Debagoiena
2022/08/13 - 16:47
'Hazia' musikala estreinatuko dute irailean, Arrasaten
Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Euskal Herriko kooperatibismoa sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren istorioa oholtza gainera eramango dute. Irailaren 17an estreinatuko dute antzezlana, Arrasaten.
2022/07/19 - 17:34
Peio Bilbao: "Aurrekoek listoia oso altu utzi dute Urbiako fondan, eta bide horri eustea da gure asmoa"
Naturazaleak biak, Urbiaren magiak erakarrita iritsi dira Peio Bilbao eta Naiara Romatet fondaren negozioa euren gain hartzera, ia oharkabean iritsi ere. Aurrekoen bideari eustea dute helburu, baina euren arrastoa ere utzi nahi dute.
2022/07/19 - 16:24
Urbiako fondak uztailaren 31n zabalduko ditu berriz ateak
Bi elgetarrek hartuko dute Aizkorri magalean dagoen aterpetxearen negozioaren ardura. Berriz irekitzeko aukeratutako data ez da edozein, Urbian urteko festa handiena ospatzen den San Inazio eguna baizik.
2022/07/14 - 12:42
Pertsona bat zauritu da Arrasaten, bi autok aurrez aurreko talka izan ondoren
Ezbeharra 07:00etan jazo da GI-2620 errepidean. Bidea itxita egon da bi orduz, baina by-passa ezarri du Ertzaintzak zirkulazioa bideratzeko. Trafikoa bere onera etorri da dagoeneko.
2022/06/30 - 10:29
Hil egin da Bergaran larri zauritako motor gidaria
Biktimak 21 urte zituen. Asteazken eguerdian, gidatzen ari zen motorrak furgoneta batekin talka egin zuen. Donostia Ospitalean hil da.
2022/06/24 - 17:03
Jende pilaketa ikusgarria izan da Arrasateko entzierroan
San Joan jaietako lehen entzierroak tentsio handiko uneak utzi ditu, zezen-plazaren sarreran sortu den jende pila baten eraginez. Hainbat lagun arin zauritu dira, baina herriko bizilagunen esanetan, "askoz okerragoa izan zitekeen".
2022/06/11 - 18:03
Euskal Herriko Topagune Feministaren "eztandak dardara" egin du Oñatin
Berezia izango da aurtengo topaketa. Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte bete ditu, eta bi hamarkadatan egindako bidean jarriko dute azpimarra, etorkizuna marrazteko. Bidegileak eta bide-urratzaileak bilduko dira.
2022/06/11 - 17:33
Euskal Herriko Bilgune Feminista 20. urteurrena ospatzen ari da Oñatin
Egitarau zabala prestatu dute, feminismoaren orainaz eta geroz gogoeta egiteko. Aurrera begirako lan-ildoak aurkeztu ditu Euskal Herriko Bilgune Feministak.
2022/06/07 - 00:34
Roberto Sanchez Osakidetzako EPEan filtrazioak salatu zituen anestesistari babesa emateko kontzentrazioa
Anestesistak eta fakultatibo batek ospitaleko lanpostua utzi dute, salaketaren ondorioz zentroko zuzendaritzak egindako presioagatik.
2022/06/06 - 14:57
Aretxabaletako Behizain eskolak bere bideari ekin dio, esnetarako behien azpisektorea biziberritzeko asmoz
Zentro berriak Arantzazuko Artzain Eskolaren eredu pedagogikoa behien behar espezifikoetara egokituko du. Areantza Etxebarri baserrian eskainiko dute prestakuntza Julen eta Agustin Abasolo anaiek.
2022/06/03 - 22:49
Osakidetzako LEParen salatzaileetako batek lanpostua utzi du presioengatik, ESKren arabera
Salatzaileak, OSI Debagoienako mediku anestesista batek, "zuzendaritzaren presioengatik" utzi du lanpostua. Osasun Sailak, bestalde, akusazioak ukatu ditu.
2022/06/03 - 22:48
54 urterekin, Estatu osoko espediente onena lortu du Soziologian Kontxi Herrera oñatiarrak
Zortzi urte behar izan ditu karrera ateratzeko Bergarako UNEDen. Estatu osoko espediente onena lortu du.
2022/04/24 - 19:39
Gerra Zibilean hil ziren gudariei eta herritarrei omenaldia egin diete Elgetan
Tokiko Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatuta, duela 85 urte bizi izandako sarraskiak salatu dituzte ekitaldi batean. Guztira, 33 elgetar hil zituzten tropa frankistek 1936 eta 1937 urteen artean.
2022/04/24 - 18:29
Gerra Zibilean hil ziren gudariei eta herritarrei omenaldia egin diete Elgetan
1937ko apirilaren 24an, Frankoren armadaren erasoaldiari aurre egin, eta bertan hil ziren gudari eta auzokoak omendu eta aitortu dituzte Elgetan. Omenaldia Tapiaren soinu-txikiek eta Eibarko dantzariek girotu dute.
2022/04/09 - 21:25
Kirmen Uribek eta Itziar Ugarte Irizarrek Espainiako kritikarien sariak eskuratu dituzte
"Izurdeen aurreko bizitza" eleberriagatik jaso du aitortza lehenengoak; eta "Gu gabe ere" poesia liburuagatik, bigarrenak.
2022/04/07 - 22:53
Oñatiko familia batek Txernobylgo 'alaba' onik dagoela jakin duen une hunkigarria
Anna urtero dator Oñatira oporretan, baina haren familia euskaldunak ez du haren berri izan Ukrainako gerra hasi zenetik. Mikel Ayestaran lankideak onik topatu du.
2022/04/05 - 16:44
Elkar Fundazioak Ines Osinaga musikariari eman dio Joseba Jaka beka
Abeslari eta trikitilariak "Gosariak" Gose taldearen diskoko kantuak berrinterpretatu eta hamar kantu berri sortuko ditu.
2022/04/05 - 16:24
Natalia Zhyvotovskak Butxatik ihes egin zuen martxoaren 14an
Butxa izena, tamalez, oso ezaguna egiten zaigu orain, baina gutako askok duela bi aste juxtu entzun genuen aurreneko aldiz, hain zuzen ere, handik ihes egindako neska batekin, Nataliarekin hitz egin genuenean.
2022/03/31 - 13:35
Udanako mendatea, zabalik
Oñati eta Legazpi artean dagoen mendatean lanak egiten aritu dira azken hilabeteetan, abenduan errepidea zartatu ondotik.
2022/03/23 - 16:10
ArcelorMittalek Bergarako lantegia gelditu du produktuak jasotzeko eta banatzeko arazoak dituelako
Bestalde, Sestaoko ACB lantegiak jardunari ekin dio gaur berriz ere, argindarraren prezioen igoera dela hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean.