Burtsa
2024/05/08 - 12:41
Bat-egitearen eskaintza ekonomikoa hobetzerik ez zuela jakinarazi zion BBVAk Sabadelli
BBVAren presidenteak gutuna igorri zion Kataluniako banketxeko homologoari eskainitako akzio trukea (titulu bat, 4,83ren truke) handitu ezin zuela jakinarazteko. "Merkatuak ere argi utzi du ez dagoela gehiago igotzeko aukerarik", argudiatu zuen.
2024/05/01 - 18:42
BBVAk ia 11.500 milioi eskaini ditu Sabadell erosteko, burtsan duen balioa baino % 17 gehiago
Bat-egitea aurrera ateraz gero, Sabadelleko egungo akziodunek taldearen % 16 izango lukete. BBVAk Europako bankuen industria-proiekturik erakargarriena dela uste du.
2024/04/24 - 11:23
Iberdrolaren irabaziak % 86 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan, 2.760 milioi euroraino
Konpainiak azaldu duenez, Mexikon saldutako aktiboen gainbalioak eragin du, hein handi batean, irabaziak hain handiak izatea.
2024/04/19 - 15:55
Europako burtsek galera txikiak pilatu dituzte saioaren erdian, Israelek Iranen egindako erasoak eraginda
Madrilgo burtsak (Ibex 35) % 0,6 galdu du saioaren erdian; Londreskoak, % 0,58; Pariskoak, % 0,37; Frankfurtekoak, % 0,69, eta Milangoak, % 0,28.
2024/03/25 - 20:40
Estatuak Telefonicaren % 3ko parte-hartzea erosi du
Akzio-pakete horren egungo balioa 690 milioi euro ingurukoa da, eta beste % 7a erosteak 1.600 milioi balio luke.
2024/03/08 - 19:12
Talgo erosteko jasotako eskaintza aztertuko dutela esan du Sanchezek, egonkortasuna bermatzea lehentasun duela
Hungariako enpresa batek Talgo oso-osorik 619 milioiren truke bereganatzeko eskaintza publikoa egin du. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak nabarmendu duenez, etorkizuna egonkortzea lehenetsiko da, "proiektu estrategikoak eta lanpostuak defendatzearekin batera".
2023/10/26 - 16:14
Siemenes Energyren akzioek % 35 egin dute behera, Alemaniako Gobernuari erreskatea eskatu ondoren
Horrela, Alemaniako konpainiak erantzun egin die bertako hainbat hedabidetan 15.000 milioi euroko laguntza publikoak eskatzeari buruz kaleratutako informazioei.

2023/08/09 - 12:31
Italiako Gobernuak % 40ko zerga jarriko die banketxeen aparteko etekinei
Meloniren ezusteko iragarpenak egun beltza eragin zuen Italiako burtsan, eta galera handiak bankuen sektorean. Gainbeheraren ostean, Gobernuak apur bat zuzendu du neurria, eta aparteko tasa aktiboen % 0,1i mugatuko duela zehaztu.

2023/06/14 - 21:06
Interes-tasen igoerak aldi baterako eten ditu AEBko Erreserba Federalak
Urtebetean, hamar aldiz igo dituzte interes-tasak. Igoera horiek iragarri ondoren (2022ko martxoan hasi ziren), gaur egun interes-tasa % 5 eta % 5,25 artekoa da, 2007tik izandako mailarik altuena.

2023/06/14 - 12:09
AEBko interes-tasen igoeren zikloan aldi baterako etenaldia iragar dezake gaur Erreserba Federalak
Ekaineko bilera honetan, aldi baterako etenaldia ezartzea aurreikusten da, eta uztailean zein irailean interes-tasak berriro igotzea. Aurreko bileretan ez bezala, ez dago argi adituek erabaki bateratua hartuko duten edo ez.

2023/05/01 - 15:05
JPMorganek First Republic Banken aktiboak erosi ditu, AEBn bi hilabetean porrot egin duen hirugarren bankua
AEBko agintariek esku hartzea eta bankua ixtea erabaki dute, "gordailugileak babesteko".

2023/04/11 - 17:49
2023an Espainiako ekonomia aurreikusitakoa baino gehiago haziko dela iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak
% 1,5 haziko omen da aurten ekonomia, aurreikusitakoa baino lau hamarren gehiago. Horrela, euroguneko herrialde handien artean Espainian haziko da gehien barne produktu gordina, gaur kaleratutako txostenaren arabera.

2023/03/27 - 17:45
Eusko Jaurlaritzak ez du Artechetik ateratzeko asmorik, "bazkide fidagarria" dela erakutsi duelako
Arantxa Tapia Ekonomiako sailburuak baieztatu du horren Kontseiluan jarraitzea ebaluatzen ari direla, baina Finkatuz Funtsaren bidez, baldin eta konpainiak burtsa merkatuaren alde egingo badu.

2023/03/27 - 12:30
First Citizens bankuak Silicon Valley Banken aktiboak eta gordailuak erosi ditu
First Citizensek 72.000 milioi dolar erosiko ditu gordailu aktiboetan. AEBko agintarien estimazioen arabera, SVBren porrotaren kostua 20.000 milioi eurokoa izan da.

2023/03/24 - 21:52
Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte
Deutsche Banken akzioek % 8,53 egin dute behera. Madril, Londres eta Milango burtsek ere behera egin dute, eta Suitzako UBS eta Credit Suisse bankuek galerak izan dituzte.

2023/03/22 - 18:51
Igoera apalak Europako merkatuetan, AEBko Erreserba Federalak iragarriko duenaren zain
Londresko FTSE 100 indizeak % 0,41eko igoerarekin itxi du, Frantziako Cac 40 indizeak % 0,26ko hazkundea izan du eta Frankfurteko Dax indizeak % 0,14koa. Ibex indizeak, aldiz, % 0,44ko beherakada izan du, eta 9.009,30 puntutik abiatuko da bihar.
2023/03/20 - 19:35
Bankuak suspertu dira UBSk Credit Suisse xurgatu ondoren
Credit Suissen akzioek % 55,7 egin dute behera. Hala ere, Espainiako burtsak % 1,31 egin du gora astelehen honetan. Indizeko sei bankuak, goizean merkatua zenbaki gorrietara zeramatenak, igo egin dira eta funtsezkoak izan dira burtsaren gorakadan.

2023/03/20 - 15:33
Banku handien akzioek behera egin dute UBSek Credit Suisse bereganatu ondoren
Helburua lasaitasuna lortzea bazen, ez dute guztiz asmatu. Burtsak gorabehera batean sartuta egon dira. Hasieran gorri, gero berde. Europako banku zentralak berriro agertu behar izan du finantza sistema osoa babesteko prest dagoela adierazteko.

2023/03/20 - 10:53
Banku zentral nagusiek likidezia dolarretan emango dute gaurtik hasita apiril amaierara arte
Europako Banku Zentralak ekinbide bateratua adostu du Kanadako, Ingalaterrako, Japoniako eta Suitzako finantza erakundeekin eta AEBko Erreserba Federalarekin dibisen elkar trukea dolarretan bermatzeko.

2023/03/20 - 09:42
Albiste izango dira: burtsen erreakzioa, VII. Inkesta Soziolinguistikoa eta Euroeskualdearen batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.