605 positibo berri zenbatu dituzte Euskadin eta 111 Nafarroan
Euskadin asteazkenean atzemandako kutsatze berrien kopurua 605era igo da, bezperan baino 59 gehiago. Egun batean ospitaleratuak izaten diren pertsonen batez besteko kopuruak beherakada txiki bat (56 gaur eta 61 atzo) izan duen arren, ospitaleratutako pertsonen kopuruak gora egin du: 47 zainketa intentsiboetako unitateetan daude, atzoko balantzean baino 8 gehiago.
Osasun Sailak eguneratutako datuen arabera, guztira 9.145 PCR proba egin ziren, eta, beraz, positiboen ehunekoa % 6,6koa izan zen. Beraz, atzoko datuarekin alderatuta (%6,1), gora egin du.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, kutsatze gehienak Bizkaian atzeman dituzte, 360 (bezperan 246), Gipuzkoan 165 (asteartean baino bi gehiago) eta Araban 53. PCR proban positibo eman duten beste 27 pertsona, berriz, Euskaditik kanpo bizi dira.
Atzo 56 pertsona ospitaleratu zituzten, eta gaur egun 47 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino 8 gehiago.
R0 indizea, gaixo batek infektatu ditzakeen pertsonen kopurua adierazten duena, 0,94ra jaitsi da. Hala, uztailean eguneroko kasuen kopurua berriro igo zenetik izan den kopururik txikiena eskuratu da.
Datuak udalerriz udalerri aztertuta, Bizkaian, 32 positibo zenbatu dituzte Barakaldon, 126 Bilbon eta 20 Getxon. Araban, 53 kasu berri guztiak Gasteizen atzeman dituzte, eta Gipuzkoan, berriz, 58 positibo atzeman dituzte Donostian, 26 Hernanin eta 7 Irunen.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak aztertu daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Osasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat lekutan egiten ari diren baheketen berri eman du; Mungiako Goieta tabernari lotutakoa, esaterako. Atzo 242 PCR proba egin zituzten, eta, oraingoz, 120 emaitza lortu dira, tartean bi positibo.
Taberna horretan egon ziren eta PCR probak egin behar dituzten beste 282 pertsona daude gaurko deituta.
Irungo Gaztelumendi tabernari dagokionez, 445 PCR egin zituzten atzo arratsaldean, eta horietatik 427k negatibo eman dute. 353 pertsona deitu dituzte gaurko.
Azkenik, Gasteizko ertzain etxeko profesionalen datuei dagokienez, 325 proba egin dituzte, eta horietako hiruk eman dute positibo.
Nafarroan, 111 positibo berri
Nafarroan 111 kasu positibo berri erregistratu zituzten atzo, 1.813 PCR proba egin ostean. Gainera, hamar ospitaleratze izan ziren, horietako bat zainketa intentsiboetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera.
Egun horretan ez zen inor hil COVID-19aren ondorioz. Beraz, orotara, 536 heriotza izan dira.
Zonaldeka, Iruñean eta Iruñerrian positiboen % 46 erregistratu da, Tuteran intzidentzia altua da (kasuen % 27) eta Lizarrak aurreko egunetako antzeko datuak ditu (kasuen % 3).
Erregistratutako kasuen adin tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte artekoa da, kasu guztien % 33rekin; ondoren, 45 eta 59 urte arteko taldea dago, kasuen % 27rekin.
Ondoren, ordena honetan: 15 urtetik beherakoak (% 17), 60 eta 75 urte bitartekoak (% 10), 30 eta 44 urte artekoak (% 9) eta, azkenik, 75 urtetik gorakoak (% 4).
Kasu berrien batez besteko adina 33,2 urtekoa da, eta generoari dagokionez, % 48 gizonak dira eta % 52 emakumeak.
Nafarroako ospitale-sarean 87 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin, horietako 8 zainketa intentsiboetako unitateetan daude eta beste 10 etxean. Gainerakoak, 69 paziente, gela arruntetan daude.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, gaur egun 10.411 dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Landa-sarbideak kontrola ditzala eskatu dio Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari, trafikoa areagotzen ari delako
Datozen egunetan joan den asteko auto-ilarak errepikatuko direlakoan, Cristina Laborda alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.