Brasil
2018/03/22 - 20:10
Trumpek ez die Europar Batasunaren altzairuari eta aluminioari muga-zergarik jarriko
Era berean, Australiak, Argentinak, Brasilek, Hego Koreak, Kanadak eta Mexikok ez dute muga-zergarik ordainduko; bai, ordea, Txinak, Errusiak eta Venezuelak.
2018/03/16 - 15:32
Samina Brasilen, Marielle Francoren hilketagatik
Emakumeen, beltzen eta faveletan bizi direnen eskubideen aldeko borrokalaria zen Marielle, eta poliziaren gehiegikeriak salatzen aritu da nekagaitz.
2018/02/09 - 18:30
Inauteriak, munduan zehar
Inauterietako mozorro onenak, munduko herrialdeetan barrena.
2018/01/25 - 20:15
Lula, Langileen Alderdiaren hautagai
Porto Alegreko bigarren auzialdiko auzitegi batek aho batez berretsi du Lularen kontrako kondena, eta 12 urtera igo du zigorra.
2018/01/25 - 09:32
Kolpe latza Lula da Silvarentzat
Brasilgo presidente ohiak Petrobras auzian jasotako bigarren bigarren epaiak asko zailduko dio hauteskundeetan hautagai izatea. Baina bere askatasuna ere jokoan dago.
2018/01/25 - 00:03
Epaimahaiak luzatu egin du Lula da Silvari ustelkeriagatik ezarritako zigorra
Epaileek aho batez hartu dute erabakia. 12 urte eta hilabete bateko kartzela-zigorra ezarri diote Brasilgo presidente ohiari.
2018/01/24 - 21:57
Epaileek berretsi egin dute Lula da Silvari ezarritako kartzela zigorra
9 urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi diote Lula da Silvari ustelkeriagatik. Lulak badu errekurritzeko aukera, baina urriko hauteskundeetan presidentegai izatea asko zaildu zaio.
2018/01/02 - 10:48
Gutxienez 9 preso hil dira Brasilen, kartzela batean izandako borrokan
Ehun presok baino gehiagok, gainera, ihes egitea lortu zuten; horietatik ia 30 berriro harrapatu ditu Poliziak. Goianian gertatu da, Brasiliatik gertu.
2017/10/24 - 11:43
Bi polizia atxilotu dituzte Brasilen turista espainiar bat hiltzea egotzita
Segurtasun kontrol batean gelditu ez zen ibilgailu bati tiro egin zioten, eta beste bi espainiar eta italiar bat zihoazen barruan.
2017/10/04 - 11:09
16 atxilotu Brasilen, banku bat lapurtzeko tunel bat egiteagatik lur azpian
500 metroko tunelak etxe bat eta Sao Pauloko bankuko kutxa gotorra lotzen ditu. Bertako poliziak esan duenez, lapurrek munduko lapurretarik handiena egin nahi zuten.
2017/09/05 - 16:51
BRICSen goi-bileran garapenerako bidean dauden potentzia berriak izan dira
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika daude talde horretan. Txinak, BRICSeko liderrak, nabarmendu du Koreako Penintsulan bakea bermatu behar dela.
2017/08/03 - 10:30
Ustelkeriagatik epaitzea saihestu du Temer presidenteak
Oposizioak ez ditu epaiketa abiatzeko behar zituen 342 botoak bildu.
2017/07/12 - 22:02
9 urteko espetxe zigorra ezarri diote Lula da Silvari
Ustelkeria pasiboa eta dirua zuritza leporatu diote Brasilgo presidente ohiari, Petrobas auzian.
2017/07/12 - 12:43
50 atxilotu 15 herrialdetan, haur pornografia WhatsApp bidez zabaltzeagatik
Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.
2017/06/27 - 13:11
Brasilgo Fiskaltzak Temerren kontrako salaketa jarri du, ustelkeriagatik
Brasilgo Auzitegi Gorenean lehen aldiz aurkeztu dute salaketa bat karguan den presidente baten kontra.
2017/06/22 - 14:38
AEEko adostasun ezak Venezuelari buruzko ebazpena oztopatu du berriz
Ameriketako Estatuen Erakundean testu bat onartzeko aldeko 23 boto behar dira, 35 kideetatik, baina sustatzaileek ezin izan dute, orain arte, babes nahikoa batu.
2017/05/26 - 12:08
Chapecoense futbol taldearen hegazkinak ez zuen asegururik
Azaroaren 28an gertatu zen ezbeharra. Hegazkinean 77 bidaiari zihoazen; horietatik, 71 pertsona hil eta beste sei larri zauritu ziren. Konpainiak ez zituen aseguruaren kuota guztiak ordaindu.
2017/05/25 - 16:44
Brasilgo Gobernuak Armada atera du kalera, manifestazioen aurka egiteko
Michel Temer presidentearen dimisioa eskatzen dute milaka herritarrek. Brasilian izan dira borrokarik handienak, alegia, hiriburuan.
2017/05/25 - 10:40
Istiluak Brasilian, Temerren aurka egindako manifestazio jendetsu batean
Poliziak gas negar-eragileak jaurti ditu talde bat Kongresura hurbildu denean, eta horrek istilu larriak eragin ditu, eta molotov koktelak ere bota dituzte. Temerrek Armada bidali du.
2017/05/22 - 16:53
Temerrek dioenez, bera zalantzan jartzen duen audioa 'ez da egiazkoa'
Brasilen, gehienek uste dute presidentea erruduna dela; presidenteak berak, aldiz, ezetz dio. Manifestazioak daude kaleetan, baina ez aurreko astekoak bezain jendetsuak.