Brasil
2021/11/02 - 12:19
Latinoamerikak estrategia bateraturik gabe jo du Klimaren Goi Bilerara
Kolonbiak, Panamak, Costa Ricak, Dominikar Errepublikak eta Surinamek dituzte konpromiso handienak, Naturarentzako Mundu Funtsaren txosten baten arabera.
2021/11/01 - 15:33
Gehien kutsatzen duten herrialdeak ez dira Glasgoweko goi-bileran izango
Xi Jinping Txinako presidenteak idatzi bat bidali du goi-bilerara: klimaren goibileran bideokonferentziaz hartu behar zuen parte, baina idatziz egingo du azkenean. Munduan CO2 gehien isurtzen duen herrialdea izanik, Txinak klima aldaketaren kontrako konpromisoa berretsi du.
2021/10/31 - 16:28
"Zero netoa" izango da COP26ren helburu nagusia, tenperatura ez dadin 1,5 gradu baino gehiago igo
Klimari buruzko goi-bilera urriaren 31tik azaroaren 12ra egingo da, eta berotze efektua mugatzeko gasen isurketan konpromisoak lortzea espero dute.
2021/10/29 - 21:48
2022an munduko herritarren % 70 txertatuta egotea nahi du G20k
"Osasun eta Ekonomia ministroek konpromiso sendoa eta bateratua hartu dute osasun sektorean inbertsioak indartzeko", azpimarratu du Italiako Osasun ministroak agiria sinatu ostean.
2021/10/27 - 11:00
Pandemiaren kudeaketan gizateriaren aurkako krimenak egitea egotzi dio Brasilgo Senatuak Bolsonarori
Senatuko ikerketa batzordeak bederatzi delitu leporatu dizkio Jair Bolsonarori. Halaber, Osasun ministroa, horren aurrekoa eta Bolsonaroren hiru seme auzipetzea ere eskatu du.
2021/09/13 - 10:05
Milaka lagunek Bolsonaro kargutik kentzea eskatu dute
Manifestazioa zentroko eta eskuineko mugimenduek deitu zuten. Talde hauek 2016an milioika pertsona mobilizatu zituzten Dilma Rousseffen aurkako epaiketa politikoa hasteko.
2021/09/08 - 11:20
Bolsonarok indar erakustaldia egin du Independentzia eguneko manifestazioetan
Jair Bolsonaro buru izan den manifestazioetan demokraziaren aurkako mezuak ikusi eta entzun ahal izan dira. Bolsonaroren kontrakoak ere kalera irten dira hainbat hiritan.
2021/07/29 - 16:01
Inoizko tenperaturarik hotzenak neurtu dituzte Brasilgo hegoaldean
Brasilgo hegoaldean gogotik bota du elurra. Gobernuak azaldu duenez, 1955etik ez zen hain tenperatura baxurik neurtzen; bart gaueko hotzena -8 gradukoa izan da.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2021/06/04 - 09:51
Bi pertsona hil dira Rio de Janeiron, eraikin bat behera etorrita
Neskato bat eta haren aita hil dira eta beste lau pertsona zauritu dira ezbeharrean. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, lau solairuko eraikina behera etorri da.
2021/05/07 - 12:36
Gutxienez 25 pertsona hil dituzte Poliziaren sarekada batean, Rio de Janeiron
Jacarezinho favelako operazioan abusurik izan den ikertuko du Fiskaltzak. Gobernuz kanpoko erakundeek "sarraskia" salatu dute. Poliziak dispositiboa defendatu eta "planifikatuta" zegoela esan du.
2021/05/07 - 10:32
Narkotrafikoaren aurkako operazio batek gutxienez 25 hildako utzi ditu Rio de Janeiron
Rio de Janeiroko Polizia Zibilak narkotrafikoaren aurka Jacarezinhoko favelan egindako operazio batek tiroketa bat eragin du eta gutxienez 25 pertsona hil dira gutxienez. Elkarteek operazioan abusu polizialak izan direla salatu dituzte.
2021/04/23 - 23:02
Brasilen 'maitasun eskuak' metodoa jarri dute martxan, gaixoei goxotasuna emateko asmoz
Brasilen "maitasun eskuak" metodoa jarri dute martxan bi erizainek, covid gaixoei goxotasuna emateko asmoz.
2021/04/20 - 16:02
Askatasun adierazpena urratzeko aitzakia bihurtu da pandemia hainbat herrialdetan
Egoera oso kezkagarria da Brasilen. Bolsonaro presidenteak kazetarien aurka eginiko adierazpen eta irainek, prentsa askatasuna kolokan jarri dute.
2021/04/16 - 08:56
Lularen aurkako zigorrak baliogabetu dituzte eta 2022an hautagai izan liteke
Brasilgo presidente ohiak "borrokarako prest" dagoela eta "beharrezkoa bada" hautagai izango dela esan du.
2021/04/11 - 22:47
Euskal herritarrak, Brasilek bizi duen egoera larriaren lekuko
13 milioi kutsatze eta 350.000 hildakorekin, covidak larrien erasandako herrialdea da Brasil. Iker Martin ordiziarra Porto Alegren bizi da. Alex Gutierrez usurbildarrak bi urte daramatza Sao Paulon.
2021/03/23 - 19:52
Erresuma Batuko hegaldiak berriro baimentzea erabaki du Espainiako Gobernuak
Alabaina, Brasildik eta Hegoafrikatik abiatutako hegaldiei ezarritako murrizketa mantentzea ebatzi du.
2021/03/11 - 10:44
Lula: '500 urteko historian kontatutako gezur juridiko handienaren biktima izan naiz'
Bere aurkako espetxe-zigor guztiak bertan behera gelditu ostean, jendaurreko agerraldia egin du Brasilgo presidente ohiak. Dena den, ez du argitu 2022ko hauteskundeetara aurkeztuko den ala ez.
2021/03/08 - 22:45
Lula da Silvaren aurkako espetxe-zigor guztiak, bertan behera
Horixe erabaki du Auzitegi Goreneko epaile batek, baina osokoak berretsi beharko du. Epaiketa egin zuten auzitegiek ez zutela "eskumen juridikorik" iritzi dio.
2021/02/18 - 10:48
Birusaren aldaera berriei aurre egiteko plana aurkeztu du Bruselak
225 milioi euro bideratuko dituzte, besteak beste, farmazia enpresekin egindako kontratuak "eguneratzeko", birusaren genoma atzemateko probak azkartzeko edo entsegu klinikoetan parte hartzeko.