PSOEk PPrekiko aldea handitu du eta Vox suspertu da, CISen arabera
PSOEk PPrekiko aldea 11,2 punturaino igo du boto asmoan. Espainiako herritarren % 31,2ren babesa du PSOEk egun, eta popularrek % 20rena, CIS Ikerketa Soziologikoen Espainiako zentroaren azken barometroaren arabera, zeinetan Vox indartu dela eta berriz ere Espainiako hirugarren indar politikoa dela ikusten baita.
Alarma egoera ezarri zutenetik CISek egin duen hirugarren inkesta da, eta ekainaren 1etik 9ra gauzatu zuten telefono bidezko elkarrizketen bidez. Berorren arabera, PSOE hamarren bat igoko litzateke maiatzetik, % 31,2raino eta PP, berriz, hiru hamarren jaitsiko litzateke, % 20raino.
CISen arabera, Vox hirugarren tokira itzuliko litzateke botoen % 12,5ekin (maiatzean baino 1,2 puntu gehiago), Unidas Podemosen aurretik, eta Pablo Iglesiasen alderdiak hamarren bat egingo luke behera, % 11,4raino.
Cs-ek puntu bat baino gehiago galdu du, eta % 9,4 ematen dio CISek boto asmoan, eta gainerakoan ez dago aldaketa nabarmenik.
Kongresuko indar politikoetan seigarrena ERC izango litzateke oraindik ere (% 2,6), nahiz eta hilabetean hiru hamarren galdu dituen, eta JxCatek 1,2ari eutsiko lioke.
EAJk hamarren bat irabaziko luke, % 1,4raino, eta EH Bildu % 0,9n geldituko litzateke.
Más País-Compromisek botoen % 1,3 jasoko lituzke, maiatzean baino hamarren bat gutxiago, eta CUPek emaitza errepikatuko luke, % 0,7.
EAEko herritarren % 31,9k EAJri botoa emateko asmoa du
EAJ izango litzateke Euskadiko hauteskundeetan babes handiena izango lukeen alderdia, EAEko herritarren % 31,9k jeltzaleen alde bozkatzeko asmoa baitu, eta % 12,2k EH Bilduren alde, % 8,1ek PSE-EEren alde, % 6,3k Elkarrekin Podemos/IUren alde, % 2,4k PP+CS koalizioaren alde eta % 0,7k Vox alderdiaren alde, CISen datuen arabera.
Bestalde, % 20,5ek ez dakite nori emango dion botoa, % 8k ez dute bozkatuko, % 2,1ek zuri bozkatuko dute eta % 1,2k boto baliogabearen alde egingo dute.
Herritarren % 50,6k nahiago du Iñigo Urkullu lehendakaria izatea une honetan, eta % 8k Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaia, % 5,8k Idoia Mendia sozialista, % 2,1ek Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos/IUko hautagaia eta % 1,8k Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko hautagaia.
Lehendakarigaien balorazioari dagokionez, Iñigo Urkulluk 6,1 puntu lortu ditu, Maddalen Iriartek 5, Idoia Mendiak bezala, eta Miren Gorrotxategik (4,5), Nico Gutierrez (3,3), eta Carlos Iturgaiz (2,4) ez dute gainditu.
Nico Gutierrez (Vox) da lehendakaritzarako hautagairik ezezagunena (ez du inkestatuen % 70,6 ezagutzen), eta Elkarrekin Podemoseko hautagaiak ( % 43,6) jarraitzen dio, eta % 39,2k (Maddalen Iriarte), % 21,4k (Idoia Mendia) eta % 17k (Carlos Iturgaiz) ez dakite nor den. Inkestatuen % 1,8k ez daki nor den Urkullu.
Botoa emango ez dutenen artean begikotasun gehien duen alderdiari dagokionez, % 21,8k EAJren alde egin dute, % 8,5ek PSE-EEren alde, % 6k Elkarrekin Podemos/IUren alde, % 2,8k EH Bilduren alde eta % 1,4k PPren alde. % 27,8k dio ez duela inolako alderdiren begikotasunik.
Bestalde, herritarren % 10,2k uste dute ez dutela botoa emango uztailaren 12an, eta % 54,7k uste dute botoa ematera joango direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.