La Polla Records BECen ikusteko sarrerak, berriz agortuta
Urriaren 18an BECen La Polla Records ikusteko sarrerak “atzo baino azkarrago” agortu dira, arabar taldearen bira antolatzaileen arabera. Halaber, hauen esanetan, ez dago asmorik Barakaldoko erakustazokan hirugarren gaualdirik antolatzeko.
Atzo taldeak urriaren 19an BECen emango duen kontzerturako sarrerak bi ordu baino gutxiagoan saldu eta gero, antolatzaileek bigarren kontzertu bat iragarri zuten bezperarako, urriaren 18rako. Punk taldeak agertokiak utzi eta hamasei urtera, itzulera bizitzeko bigarren aukera horretarako txartelak ere ziztu bizian bukatu dira gaur goizean, 11:00etan salgai jarri eta minutu batzuetara.
La Polla Recordsen itzulera bira Valentziara, Madrilera (hemen ere bigarren kontzertu bat iragarri dute) eta Bartzelonara ere iritsiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da