Ciudadanos
2020/09/03 - 19:23
Krisian Urkulluri laguntzeko prest badago ere, PP+Csk ez du estatus berria babestuko
Bozketan abstenitu egingo direla ziurtatu du Iturgaizek. Bestalde, egungo gobernuaren kudeaketa kritikatu du, baina oposizio gisa duten erantzukizunaren jakitun dela azpimarratu du.
2020/09/02 - 22:39
Ciudadanos akordioetarako zabalik agertu da
Pedro Sanchezek Pablo Casadorekin hasi du bilera-sorta eta lehen ezezkoa jaso du. Arratsaldean, Arrimadasekin izan du bilera, eta Ciudadanos, ordea, akordioetarako zabalik agertu da.
2020/08/06 - 15:33
Alderdiek 180 milioi euroko zorrak zituzten 2017an, PSOE, PP eta EAJ buru zirela
BNG, ICV, En Marea, UPyDk eta PSOEtik gertu dauden bi fundaziok ere, balantze negatiboak zituzten Kontu Auzitegian 2017an.
2020/08/03 - 14:16
Legebiltzarkideek Konstituzioari men egin behar izatea baztertu du Legebiltzarrak
PP+Cs koalizioaren eskaera atzera bota du organo horrek, argudiatuz Diputazio Iraunkorrak ezin duela "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduerak baldintzatuko dituen erabakirik hartu".
2020/07/22 - 10:25
Atzera bota dute Ciudadanosek polizia-gehiegikerien legeari jarritako helegitea
Lege horrek ez duela eskumen judizialik urratzen eta biktimen batzordeak ez dituela delituak ikertzen ulertuta hartu du erabaki hori Auzitegi Konstituzionalak.
2020/07/15 - 19:58
Kongresuak erkidegoei 16.000 milioi banatuko dizkien Covid funtsa onartu du
Aldeko 275 boto, kontrako 70 eta bi abstentzio izan ditu. Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak azpimarratu du diru hori "lasaitasuna" helarazten diela erkidego guztiei.
2020/06/17 - 23:00
PSOEk PPrekiko aldea handitu du eta Vox suspertu da, CISen arabera
Ikerketa Soziologikoen Espainiako Zentroaren arabera, EAJk hamarren bat egingo luke gora, % 1,4ra arte, eta EH Bildu babesaren % 0,9rekin geldituko litzateke Estatuan.
2020/06/17 - 21:45
Celaa legeak lehen pausua eman du Kongresuan, PP, Vox eta CSren errefusaren aurrean
Osoko zuzenketak atzera bota dituzte aldeko 153 botorekin eta kontrako 195ekin.
2020/06/11 - 08:59
'Billy el Niño'ri dominak kentzea onartuko du gaur Kongresuak, akordio bati esker
PSOEk, Unidas Podemosek eta Ciudadanosek adostu dute proposamena. Inspektore frankista ohia hil eta aste gutxira bozkatuko dute legez besteko proposamena Kongresuan.
2020/06/10 - 15:59
Errenterian Ciudadanosen mitin batean protesta egin zuten 23 lagun auzipetu dituzte
2019ko apirilaren 14an jazo zen gertaera. Alderdi laranjak eta Albert Rivera Ciudadanosen orduko presidenteak salaketa aurkeztu zuten.
2020/06/10 - 14:12
EAEko hauteskundeetara 18 hautagaitza aurkeztu dira, 2016an baino bat gehiago
Hiru lurralde historikoetan zerrendak aurkeztu dituzten alderdien kopuruak gora egin du, 12 baitira guztira; izan ere, duela lau urte 9 alderdi baino ez ziren aurkeztu Euskadi osoan.
2020/06/02 - 13:47
Ciudadanosek alarma-egoeraren seigarren luzapenaren alde bozkatuko du bihar
Alderdi laranjaren babesa ez da ezinbestekoa luzapena aurrera ateratzeko, ERCren abstentzioa eta EAJren aldeko botoak direla eta, baina "zentzuz eta koherentziaz" bozkatuko duela esan du.
2020/05/20 - 22:11
Kongresuak ekainaren 7ra arte luzatu du alarma-egoera
Espainiako Gobernuaren ekimena 15 botoren aldearekin atera da aurrera. EAJk luzapena babestu du eta EH Bilduk abstentzioaren aldeko hautua egin du.
2020/05/20 - 15:34
EAJk alarma egoera luzatzea erraztuko du aldeko botoarekin
EH Bildu lan erreforma bertan behera uztea negoziatzen ari da Gobernuarekin. Dekretuak aurrera egiteko nahikoa boto jaso ditu (177), Ciudadanosi, Mas Paisi, Teruel Existeri eta PRCri esker.
2020/05/19 - 17:06
PSOEk eutsi, PPk, Voxek eta Podemosek behera egin dute eta Csk gora, CISen arabera
COVID-19aren barometro berezi batean, PSOEk aurreko hauteskundeetan lortutako babesari eutsi dio botoen % 31,1ekin, eta PPk, Voxek eta Ahal Duguk babes apur bat galdu dute.
2020/05/07 - 11:40
Kongresuak maiatzaren 24ra arte luzatu du alarma-egoera
EAJren eta Ciudadanosen babesari esker atera dute aurrera ekimena. Horrela, laugarren aldiz luzatu du Pedro Sanchezen Gobernuak alarma-egoera.
2020/05/06 - 14:01
Espainiako Gobernuak EAJren eta Ciudadanosen babesa du alarma-egoera luzatzeko
Sanchezen Gobernuak jeltzaleek jarritako baldintzak onartu dituzte, eta, horrenbestez, EAJren babesa gehitu dio. PPk iragarri du abstenitu egingo dela.
2020/05/05 - 00:12
Alarma-egoeraren laugarren luzapena, kolokan
PPk aurreratu du ez duela horren alde bozkatuko, baina ez dago argi abstenituko den ala kontrako botoa emango duen; azken horrek gako bilakatuko lituzke Ciudadanos eta EAJ. ERCk aurka bozkatuko du.
2020/03/25 - 10:56
Alarma-egoera beste bi astez luzatzea eztabaidatuko du gaur Kongresuak
Osoko bilkura 15:00etan hasiko da, eta alarma-egoera luzatzeko gehiengo osoa behar da. ERC eta JxCat alderdietako ordezkariak abstenitu egingo dira.
2020/03/09 - 12:38
Arrimadas Ciudadanoseko presidente berria % 77ko bozekin
Ines Arrimadas, Ciudadanoseko bozeramailea, Francisco Igea, Gaztela eta Leongo Juntako presidenteordea, garaitu du alderdiko primarietan -azken honek % 22ko bozen babesa jaso du- .