Bilboko Aireportua
2023/07/12 - 19:32
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek datu historikoak lortu dituzte ekainean
Hiru aerodromoek inoizko hileko erregistrorik onena izan dute: 47.612 bidaiari zenbatu dituzte Hondarribian, 604.247 Loiun eta 30.143 Forondan.
2023/07/11 - 12:57
Deklaratu gabeko 1.000 tabako-paketetik gora atzeman dizkiote bidaiari bati Bilboko aireportuan
Guztira 1.120 tabako-pakete topatu zizkioten bi maletatan banatuta Atenastik zetorren bidaiari bati.
2023/07/04 - 17:04
1.456 viagra-pilula eta sexu grina indartzeko 4 potetxo antzeman dituzte Bilboko aireportuan
Sendagaiak hiru bidaiarik zeramatzaten. Horietako bi Senegaldik zetozen eta beste bat Kolonbiatik, eta egun berean aurkitu zituzten.
2023/07/01 - 14:36
Normaltasuna nagusi Frantziako Tourrak baldintzatutako irteera operazioaren lehen orduetan
Aurten, iazko udan baino joan-etorri gehiago espero dira; beraz, funtsezkoa da bidaiak aldez aurretik planifikatzea eta informazio guztia kontsultatzea errepidera irten aurretik.
2023/06/30 - 14:43
Denbora eta plangintza gehiago beharko da Bilboko aireportura heltzeko, Tourreko zirkulazio-murrizketengatik
Tourraren lehen etapak bat egiten du Loiuko aireportutik jende askok egiten duen oporretako irteerarekin. Lasterketa gorabehera, aireportuan normaltasunez jardungo da: 128 operazio baino gehiago espero dituzte.
2023/06/15 - 17:26
N-633 errepidea guztiz ireki dute Derion, istripua izan eta ia 10 ordura
Ezbeharra N-633 errepidean gertatu da 05:00k aldera, baina auto-ilara luzeak pilatu dira Txorierriko korridorean eta inguruko hainbat errepidetan. Kamioilaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2023/06/12 - 15:09
Bilboko eta Donostiako aireportuek inoizko daturik onenak izan dituzte maiatzean
Bidaiarien trafikoa % 22,3 hazi da Loiun eta % 23,1 Hondarribian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.
2023/06/05 - 14:47
Lau orduko zirkulazio mozketak egun bakoitzeko, eta 1.700 ertzain errepideetan, Tourraren lehen hiru etapetan
Uztailaren 1etik 3ra, aireportuetarako sarbideetan ere izango dute eragina trafiko aldaketek, Udako Irteera Operazioarekin bat eginda. Tourra EAEko 108 udalerritik igaroko da.
2023/05/29 - 13:23
Bilboko Aireportuak bidaiarientzako helmuga-gela bakarra jarri du martxan
Aurrerantzean, bidaiari guztien irteera nazioarteko iritsieren gune zaharretik egingo da, aireportuaren ezkerraldetik, hain zuzen, hegaldia nondik datorren gorabehera.
2023/05/27 - 13:40
Bigarren greba-eguna Avanzako autobus-zerbitzuan
Autobusak lehenbailehen konpontzeko eta mantentze-lan egokia bermatzeko eskatu dute langileek. Lanuzteek Debagoieneko Lurraldebuseko hiriarteko autobusei eragingo diete; Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Bilboko Aireportua lotzen dituzten lineei, besteak beste.
2023/05/26 - 11:53
Avanza enpresako langileek hiru greba egun abiatu dituzte
Lurraldebusek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Zerbitzua hobetzea eta konpainiak mantentze-lan egokiak gauzatzea eskatzen dute langileek.
2023/05/22 - 10:07
Air Europak bertan behera utzi ditu Bilbo eta Madril arteko gaurko hegaldi guztiak, pilotuen grebagatik
Maiatzaren 22, 23, 25, 26, 29 eta 30ean eta ekainaren 1 eta 2an izango dira greba-egunak. Kaltetutako bezeroei zenbait aukera eskaini dizkie Air Europak: hegaldi-txartelaren data edo helmuga aldatzea, edo dirua txartel batean jasotzea, etorkizunean gastatu ahal izateko.
2023/05/03 - 14:22
Deklaratu gabeko 1.600 tabako pakete atzeman dizkiote bidaiari bati Loiuko aireportuan
Ukrainatik iritsitako emakumeak bi maletatan zituen gordeta pakete guztiak. 8.500 euro inguru zeramatzan tabakotan.
2023/05/02 - 09:33
Lau hegaldi bertan behera gelditu dira Bilboko Aireportuan Air Europako pilotuen grebaren ondorioz
Ostiralera arte dago deituta pilotuen greba. Loiuko aireportua eta Madrilgoa lotzen dituzten hegaldietako batzuk dira bertan behera geratutakoak.
2023/05/01 - 12:41
Hiru hegaldi bertan behera gelditu dira gaur Bilboko Aireportuan Air Europako pilotuen grebaren ondorioz
AENAk iragarri duenez, bihar beste lau hegaldi geldituko dira bertan behera. Bidaia horiek guztiak Loiuko aireportua eta Madrilgoa lotzen dituztenak dira.
2023/04/30 - 22:38
Air Europak Loiun gaurko programatuta dituen 12 hegaldi kolokan, konpainiako pilotuen greba dela-eta
Maiatzaren lehenarekin batera hasi da Air Europako pilotuek lan baldintza hobeak eskatzeko Espainiako Pilotuen Sindikatuak (SEPLA) deitutako greba eta horrek eragina izango du gure aireportuetan. 2.280 bidaiariri eragin diezaieke greba horrek Loiun.
2023/04/21 - 15:09
4,6 kilo kokaina atzeman dituzte Bilboko Aireportuan, Brasildik zetorren maleta batean
Guardia Zibilak eta aduanako segurtasun agenteek apirilaren 10ean atzeman zuten droga. Lau fardeltxo errektangularretan zetorren, plastikotan bilduta eta maleta baten hondo bikoitzean ezkutatuta. Maleta zerman gizonezkoa atxilotu eta Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.
2023/04/19 - 13:08
Aitortu gabeko 4,6 milioi yen baino gehiago atzeman dizkiote bidaiari bati Bilboko aireportuan
Eurotan 32.000 eurotik gora dira. Japonian zuen azken helmuga, eta agintariek 1.000 euro inguru eman zizkioten, bidaia jarrai zezan. Erabilitako ordainbideen balioaren % 50erainoko isunari egin beharko dio aurre.
2023/04/16 - 14:38
Hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte Loiuko aireportuan, lainoagatik
Ikuspen eskasaren ondorioz, Madrildik zetorren Iberiako hegaldi bat eta Palmatik eta Bartzelonatik abiatutako Vuelingeko beste bi desbideratu behar izan dituzte.
2023/04/11 - 00:43
Normaltasuna izan da nagusi euskal errepideetan Aste Santuko itzulera operazioan
A-8 autobidean Kantabrian, Bilborako noranzkoan, eta A-15 errepidean Berastegin sortu dira arratsaldean arazoak. Tamalez, bi pertsona hil dira gaur Euskal Herriko errepideetan.