Deseskalatze faseak
2020/09/15 - 19:26
15 ikastetxetako 327 ikasle gehiago konfinatu dituzte Nafarroan
Euskadin asteazken honetan irekiko dute berriro Zaldibarko Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroa, baina, besteak beste, Errenteria, Donostia, Bilbo eta Basauriko ikasleak eta irakasleak isolatu dituzte.
2020/09/15 - 11:06
1.523 ikasle isolatuta daude jada Nafarroan, azken orduetan 46 talde konfinatu ostean
Ildo horretatik, une honetan Nafarroan isolatuta duaden ikasleen kopurua % 2,44 da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekiko (61.450 ikasle guztira).
2020/09/14 - 15:26
PCR proben gaineko positiboen kopurua % 5etik jaitsi da Euskadin
Horrela, uztaileko azken egunetako kasu positiboen mailaren antzekoa dauka EAEk, eta 290 kasu berri ditu. Nafarroak, bere aldetik, 283 kasu positibo eta bi heriotza zenbatu ditu.
2020/09/14 - 12:45
Iruñeko kale batzuk aldi baterako itxi dituzte asteburuan, jende pilaketengatik
Halaber, Udaltzaingoak 130 salaketa jarri ditu COVID-19ari aurre egiteko arauak ez errespetatzeagatik. Horrez gain, ostalaritzako establezimendu bat salatu dute.
2020/09/13 - 18:17
514ra jaitsi da positibo berrien kopurua EAEn, eta 281era Nafarroan
Lurraldeka, 84 atzeman zituzten Araban, 264 Bizkaian eta 165 Gipuzkoan. Nafarroan hiru pertsona hil dira azken 24 orduotan gaitzarekin.
2020/09/12 - 18:16
670era igo da positibo berrien kopurua EAEn; eta 308ra, Nafarroan
Lurraldeka, 119 atzeman zituzten Araban, 359 Bizkaian eta 191 Gipuzkoan. Nafarroako kasuen zati handiena Iruñerrian pilatzen ari da.
2020/09/11 - 15:26
574ra jaitsi dira COVID-19aren positibo berriak EAEn eta 302ra Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Araban 70 kasu berri atzeman dituzte, Bizkaian 308 eta Gipuzkoan 185. 11 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
2020/09/11 - 01:35
EAEk COVID-19aren 635 positibo berri zenbatu ditu eta Nafarroak 340 eta heriotza bat
Lurraldez lurralde aztertuta, Araban 97 kasu berri detektatu dituzte, Bizkaian 342 eta Gipuzkoan 174. 22 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
2020/09/09 - 21:06
31 hildako EAEn astebetean eta 661era igo dira azken orduetako positiboak
Nafarroan 196 kasu positibo zenbatu dituzte. EAEn, berriz, Araban 97 kasu berri detektatu dituzte, Bizkaian 312 eta Gipuzkoan 240. 12 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
2020/09/08 - 21:16
397ra jaitsi dira COVID-19aren kasu berriak EAEn azken 24 orduetan
Nafarroan 261 positibo berri zenbatu dituzte. Lurraldez lurralde, Araban 27 kasu berri detektatu dira, Bizkaian 216 eta Gipuzkoan 146. Zortzi kasu, berriz, EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
2020/09/07 - 22:56
EAEk 513 COVID-19 kasu erregistratu ditu azken orduetan, atzo baino ia 100 gutxiago
Halere, mila PCR proba gutxiago egin zituzten atzo. Horrez gain, Bizkaiko erresidentziatan lau adineko hil dira, eta agerraldi bana detektatu dituzte Bakioko eta Tuterako egoitzetan.
2020/09/05 - 16:06
372.000 haur eta nerabe ikasgeletara bueltan, Euskadin
Ikasturtea abian da. Birusaren gorabeheretatik kanpo, jaiotza tasaren beherakadaren ondorioz ikasle gutxiago izango da aurten. Sare publikoan ikasle gehixeago, eta gehienek euskaraz ikasiko dute.
2020/09/05 - 14:46
935 positibo gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
745 izan dira EAEn, eta gainerako 190 Nafarroan. Gainera, koronabirusa zuten hiru hildako izan dira azken 24 orduetan Foru Erkidegoan.
2020/09/04 - 15:02
COVID-19 kasuen gorakada: 705era EAEn eta 158era Nafarroan
Gainera, 47 ospitaleratze berri izan dira EAEn (1 ZIUn), eta 14 Nafarroan (3 ZIUn). Iruñean gazteen kasu kopuruak gora egin duela ohartarazi dute.
2020/09/03 - 15:20
605 positibo berri zenbatu dituzte Euskadin eta 111 Nafarroan
EAEn 56 ospitaleratze izan dira eta aurreko egunean baino zortzi gaixo gehiago daude zainketa intentsiboetako unitatetan. Nafarroan 10 ospitaleratze izan dira, horietako bat zainketa intentsiboetan.
2020/09/03 - 14:38
Beste lau egoiliar hil dira Bizkaiko adinekoentzako zentroetan asteartetik
Guztira, 21 lagun hil dira COVID-19aren bigarren olde honetan. Egun, 10 zentrotan daude positiboak, gehienak Barrikako, Elorrioko eta Bilboko egoitzetan.
2020/09/02 - 15:45
27 pertsona hil dira EAEn azken astean eta bat Nafarroan azken 24 orduetan
Gipuzkoako zahar-egoitzetan, bestalde, pertsona bat hil da eta 17 kutsatu dira azken orduetan. Lurraldez lurralde, Araban 91 kasu zenbatu dituzte, 246 Bizkaian, 163 Gipuzkoan eta 134 Nafarroan.
2020/09/02 - 15:39
Murgak "egonkortze zantzuak" ikusi ditu azken asteetan EAEn
Dena dela, zuhur agertu da eta "joera aldaketa bat" dagoela esateko itxaron egin behar dela azpimarratu du.
2020/09/01 - 18:26
445 positibo berri izan ditu EAEk azken orduetan, eta 158 Nafarroak
Azken orduetan baieztatutako kasu berrietako 194 Bizkaian atzeman dituzte, 146 Gipuzkoan eta 89 Araban. Nafarroan 91 urteko gizon bat hil da covid-19ak jota.
2020/08/28 - 16:34
764 kasu gehiago atzeman dituzte Euskadin, bigarren egunez jarraian
Azken orduetan baieztatutako kasu berrietako 432 Bizkaian atzeman dituzte, 225 Gipuzkoan eta 94 Araban. Nafarroan 167 positibo gehiago baieztatu dituzte.