Zer egin dezaket nire hegaldia bertan behera geratu bada eguraldi txarra dela medio?
Igandean Mallorcan izandako ekaitz bortitzak hainbat hegaldi bertan behera utzi ondotik (Bilbora zetorren bat tartean), Kontsumobidek gogorarazi du bidaiarientzat ez direla aldatu informazioa eta laguntza jasotzeko eskubideak.
Ohar baten bidez jakinarazi duenez, hegaldia bertan behera uztea ustekaberen batek edo baldintza meteorologikoek eragin badute, konpainiek ez dute kaltetutako bidaiariari legezko konpentsazioa ordaindu beharrik, baina bai gainerako eskubideak errespetatu eta bermatu.
Ondorioz, aipatutako arrazoiengatik hegaldiak galdu dituzten pertsonek eskubidea dute:
- Gertatzen denari buruzko informazioa jasotzeko.
- Dirua itzultzeko edo garraio alternatibo bat izateko.
- Arreta, jan-edanak eta ostatua eta ostatuaren eta aireportuaren arteko joan-etorriak dohainik izateko.
Pertsonaren batek bere eskubideak urratu direla uste badu, lehenik eta behin erreklamazioa aurkeztu beharko dio hegazkin-konpainiari berari, eta, erantzun egokirik jaso ezean, AESA Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari.
Asteburu honetan Balear Uharteetan izandako ekaitz bortitzak hegaldiak bertan behera uztea ekarri du, eta dozenaka euskal herritar uhartean harrapatuta geratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldarrikapena eta elkartasuna izango dira nagusi Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Mobilizazioak antolatu dituzte, partida zuzenean ikusteko sarrera guztiak saldu dira, eta lasaitasuna eta errespetua eskatu dituzte.
Lehendakariak eta hautatzaileak bertso batekin esan dute: "Herria gogotsu dago"
Imanol Pradalesek selekzioari buruz galdetu dio Jagoba Arrasateri, baloia pasatuta txanda eman aurretik. Arrasatek, berriz, Palestinari babesa adierazi dio, eta ofizialtasuna lortzeko bidean aurrera egitearen alde egin du.
Etxeko langileen arriskuen prebentzioa: nola bete araua?
Azaroaren 14tik, etxeko langile bat kontratatuta dutenek, nahitaez, txosten bat bete behar dute laneko arriskuak ebaluatzeko. Hauek dira behar bezala egiteko gakoak.
"Geroa eraikiz" ospatuko dute Herri Urrats 2026ko maiatzaren 10ean
Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak "geroa eraikiz" lelopean ospatuko du 2026ko edizioa.
Euskal selezioa vs Palestina
San Mames estadiotik zuzenean.
Euskal Selekzioa-Palestina norgehiagoka ikusteko gogoak eta ilusioa agerikoak dira euskal zaleen artean
ETB1en zuzenean eskainiko da bakearen eta elkartasunaren aldarria egin asmo duen neurketa, larunbat honetan, 20:20an hasita. Halaber, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere horren jarraipen zabala egingo da.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak "probokatzeari uzteko" eskatu dio Zupiria sailburuari
"Kriminalizazio kanpaina bertan behera uzteko" eskatu diote Segurtasun sailburuari. Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen hitzetan, "guztiz kontraesankorra da biharko partida normaltasunez eta istilurik gabe joatea nahi duela esatea, eta, aldi berean, partidaren aurreko egunetan tentsioa areagotzen eta antolatzaileak probokatzen aritzea". "Badirudi Eusko Jaurlaritzak bihar istiluak izatea nahi duela", gaineratu dute.
Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan?
Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiz apaingarriz josita daude jada, eta hiriburu batzuek Gabonetarako egitaraua iragarri dute dagoeneko.
Epaileak auzipetu egin du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaa aktoreari ustez egindako sexu-erasoagatik
Instruktoreak hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren hartu du erabakia. Hilabeteotan deklarazioa hartu die Errejoni, Mouliaari, lekukoei eta psikiatrei. Epaileak "koherente" ikusi du Mouliaaren lekukotza; Errejonek, berriz, ukatu egin du leporatzen zaion erasoa egin izana.
172.000 pertsonak dute diabetesa EAEn, eta herritarren % 7,5i eragiten die
Urtero 9.000 kasu diagnostikatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 2 motakoa da hedatuen dagoena (diabetes gaixoen % 90).