LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Avanza enpresako langileek hiru greba egun abiatu dituzte

Lurraldebusek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Zerbitzua hobetzea eta konpainiak mantentze-lan egokiak gauzatzea eskatzen dute langileek.
Lurraldebuseko autobus batzuk. Argazkia: @Lurraldebus
Lurraldebuseko autobus batzuk. Argazkia: @Lurraldebus

Avanza enpresako langileek hiru greba egun deitu dituzte, gaurtik hasita, "autobus batzuen egoera kezkagarria" salatzeko asmoz. Lanuzteek Debagoieneko Lurraldebuseko hiriarteko autobusei eragingo diete; Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Bilboko Aireportua lotzen dituzten lineei, besteak beste.

Zehazki, zerbitzua hobetzea eta konpainiak mantentze-lan egokiak gauzatzea eskatzen dute langileek, eta protesta deitu dute gaur 11:00etarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen egoitzaren aurrean. Horrela, Avanza enpresak egiten duen kudeaketa hobeto gainbegiratzeko eskatu diete erakundeei.

ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek deitu dute greba. UGTk, ordea, ez ditu babestu ostiralean (hilak 26), larunbatean (hilak 27) eta astelehenean (hilak 29) egingo diren lanuzteak.

Testuinguru horretan, Lurraldebusek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu hiru greba egun hauetan eragina izan dezaketen lineetan. Zehazki, hauek dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak:

- Ostiralean, maiatzak 26, aurreikusitako gutxieneko zerbitzuak

- Larunbatean, maiatzak 27, aurreikusitako gutxieneko zerbitzuak

- Astelehenean, maiatzak 29, aurreikusitako gutxieneko zerbitzuak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "nolabaiteko erosotasuna" ikusten du osasun arloko negoziazioan, eta asistentzian izan dezakeen ondorioen beldur da

Alberto Martínez Osasun sailburuak egoerak paziente eta herritarrentzat sortzen dituen zailtasunez ohartarazi du, eta erantzukizun handiagoa eskatu die inplikatutako aldeei. Onartu du ez duela informaziorik eta ez dela parte hartzen abian dagoen negoziazioan, eta, ohartarazi duenez, egoera hori ziurgabetasuna eta zailtasunak sortzen ari da pazienteentzat eta asistentzia-sistemarentzat. Martinezek kezka hori helarazi du Lurralde arteko Kontseiluan, eta inplikatutako alderdien erantzukizuna eskatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X