Denis Itxaso
2022/04/26 - 13:23
Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du Gernikako bonbardaketari buruz
Gainera, gaur, Espainiako Gobernua bonbardaketa oroitzeko ekitaldian izango da lehen aldiz.
2022/03/22 - 11:23
Denis Itxaso, Mendebaldeko Saharari buruz: "Ausartak izateko momentu iritsi da"
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren arabera, "orain arteko jarrerari eutsiaz, hamarkadetan ez da aurrerapusorik eman" Mendebaldeko Sahararen aferan. Bere hitzetan, "ausartak izateko momentua iritsi da".
2022/03/22 - 11:16
"Gobernuak espainiar interesak defendatu behar ditu eta Marokoren planteamendua begi onez ikusten dugu"
Dena dela, Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak ez dio uko egin gatazka hau Nazio Batuen baitan lantzeko aukerari. Gogoratu du hamarkadetan ez dela aurrerapausorik eman, eta "ausart" jokatzeko momentua dela.
2022/02/28 - 11:46
Denis Itxaso: "Zalantzarik gabe, despolitizatu egin behar dira presoen inguruko erabakiak"
"Banakako tratamendua egiten zaie presoei. Tratamendurako batzordeak aztertzen du preso bakoitzaren bilakaera, eta kasuan kasu gradu edo lekualdatzea proposatzen du. Ondoren, zaintza epaileak hartzen du erabakia", nabarmendu du.
2022/01/13 - 14:14
Sanchezek autogobernuarekin duen konpromisoa nabarmendu du Itxasok, eta presarik ez izateko eskatu
Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren (BGDS) eskumena Euskadira iritsiko dela adierazi du, nahiz eta ez duen datarik zehaztu. Gai horren inguruan itxurarik ez egiteko eta tentsiorik ez eragiteko eskatu du, zeharka EAJri aipamena eginez.
2022/01/12 - 10:32
Denis Itxaso: "Indarrean dauden akordioekin euskal lan esparrua bermatuta dago sektore gehienetan"
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak lan erreformari dagokionez esan du EAJk eta EH Bilduk eskatu bezala euskal lan itunak lehenetsiko direla.
2022/01/12 - 10:12
Itxaso: ''Antigenoak arautuz erakutsi dugu sentsibilitate soziala dugula''
Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak ez du kontraesanik ikusten epe motzeko neurri murriztaileen eta covid-19a gripearen pare kudeatzeko estrategiaren artean: "Aurreikuspenekin jokatzea derrigorrezkoa da". Antigeno testek doakoak behar ote duten galdetuta, Itxasok dio "orekak" egin dituztela, eta prezioak arautuz "sentsibilitate soziala" agerian utzi dutela. Makroetxaldeen inguruko eztabaida "oposizioak asmatutako polemika artifiziala" dela salatu du eta gobernuaren lan erreforma berriak "euskal lan esparrua" errespetatzen duela iritzi dio.
2021/12/23 - 11:13
Denis Itxaso: "Jaurlaritzak ez badu bestelako neurririk hartzen, barruan adostasunik ez duelako da"
Denis Itxasok argi utzi nahi izan du maskararena ez dela Espainiako Gobernuak hartu duen erabaki berria. Sanchez presidenteak bederatzi neurri plazaratu zituela gogorarazi du.
2021/11/30 - 18:25
Harrera publikoen amaiera "albiste on" bat dela uste du Marlaskak, baina "berandu heldu da"
"Askoz lehenago gertatu zitekeen", kritikatu du Barne ministroak. "Hitz horiek ekintza bihurtzea nahi dugu", esan du Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
2021/11/30 - 11:32
Olanok eta Itxasok Aldundirako gobernu programa aurkeztu dute
Eusko Alderdi Jeltzaleak bost sail hartu ditu beretzat eta hiru Alderdi Sozialistak. Lau gizonek eta lau emakumek osatuko dute gobernu berria.
2021/10/19 - 11:21
Itxaso: "Injustizia jatorriz salatu behar da. GALekin, Estatua inplikatuta izan zen neurrian, are gehiago"
Sortuk eta EH Bilduk egindako adierazpenaren biharamunean, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak adierazidu indarkeria erabili denean, injustizia hori jatorriz salatu behar dela.
2021/10/12 - 19:01
Gizon batek emaztea hil du Gasteizen
37 urteko emakumea 13 eta 17 urteko bi mutikoren ama zen. 42 urteko gizonak bere buruaz beste egin du bikotekidea hil ondoren. Gasteizko Udalak eta Emakundek elkarretaratzea deitu du asteazken eguerdirako Plaza Berrian.
2021/09/17 - 17:08
Parotek hildako pertsonak omendu dituzte erakundeek eta biktimek Gasteizen
Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak eta Biktimen Oroimenerako Zentroak antolatu duten ekitaldian azpimarratu dute bizikidetza eraikitzeko "fokua biktimengan" jarri behar dela, ez biktimarioengan. Sarek biharko martxa bertan behera utzi izana txalotu dute.
2021/09/08 - 12:19
Itxaso, PPko militantearen erasoari buruz: "Oso adierazgarria da ustezko erasotzaileak 20 urte soilik izatea"
Denis Itxasok uste du hausnarketa bat egin beharra dagoela gorroto delituen inguruan, "gorakada handia bitzitzen" ari direlako.
2021/09/06 - 13:08
PPko militante batek Gasteizen eraso egin diotela salatu du
20 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, Euskadiko PPko militanteari ukabilkada bat ematea egotzita. Ander Garcia Oñate Euskadiko PPko militanteak larunbat gauean jasan zuen erasoa, Florida kalean. Gaitzespen eta babes mezuak igorri dituzte alderdi eta elkarteek.
2021/09/05 - 02:16
AHTren Gipuzkoako tarteko lanak 2024an amaituko direla aurreikusi du Arriolak
Europako herritarren "konektibitatea hobetzeaz gain", AHTk Euskadiren garapena, lehiakortasuna eta Europan duen presentzia indartuko dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Garraio arduradunak.
2021/07/20 - 13:55
Denis Itxaso: “Auzitegi batek neurriak baztertzeak ez du esan nahi horiei uko egin behar zaienik”
Pandemia geldiarazteko ezeri uko ez egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak lehendakariari. Estatus berriaren eztabaidaren inguruan ohartarazi duenez, “autogobernuaz hitz egiteko unea da ere”.
2021/05/12 - 11:23
'Alarma luzatzeaz ziur bada Jaurlaritza, nola ez ditu erabili eskura dituen tresnak?'
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak dio alarma egoerapean egonda ere izan dituela EAEk datu epidemiologiko okerrenak eta ez dela egokia gizarteari haserre mezuak helaraztea
2021/05/06 - 12:34
Denis Itxaso: "Oso ondo argudiatu behar dira erabakiak, epaileak onartu ditzan"
Denis Itxasoren ustez, "ez da neurriak malgutzeko unea" eta Erkidegoek eskura dituzten tresnak "nahikoa izan daitezke" murrizketak ezartzeko.
2021/03/20 - 18:52
Andueza: "Abertzale gisa izan duten erantzukizuna onartu dezatela"
Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateorde ohiari omenaldia egin diote bertako hilerrian. ETAk Elespe duela 20 urte hil zuen.