BBVAk Sabadell erosteko eskaintza oldarkorra egin du
BBVAk Sabadell Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) oldarkorra egin du gaur, ostegunarekin. Lau egun baino ez dira igaro Kataluniako finantza erakundeak BBVAren bat egiteko proposamena baztertu zuenetik. Hain justu, BBVAk orduko hartan egindako eskaintzaren baldintza berak ditu operazio honek.
Hori horrela, BBVAren akzio bakoitzeko Sabadellen 4,83 titulu eskaini dizkie akziodunei, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari helarazitako komunikazioan jasotzen denez. Esku dirutan, 2,12 euro dira Sabadellen akzio bakoitzeko.
Onartua izateko Sabadellen akziodunen erdiak eman beharko dio oniritzia. Akziodunek izango dute, beraz, azken hitza. Akziodunen artean % 50 baino gehiago inbertsio funts handiak dira (asko eta asko BBVAn ere badaude), gainerakoak inbertitzaile txikiagoak.
BBVAk akziodunen batzar nagusia deitu du erosketarako beharko diren akzio berrien jaulkitzeari buruz erabakitzeko.
Sabadellek erosteko eskaintzaren kontra dagoela berretsi du eta astelehenean kaleratutako oharrean esandakoari lotu zaio. Bat-egitea baztertu zuen orduan Kataluniako bankuak, operazioak "gutxietsi" egiten zuelakoan.
Bat-egitea 2025eko erdialdean itxiko litzateke
BBVAren ustez, eskaintza oldarkorra ixteko sei eta zortzi hilabete artean beharko lituzke, beharrezko baimenak lortu ondoren; xurgapen bidezko bat-egitea, berriz, 2025eko erdialdean osatuko litzateke.
Onur Genç BBVAko kontseilari delegatuak analisten aurrean azaldu duenez, sei eta zortzi hilabete artean beharko lirateke beharrezko baimenak biltzeko eta akziodunen batzarra egiteko. Hortik aurrera, bankuak Sabadell erosteko eskaintza oldarkorra egingo luke, gehienez 70 egunez.
Eskaintzak arrakasta badu, BBVAk Sabadellgo kontseiluaren kontrola bere gain hartzen duenean, bat-egiteko eskaintza bat aurkeztuko litzateke, onartzeko. Urrats horretan, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren baimena beharko lukete, eta horri sei hilabete gehituko litzaizkioke. Horrela, fusioa 2025 urtearen erdialdean osatuko litzateke.
BBVAk aurreikusita dauka baimen-eskaera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aurkeztea, azalpen-proiektu batekin eta gainerako dokumentu osagarriekin batera, gehienez hilabeteko epean, eskaintza egitea erabaki den egunetik zenbatzen hasita.
Ibex 35ak % 0,4 egin du behera saioaren hasieran
Ibex 35 indizeak % 0,39 egin du behera saioaren hasieran, eta 11.100 puntuen goitik kokatu da, ozta-ozta bada ere, BBVAk Sabadell Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) oldarkorra egin ostean.
Madrilgo burtsan kotizatzen duten baloreen artean, hauek pilatu dituzte irabazi handienak saioaren hasieran: Banco Sabadell (% 6,89), Amadeus (% 1,14), Merlin Properties (% 0,93) eta Repsol (% 0,89). Aitzitik, beste batzuek behera egin dute: BBVA (% 4,9) eta Telefonica (% 0,74).
1.500 bat langile EAEn
Bi banketxeek 1.500 behargin eta 338 bulego dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Operazioa gauzatuko balitz, berregituratzeko aukera handia legoke, eta xehetasun gehiago jakin ezean, logikoa da pentsatzea ondorioak izan ditzakeela langileen eta bulegoen kopuruan. Sindikatuak "kezkatuta" agertu ziren bi erakundeen arteko bat-egiteko hotsak zabaldu zirenean, apirilaren 30ean.
Erosketak jada oso handia den banketxeen kontzentrazioari ere eragingo lioke. 2008ko krisialdiaren ondorioz, dozenaka aurrezki kutxa eta eskualdeko banketxe desagertu ziren, bat-egite eta xurgatzeen bidez. BBVAk Sabadell erosita, Espainiako finantza merkatua hiru eskuk kontrolatuko luke: CaixaBank, Santander eta BBVA. Kontzentrazioak sektorearen lehiari eragingo dion beldur dira adituak.
Saretzen txostenaren arabera, Hego Euskal Herrian, sukurtsalen % 80 bost banketxeren eskuetan dago: Caixabank, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Laboral Kutxa eta BBVA.
Grafiko honetan sektorean izandako mugimendu horiek guztiak jasotzen dira, 2007tik 2024ra:
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.