Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bryan Adamsek kontzertua eskainiko du abenduaren 10ean BECen

Toki berean jo eta hiru urtera, kanadarra Bizkaia Arenan arituko da urte amaieran. Sarrerak martxoaren 19an jarriko dituzte salgai.
Bryan Adams
Martxoaren 19an jarriko dituzte salgai Adams Barakaldon ikusteko sarrerak

Bryan Adamsek Shine a light bere hamalaugarren diskoa aurkeztuko du abenduaren 10ean BECen, Euskal Herrian azkenekoz egon zenetik hiru urte direla.Europako bira udan hasiko da, eta urte amaieran iritsiko da Bilbao Exhibition Centrera, abenduaren 10ean, asteartearekin.Bryan Adamsek 65 milioi disko baino gehiago saldu ditu bere ibilbide osoan, eta ‘(Everything I Do) I Do It For You’ eta ‘Summer Of ’69’ ezagunak sortu eta zabaldu ditu, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X