BBVAk ia 11.500 milioi eskaini ditu Sabadell erosteko, burtsan duen balioa baino % 17 gehiago
BBVAk ia 11.500 milioi euro eskaini ditu, akzio truke baten bidez, Sabadell bankuaren % 100 eskuratzeko, burtsan duen balioa baino % 17 gehiago. Akordio batera iritsiz gero, Espainiako bigarren banku handiena sortuko litzateke.
Carlos Torres buru duen bankuak proposatzen duen formularen arabera, bere tituluetako bat emango luke Sabadellen 4,83ren truke, dirurik gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.
Bat-egitea aurrera ateraz gero, Sabadelleko egungo akziodunek taldearen % 16 izango lukete. BBVAren iritziz, horrek aukera ematen die akordioak sortzen duen onuraz baliatzeko.
BBVAk Europako bankuen industria-proiekturik erakargarriena dela uste du.
Sabadelleko administrazio kontseiluari zuzendutako gutun batean, bat-egiteak bi erakundeentzat, akziodunentzat, langileentzat, bezeroentzat eta sozietateentzat ekarriko dituen onurak azpimarratu ditu BBVAk.
Egoitza operatiboak eta kontseilariak
Gainera, talde berriak bi egoitza operatibo izatea proposatu du, bata Madrilen, BBVA Hirian, eta bestea Bartzelonako kanpoaldean, Sant Cugat del Vallesen, Sabadellek gaur egun operazio base nagusia duen tokian.
Botere banaketari dagokionez, gaur egun Sabadellen dauden hiru kontseilari BBVAren kudeaketa organo gorenean sartzea eskaini du BBVAk. Hori bai, funtzio exekutiborik gabe, eta horietako batek presidenteordetza bat hartzea ere eskaini du.
Erakunde berria Europako finantza-erakunde handienetako eta sendoenetako bat izango litzateke, bilioi bat eurotik gorako aktiboekin eta 100 milioi bezero baino gehiago mundu osoan, BBVAk nabarmendu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.