEParen hautagaien % 41ek gainditu dute lehen proba
Gaur Barakaldoko BECen ertzain izateko Lan Eskaintza Publikoko lehen probak egin dituzte. Azken 25 urteetako oposiziorik handiena izan da.
2019/02/23 - 13:04
3.300 pertsonatik gora, azken bost urteetako Ertzaintzaren LEP handienean
Segurtasun sailburuak zehaztu duenez, hautagaien % 27 emakume dira. LEParen lehenengo probak egiten ari dira gaur, Barakaldoko BECen.
2019/02/03 - 15:27
Ekitaldi handi batekin eman dio hasiera EAJk hauteskundeen kanpainaurreari
Inkestekin ez konformatzeko eta patxadan geratu gabe lanari ekiteko deia egin die Andoni Ortuzarrek alderdikideei.
2019/02/03 - 15:09
Ortuzarrek mobilizatzeko deia egin die EAJko hautesleei, 'populismoaren' aurrean
Euzko Alderdi Jeltzalearen presidenteak maiatzeko hauteskundeetan "konfiantza gehiegi" izatearen arriskuaz ohartarazi du, BECen egindako ekitaldi jendetsuan.
2019/01/15 - 12:21
134,7 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen BECek 2018an
2004an ireki zutenetik, BECek izandako eragin ekonomiko altuena izan zen iazkoa. Guztira, 2.754 lanpostu berri sortu zituzten eta 16,8 milioi euroko zerga-bilketa egin zuten.
2019/01/10 - 14:39
Bilbok eta Bizkaiak 85.000 turista gehiago jaso nahi dituzte 2025era bitartean
Turistak gau gehiago ematea eta horien batez besteko gastua zein errepikatze-tasa handitzea dira Bilbo eta Bizkaiaren helburu nagusiak, datozen zazpi urteotarako.
2018/12/24 - 15:16
Bideojokoak eta teknologia berriak hobeto erabiltzeko tailerrak, BECen
Guraso eta haurrei teknologia berriak hobeto erabiltzen irakatsi nahi diete. Telefonoa edo ordenagailua esku artean dugunean, edo bereziki haurrek dutenean, arduratsuagoak nola izan erakutsi nahi dute
2018/12/21 - 13:19
Bob Dylan, Iruñean eta BECen apirilean
Apirilaren 25ean Nafarroa Arenan eta biharamunean BECen arituko da Minnesotakoa. Sarrerak abenduaren 28an jarriko dituzte salgai.
2018/12/19 - 13:51
BECeko Umeen Gabonetako Parkea zabalik, urtarrilak 5era arte
54. edizioko balioak elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna, bizitza osasuntsua, familia eta “zibergizatasuna” dira.
2018/12/14 - 20:47
BECeko Umeen Gabonetako Parkeak ilaren itxaronaldiei buruzko informazioa emango du
BECeko zuzendari orokorrak nabarmenu duenez, aurten "inoiz baino konprometitua" izango da, eta elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna eta bizitza osasuntsua bezalako baloreak sustatuko dira.
2018/12/08 - 23:37
Bideojokoen Fun & Serious jaialdiak markak hausten jarraitzen du
Beste garai bateko tramankuluekin zein etorkizuneko bideojokoekin gozatu du Fun & Serios jaialdira gerturatu den jendeak. Arrakastatsuenen artean dago Fortnite.
2018/12/07 - 10:54
Historiako lehen bideo-kontsola egongo da erakusgai BECen, Fun and Serious jaialdian
Gainera, zortzigarren edizio honek inoiz egindako Fortnite lehiaketa handiena hartuko du: 100 postu izango ditu eta Fun Zoneak 15.000 metro koadro hartuko ditu.
2018/12/03 - 10:39
Administrazioko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki du Jaurlaritzak
Administrari laguntzaileen, estatistika ikuskatzaileen, elkarrizketak egiteko agenteen eta Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentro hezitzaileen lan poltsak osatuko dira.
2018/11/30 - 22:22
Fun & Serious bideo-jokoen jaialdiak 25.000 bisitari hartuko ditu
Bideo-jokoen jaialdi handia abenduaren 7tik 9ra bitartean egingo dute Barakaldoko BEC erakustazokan. Polonia izango da aurtengo herrialde gonbidatua.
2018/11/13 - 16:22
35.000 pertsona baino gehiago egon dira BECen, Stock Euskadi 2018 azokan
Asteburuan zehar Barakaldoko BECera joan zen pertsona bakoitzak hiru erosketa egin ditu, batez beste, Francisco de la Sierra ekitaldiko zuzendariaren esanetan.