445 positibo berri izan ditu EAEk azken orduetan, eta 158 Nafarroak
Koronabirusaren pandemiak eragindako kutsatze berriak 445era igo dira Euskadin astearte honetan; beraz, aurreko egunean baino 36 kasu gehiago daude, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera. Astelehen honetan 7.163 PCR proba egin zituzten; aurreko egunean, aldiz, 5.928.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, positiboek behera egin dute Bizkaian, 194 kasu baieztatu baitituzte bertan (atzo 225 kasu zenbatu zituzten). Gipuzkoan, berriz, 14 kasu gehiago atzeman dituzte gaur,; guztira, 146 (atzo 132). Araban ere gora egin du positibo kopuruak, azken orduetan 89 kutsatu zenbatu ondoren (atzo 41). Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 16 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 46 pertsona ospitaleratu zituzten covid-19aren ondorioz, eta egun 33 pertsona daude zaintza intentsiboetako unitateetan. Gainera, 249 lagunek ospitalean jarraitzen dute, aurreko egunean baino 11 gutxiagok.
1,04 da gaurko R0 indizea (atzo 1,08 zen).
Gipuzkoak 146 kutsatze berri izan ditu, igandean baino 14 gehiago. Horietariko 61 Donostian izan dira eta 21 Irunen. Arabak ere hainbat kasu berri izan ditu, hain zuzen ere, 89, aurreko eguneko bikoitza; horietatik, 76 Gasteizi dagozkio.
33 pertsona daude zainketa intentsiboko unitateetan ingresatuta
Covid-19a pairatzen duten 46 gaixo ospitaleratu dituzte Euskadin azken orduetan, aurreko eguneko kopuruaren bikoitza (22). Bestalde, 249 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute, aurreko egunean (260) baino gutxiago, eta 33 pertsona daude zainketa intentsiboko unitateetan.
Ospitaleratuen datu orokorra, beraz, 282koa da, azken zenbaketan baino 13 gutxiago.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, astelehen honetan, 122 PCR proba egin dituzte Gasteizko ertzain etxean. Egunotan egin diren 279 probetako 205 emaitzetatik, kasu positibo bakarra izan dute.
Koronabirusak Euskadin eragindako egoera epidemiologikoari buruzko bilakaera esteka honetan dago eskuragarri. Azken orduetan herriz herri atzemandako positibo berriak ageri dira bertan, pandemia hasi zenetik zenbatutako kasu guztiak eta kasuak adin-taldeen arabera sailkatuta.
158 kasu positibo Nafarroan
1.415 PCR proba egin ostean, 158 kasu berri atzeman dituzten azken orduetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak jakinarazi duenez. Gainera, 91 urteko gizon bat hil da covid-19ak jota.
Azken heriotza horrekin, guztira 535 dira pandemia hasi zenetik Nafarroan hil diren pertsonak.
Gainera, 4 ospitaleratze izan ziren atzo aipatu birusarekin lotuta, baina horietako bat ere ez zuten zainketa intentsiboetako unitatera eraman.
Gaur-gaurkoz Iruñea eta Iruñerria dira positibo gehien dituzten tokiak, kasuen % 44, hain zuzen. Tuteran, berriz, kasuen laurdena atzeman dute, eta Lizarra aldean gora egin dute kasuek (% 15).
Adin-tarteei dagokienez, 15 eta 29 urte bitartekoen artean eman dira kasu gehienak (% 28). 30 eta 44 urte bitartekoen artean kasuen % 24 zenbatu dituzte, baita 45 eta 59 urteko adin-tartean ere.
Horrek esan nahi du batezbestekoa 37,3 urtekoa dela. Bestalde, kutsatuen % 54 gizonezkoak dira eta % 46 emakumezkoak.
Guztira, covid-19ak jotako 84 pertsona daude Nafarroako ospitaletan ingresatuta. Horietatik, 9 ZIUn daude, eta beste 9 etxean artatzen dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Landa-sarbideak kontrola ditzala eskatu dio Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari, trafikoa areagotzen ari delako
Datozen egunetan joan den asteko auto-ilarak errepikatuko direlakoan, Cristina Laborda alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.