Delituak
2025/05/31 - 14:44
Bi pertsona atxilotu dituzte Tolosan, edukiontziak erretzen ari zirenean
Lau kiskali dira guztira, eta gertu aparkatuta zegoen auto batek kalteak izan ditu.
2025/05/31 - 11:44
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Bilbon, adingabeak galbideratzea egotzita
Atzemandako materialen artean haur-pornografia erakusten zuten argazki eta bideo ugari aurkitu zituzten, tartean haurtxoenak.
2025/05/31 - 11:28
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, adingabeak galbideratzea eta material pedofiloa izatea leporatuta
Droga-trafikoagatik atxilotutako pertsona baten ordenagailuan artxibo pedofiloak aurkitu ostean, polizia-operazioa abiatu zuten. Guztira, 25 argazki eta 467 bideo pedofilo aurkitu zituzten. Adin desberdinetako adingabeak agertzen ziren horietan, tartean haurtxoak.
2025/05/30 - 15:48
Bilkura isila egin dute Bilbon, 13 urteko neskatoaren hilketa salatzeko
Bost minutuko bilkura isila egin dute Bilboko udaletxeko eskaileretan, Udalak deituta.
2025/05/30 - 09:55
Albiste izango dira: Gizon batek alaba hil du Bilbon, Arabako aldiriko trenak eta bero bolada
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 21:09
Volkswagenen lau zuzendari ohi zigortu dituzte diesel motorren isuri datuak manipulatzeagatik
Braunschweigeko Lurralde-auzitegiak espetxe zigorra ezarri die Jens Hadler Motorren Garapeneko zuzendari ohiari eta Hanno Jelden goi zuzendariari. Zuzendaritzako beste bi kidek baldintzapeko askatasunaren aldagarriak diren zigorrak jaso dituzte.
2025/05/26 - 14:18
Bi pertsona atxilotu dituzte Donostiako eraikin okupatu batean beste biri arma zuriekin eraso egiteagatik
Pertsona bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute zauri "arinekin". 50 pertsona etxetik atera dituzte.
2025/05/25 - 18:41
Jaka bat lapurtu eta horren jabearen furgonetarekin alde egiten saiatu dira bi gizon Donostian
01:00ean gertatu da lapurreta, Amara Berri auzoan. Hasiera batean, jaka ostu dute, eta poltsikoan furgonetako giltza aurkitu dutenez, ibilgailuan ihes egiten saiatu dira.
2025/05/25 - 14:16
Duela bi urte Hondarribian lapurtutako 30.000 euroko erloju bat berreskuratu du Ertzaintzak
Bi urte desagertuta egon ostean, gama altuko erlojua Helsinkin (Finlandia) atzeman dute, eta bere jabeari itzuli diote larunbat honetan Irunen.
2025/05/24 - 14:16
Manikura-lokaletan esplotatutako 23 emakume askatu dituzte bost probintziatan, tartean Bizkaian
Bizkaian, Alacanten, Bartzelonan, Balearretan eta Sevillan askatutako emakumeak vietnamdarrak eta filipinarrak dira. Pertsonak salerosi eta esplotatzen omen zituen talde kriminala desegin du Espainiako Polizia Nazionalak, eta 14 pertsona atxilotu ditu.
2025/05/24 - 13:34
19 urteko gasteiztar bat ikertu dute, Tafallan aparkatutako hainbat ibilgailutan kalteak eraginda egotzita
Joan den otsailaren 2ko goizaldean aipatutako udalerrian izandako bost kalte delituekin lotura duelakoan, gaztea ikertu du Guardia Zibilak.
2025/05/23 - 15:46
''Txikitan Agatha Christie irakurtzen nuen eta 'Mentes Criminales' telesaila ere asko gustatzen zitzaidan''
Uxue Martinek 28 urte ditu, Pasaiakoa da eta EHUn Kriminologian graduatua. Lehen saria irabazi du Espainiako Unibertsitate Ministerioak ematen dituen Karrera Amaierako Sari Nazionaletan.
2025/05/22 - 16:57
Eusko Legebiltzarrak prebentzio neurriak eskatu ditu diskoteketako atezainen jarrera oldarkorrak saihesteko
EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta Sumar taldeek zuzenketa onartu dute Kerman gazteari gertatutakoa errepikatu ez dadin. Gasteizko Mitika dantzalekuaren atarian hil zen, atezain batek emandako kolpe baten ondorioz. Familiak gutuna igorri die legebiltzarkideei erakundeen "zabarkeria" salatzeko.
2025/05/18 - 17:29
Gizon gazte bat hil dute gaur goizean Barakaldon, eta ustezko hiltzailea atxilotu dute
Euskaldun Berria plazan gertatu da, zortziak aldera. Bertan aurkitu dute osasun-zerbitzuek biktima, hilda. Lekuko batek mugikorrarekin grabatu du erasoa, eta horri esker identifikatu dute ustezko hiltzailea.
2025/05/18 - 14:20
Gizon bat atxilotu dute Bilbon zenbait pertsonak lo egiteko erabiltzen zuten pabiloi bati su emateagatik
Dirudienez, atxilotuak ere bertan egiten zuen lo, eta beste batekin eztabaidatu ostean piztu zuen sua.
2025/05/17 - 21:49
Lagun bat zauritu dute tiroz Baionako Balishon auzoan
Apirilean beste pertsona bat zauritu zuten tiro eginda auzo berean. Zauritua arriskutik kanpo dago, eta Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Bestalde, Baionako auzapezak bilera zabal bat deitu du asteazkenerako, auzo horretako segurtasunaz jarduteko.
2025/05/17 - 17:09
Lapurretan egin dute Arabako dozena batetik gora industria pabiloitan gau berean
Agurain, Legutio, Gamarra eta Adurtzako pabiloietan ostu dute, eta, besteak beste, dirua, eguzki-panelak, auto bat eta txatarra ostu dituzte. Gainera, kalte materialak eragin dituzte.
2025/05/17 - 13:15
Lapurretan egin dute Arabako dozena batetik gora industria pabiloitan gau berean
Ostiralean izan ziren lapurretak Agurainen, Legution, Gamarran eta Adurtzan, eta, besteak beste, dirua, eguzki-panelak, auto bat eta txatarra ostu dituzte.
2025/05/16 - 19:18
Gizonezko bat atxilotu dute Irungo kiroldegi bateko gizonezkoen aldageletan mugikorrarekin grabatzea egotzita
Oraingoz, sei biktima identifikatu dituzte, guztiak helduak, eta horiek salaketak aurkeztu dituzte dagoeneko.
2025/05/15 - 19:26
Ertzaintzak argi du 2021ean Bilbon hilda agertu zen gizona erail egin zutela
Hilketa hau eta beste lau gizon hiltzea egotzi dioten gizonaren kontrako lehen epaiketaren bigarren saioa egin dute ostegun honetan Bizkaiko epaitegietan. Lekukoek, Ertzaintzako agenteek eta biktimaren nahiz akusatuaren lagunek deklaratu dute gaurko saioan.