PCR proben gaineko positiboen kopurua % 5etik jaitsi da Euskadin
EAEn, 290 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 134 Bizkaian atzeman dituzte, 117 Gipuzkoan eta 31 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 8 pertsonak eman dute positibo azken orduetan EAEn egindako PCR probetan.
Halaber, gaitza atzemateko 5.990 PCR proba egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Horrela, igandean egindako PCR probekin alderatuta, COVID-19an positibo eman dutenen ehunekoa % 4,8ra jaitsi da.
Hala, datuek erakusten dute koronabirusean positibo eman dutenen ehunekoa uztaileko azken egunetakoen antzekoa dela; izan ere, uztailaren 21etik abuztuaren 2ra bitarteko astean adierazle hori % 4,6an kokatu zen, eta ordutik % 5eko maila optimoaren gainetik egon da.
Araban, kutsatu gehienak Gasteizen atzeman dituzte (26). Bizkaian, berriz, askoz zabalduago dago gaitza udalerrien artean: Bilbon, adibidez, 51 kasu baieztatu dituzte, Getxon 9 eta Barakaldon zein Sestaon 7. Gipuzkoako egoerari dagokionez, Donostian 34 kutsatu zenbatu dituzte, Irunen 10 eta Arrasaten 9.
Koronabirusak Euskadin eragindako egoera epidemiologikoari buruzko bilakaera esteka honetan dago eskuragarri. Azken orduetan herriz herri atzemandako positibo berriak ageri dira bertan, pandemia hasi zenetik zenbatutako kasu guztiak eta kasuak adin-taldeen arabera sailkatuta.
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 159 emakumeak dira eta 131 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (46 kasu).
Covid-19a duten 20 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 39k, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Halaber, azken orduetan atzemandako 34 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, positibo eman duten 41 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituzte, 36k 50 eta 59 urte bitartean, 32k 60 eta 69 urte bitartean eta beste 35ek 70 urtetik gora.
0,9 da gaurko R0 indizea (atzo 0,95 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 63 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera. Une honetan, COVID-19ari lotuta 269 pertsona daude gela arruntean, eta horietatik 25 azken orduetan ospitaleratu dituzte.
Nafarroak 283 kasu positibo eta bi heriotza zenbatu ditu
Nafarroan 283 kasu positibo berri izan ziren atzo, Nafarroako Osasun Publikorako eta Lan Osasunerako Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 1.771 (% 15,7) PCR proba egin ostean.
Atzo, gaixotasun horrekin lotutako 8 ospitaleratze berri izan ziren Nafarroako ospitaleetan, horietako bat ere ez zainketa intentsiboetako unitateetan. 92 urteko gizon bat eta 86 urteko emakume bat hil ziren atzo Nafarroan, eta, ondorioz, guztira 547 dira hildakoak.
Zonaldeka, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen % 48 daude, Tuteran % 13, eta Lizarran % 5.
Adin-tarteen araberako kasuen banaketari dagokionez, 30 eta 44 urte bitartekoen taldea da nagusi (% 26), 15 urtetik beherakoen taldea (% 21) eta 15 eta 29 urte bitartekoen taldea (% 19) atzetik. Ondoren, 45 eta 59 urte bitartekoen taldea (% 17), 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 12) eta, azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea (% 6) dago. Kasu berrien batez besteko adina 36,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Nafarroako ospitale-sarean 135 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19raekin; horietako 8 zainketa intentsiboetako unitateetan daude, eta beste 19 etxeko ospitaleratzean. Gainerakoak, 108 paziente, gela arruntetan daude.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, gaur egun, 13.110 dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
El accidente se ha producido hacia las 12:30 horas. Como consecuencia del siniestro, el tráfico se está regulando mediante paso alternativo en la zona.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi abioi, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.