Bilboko Aste Nagusia 2025
2024/06/10 - 22:23
Bilboko Konpartsek ukatu egin dute "betorik ezarri izana", hainbat kulturgilek salatu zuten bezela
Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere gezurtatu egin ditu duela bi aste 150 kultur eragilek sinatutako manifestuan adierazitakoak. Minduta agertu dira, gainera, sinatzaileak ez zirelako eurekin harremanetan jarri, euren iritzia jakiteko.
2024/05/28 - 20:56
150 artista inguruk jaietan EHKSko kolektiboei jarritako "beto ulertezinekin" amaitzeko eskatu dute
"Jaietako parte-hartzeak eskubide unibertsala izan behar du, eta, beraz, ulertezina egiten zaizkigu Bilboko Luberri konpartsari eta Gasteizko GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari ezarritako betoak", adierazi dute.
2023/09/20 - 14:28
EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
2023/08/28 - 16:06
Bilboko Konpartsek deitoratu dute aurtengo Aste Nagusian Udalarekiko harremana higatu dela
"Espero dezagun datorren Aste Nagusirako elkarlana eta giro ona berreskuratzea", esan dute Bilboko Udalarekin izandako harremanaz. Bestalde, jendearen partaidetza eta "elkarlan uholdea" goraipatu dituzte.
2023/08/28 - 14:48
Bilboko Areatzan txosnak desmuntatzen hasi dira
Bederatzi eguneko jaien ostean, Bilbo normaltasuna berreskuratzen hasi da. Konpartsak dagoeneko hasi dira Areatzako txosnak desmuntatzen eta garbiketa lanetan.
2023/08/28 - 10:53
Bilbok agur esan dio Aste Nagusi jendetsu bati Marijaiaren erreketarekin
Ibaizabal ibaian erre dute bart Marijaia eta ekitaldi honekin amaitu da 2023ko Aste Nagusia. Aurtengo jaiak orain arte ospatutako partehartzaileenak eta jendetsuenak izan dira.
2023/08/27 - 19:59
Argi, kolore, soinu, iraupen eta ikusleen erantzunagatik saritu du Bilboko epaimahaiak Fonti piroteknia
Abuztuaren 24 gauean ikusi ahal izan ziren Fonti pirotekniak eskainitako su artifizialak Bilbon. Horiek irabazi dute Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXXI. edizioko Epaimahaiaren Saria. Hemen ikuskizuna, oso-osorik.
2023/08/27 - 16:08
Pozik agertu da Bilboko alkatea 1,8 milioi pertsonak baino gehiagok hartu dutelako parte Aste Nagusian
Gertaera "larririk" ez dela izan nabarmendu du Juan Mari Aburtok eta atxiloketak % 29 igo direla gaineratu du, iaz baino % 17 delitu gutxiago izan diren arren.
2023/08/27 - 13:59
Marijaiaren agurra gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Marijaia errez agurtuko dute gaur Bilboko 43. Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
2023/08/26 - 20:58
Bilboko Konpartsek Marijaiaren "erabilera komertziala" salatu dute, Udalak irudi eskubideak eskuratu ondoren
Ohar batean, konpartsek defendatu dute Marijaia "guztiona eta inorena ez" dela, eta "festa, alaitasuna eta dibertsioa" duela. Erabilera hori salatzeko, performance bat egin dute arratsaldean.
2023/08/26 - 16:39
1983ko uholde haietan boluntario aritu ziren herritar eta konpartsakideak omendu dituzte Bilbon
40 urte igaro dira uholdeetatik; Bilbo Aste Nagusian bete-betean murgilduta zegoela iritsi zen amets gaiztoa, eta herritarrak berehala hasi ziren lanean, auzolanean. Gaur, boluntario aritu ziren herritar eta konpartsakideak omendu dituzte.
2023/08/26 - 15:54
17 atxilotu, horietako bi ukituengatik eta bederatzi lapurretengatik, Aste Nagusiko zazpigarren gauean
Bestalde, Bilboko Konpartsek oharra kaleratu dute Aburtok Udaltzaingoaren "matonismoari" ez diola aurre egiten salatuz eta "poliziaren indarkeria ukatzea" leporatuz.
2023/08/25 - 17:01
Nekea nabari bada ere, ez dago Aste Nagusia bukatzeko gogorik Bilbon
Badaude eguneko jaia nahiago dutenak, baita gauekoa nahiago dutenak ere, baina zalantzarik ez dago Bilboko Aste Nagusia bukatzeko gogorik ez dagoela. Festen 7. eguna da gaur eta jai-giroak ez du behera egin, geratzen diren egunek asko baitaukate emateko.
2023/08/25 - 16:06
ETAko presoen eskubideak aldarrikatu dituzte Sarek eta Bilboko Konpartsek
Bilboko Aste Nagusiko egun handian Sarek eta Bilboko Konpartsek bat eginda aurten ere manifestazioa egin dute. Jai giroan, Sarek beste behin salatu du "oraindik ere euskal presoei salbuespenezko legedia aplikatzen zaiela".
2023/08/25 - 12:44
Aburtok Aste Nagusiko jaien balantze positiboa egin du
Bilboko alkateak zehaztu duenez, inoiz baino atxilotu gehiago daude jaietan, inoiz baino polizia gehiago dagoelako.
2023/08/25 - 11:04
Zetakek dantzan jarri du Bilbo, Gaztearen eskutik
Pello Reparazen taldeak milaka pertsona bildu ditu bart Bilboko Europa Parkean. Gazteak babestutako kontzertua izan da.
2023/08/24 - 16:49
Atxiloketak ia % 50 igo dira aurtengo Bilboko Aste Nagusian
Amaia Arregi Bilboko Udaleko Segutasun zinegotziaren hitzetan, "Aste Nagusia ondo doa segurtasunari dagokionez, ez baita ezer larririk gertatu".
2023/08/24 - 15:12
Bilboko Aste Nagusiko txupinerei eskainitako abestia aurkeztu dute
Abestia Xabi Aburruzagak sortu du eta bertan parte hartzen dute, besteak beste, Aiora Renteriak eta Itziar Ituñok. Gainera, txupinerek hildako Lourdes konpartsakidea omendu dute Bilboko Areatzan.
2023/08/24 - 13:16
25 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean
Atxiloketa horietatik 13 lapurretagatik izan dira, bat ukituengatik, bi lesioengatik eta beste bat droga-trafikoagatik.
2023/08/23 - 23:16
Beroa dela eta, Aste Nagusiko jarduera batzuk bertan behera utzi dituzte
Bilbon 42 gradutik gora izan dira arratsaldean. Jai eremuan iturriak jarri dituzte, beroa eramaten laguntzeko. Konpartsek eta Udalak zenbait ekitaldi bertan behera utzi dituzte, tartean Trabestipoteoa eta saskibaloi txapelketa.