Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Bilbon, adingabeak galbideratzea egotzita
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Bilbon, haur-pornografiarekin lotuta adingabeak galbideratzea egotzita.
Akfibi operazioa 2023ko urrian hasi zuten, droga-trafikoarekin eta diru zuriketarekin lotutako operazio baten baitan atxilotuetako baten ordenagailuan haur-pornografia aurkitu zutenean.
Eduki pedofiloa zuten 24 artxibo aurkitu zituzten hasieran, eta azterketa sakonago baten ostean, beste kasu bat ireki zuten.
Ikertzaileek atxilotuaren etxea miatu zuten, eta eduki eta webgune pedofiloak aurkitu zituzten gailu elektroniko batean.
Artxiboak beste erabiltzaile batek jasotakoak ziren, horrelako edukiak partekatzeko behin-behineko kanalak irekitzen zituen batena. Atzerriko beste plataforma batzuetan horrelako edukiak kontsumitu zituela ere egiaztatu zuten, eta, ondorioz, URL batzuk blokeatzeko agindua eman zuen Guardia Zibilak.
Guztira haur-pornografia zuten 25 argazki eta 467 bideo aurkitu zituzten, haurtxoen irudiak zituzten batzuk tartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak