Brasil
2019/10/06 - 20:01
Amazoniako suteen atzean 'kolonialismoa' dagoela iradoki du aita santuak
"Jainkoak kolonialismo berriez babes gaitzala. Interes zehatz batzuen mesedetan suntsitzen duen sua ez da ebanjelioa, duela gutxi Amazonia kiskali zuena, esaterako", azpimarratu du.
2019/09/18 - 18:05
Azken hamarkadan Amazonia babesten zuten 300 pertsona hil dituztela salatu dute
Human Rights Watch erakundeak gogor salatu du Bolsonaroren politikek eragindako triskantza, eta lur haiek babesten aritu diren ehunka herritar hil dituztela azpimarratu du.
2019/08/29 - 18:48
Sua egiteko debekua ezarri dute Brasilen, Amazoniako baso-berritzea abiatzeko asmoz
Agindua bi hilabetez egongo da indarrean. Bestalde, Bolsonaroren gobernuak jakitera eman duenez, suteak gutxitzen hasi dira dagoeneko, bereziki Rondonian.
2019/08/29 - 10:32
Afrika hego eta erdialdean Amazonasen baino sute gehiago daude piztuta
Angolan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan 10.000 sute baino gehiago zenbatu dituzte abuztuaren 21etik. Nekazariek nahita piztu ohi dituzte, sastrakak erretzeko eta lurra ereiteko.
2019/08/28 - 12:49
Brasilek laguntza onartuko du Amazonaseko suteen aurka, nahieran erabili ahal badu
Rego Barros Brasileko Presidentetza bozeramaileak ohartarazi du eurek erabaki behar dutela laguntza zelan erabili. Bestalde, Kanadak iragarri du Bolsonarok euren laguntza baztertu duela.
2019/08/27 - 23:08
Macronek bere 'irainak' erretiratuko balitu, Bolsonarok G7aren laguntza onartuko luke
Azken egunotan Macronekin izandako pultsuari eutsi dio Bolsonarok, eta munduko herrialde aberatsenek eskainitako diru-laguntza baztertzeko prest dagoela iradoki du.
2019/08/27 - 16:19
Brasilgo gobernuak ez du nazioarteko laguntzarik onartuko Amazonian
Jair Bolsonaroren gobernuak Macroni esan dio 'bere gauzetaz' arduratu dadila eta ez ditzala krisi berriak asmatu Brasilgo Amazoniaren subiranotasuna kolokan jartzeko.
2019/08/27 - 14:22
Amazoniak sutan jarraitzen du
Campos Ferruginosos Parke Nazionaleko sutea dagoeneko itzali badute ere, Brasilek suaren aurka borrokan jarraitzen du.
2019/08/26 - 11:19
Goi-bilera entretenigarri samarra
Emmanuel Macron anfitrioiak Javad Zarif Atzerri Gaietarako ministro irandarrari egindako gonbitak, goi-bilera astindu du.
2019/08/26 - 10:40
Amazoniako suteei aurre egiteko neurriak areagotu ditu Brasilek
Amazoniako suteei aurre egiteko milaka militar bidali ditu Brasilek. Horretaz gain, hegazkinak ere lanean ari dira suteak itzaltzeko.
2019/08/26 - 10:27
Brasilek armada bidali du Amazoniako suteei aurre egiteko
Evo Morales Boliviako presidentearen esanetan, ostera, sua itzaltzeko nazioarteko laguntza oro ongi etorria izango da.
2019/08/24 - 19:50
Amazoniako milioi bat indigena arriskuan daude suteengatik
Europar Batasuna Brasili Amazoniako suteen kontra borrokatzeko laguntza ekonomikoa emateko prest dagoela adierazi du Europar Kontseiluko Donald Tusk presidenteak.
2019/08/23 - 16:24
Amazoniako hondamendia, G-7ko gai zerrendaren barruan
Macronek esan du premiazkoa dela planetako birikan gertatzen ari dena sakon aztertzea. Brasilgo presidenteak Macron kritikatu du esanez, etekin pertsonala atera nahi duela Amazoniako suteen kontura.
2019/08/23 - 14:26
Munduak Amazonia, 'planetaren birika', salbatzea eskatu du
Urtarrilaren 1a eta abuztuaren 18a artean 71.497 sute foku erregistratu dira Brasilen, eta horietatik % 52,5 Amazonia eremuan izan dira.
2019/08/22 - 13:49
Milaka hektarea kiskali ditu suak Amazonian
Gobernuz kanpoko erkaundeak hondamendiaren atzean daudela iradoki du Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak. Greenpeace eta WWF erakundeen ustez, Bolsonaroren hitzek zigorgabetasuna elikatzen dute.
2019/08/22 - 12:01
Baso suteek % 83 egin dute gora Brasilen
Aurten, Brasilen, 72.843 sute izan dira. Azken astean, sateliteek 9.507 sute berri atzeman dituzte, batez ere Amazonas inguruan.
2019/07/29 - 20:50
Presoen arteko borroka batek gutxienez 52 hildako utzi ditu Brasilen
Altamira hiriko espetxean, fakzio kriminalen arteko liskarrean, 52 preso hil dituzte, horietako 16 burua moztuta.
2019/07/26 - 22:39
Poliziaz mozorrotuta, 750 kilo urre lapurtu dituzte Sao Paoloko aireportuan
Polizia lapurren atzetik dabil, baina oraindik ez daude identifikatuta. Aireportuko kamerek dena grabatu dute.
2019/07/15 - 22:57
Emakume batek apaiz bat bultzatu du Brasilen, meza ematen ari zela
Marco Rossi apaiza bultzatu, 50.000 lagunentzako meza ematen ari zela. Dirudienez segurtasun kontrola saltatu zuen emakumeak eta apaizarengana iristea lortu zuen.
2019/06/28 - 23:36
EBk eta Mercosurrek merkataritza librerako ituna egin dute, 20 urte eta gero
Bi aldeek azpimarratu dute "akordio historikoa" dela bi merkatu indartsu batzea ekarriko duelako.