514ra jaitsi da positibo berrien kopurua EAEn, eta 281era Nafarroan
EAEk 514 koronabirus kasu berri atzeman ditu azken 24 orduetan, bezperan baino 156 gutxiago, orduan 670 kasu positibo atzeman baitziren. Larunbatean 7.632 PCR proba egin zituzten, aurreko egunean baino 2.000 gutxiago.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19arekin lotuta. Egun 61 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bat gehiago.
Ostiralean, 7.632 PCR proba egin zituzten EAEn, eta horietatik 514ek eman dute positibo. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 84 kasu berri atzeman dituzte, Bizkaian 264 eta Gipuzkoan 165.
EAEko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Nafarroak 281 kasu positibo atzeman ditu
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, 281 kasu positibo berri atzeman zituen atzo Nafarroan, 2.364 PCR proba egin ostean (positiboak % 11,7).
Atzokoan gaixotasun horrekin lotutako 15 ospitaleratze berri izan ziren, horietako bat ZIUn. Gainera, COVID-19ak 86 urteko gizonezko bat eta 88 eta 93 urteko bi emakume hil ziren Nafarroan, eta, ondorioz, 545 pertsona hil dira guztira Foru Erkidegoan gaitzak jota.
Eskualdeka, Iruñean eta Iruñerrian izan dira positiboen % 53, Tuteran % 19 eta Lizarran % 9.
Atzemandako kasuen adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 45-59 urteko taldea da nagusi (% 23), ondoren 15-29 urtekoa (% 22) eta 30-44 urtekoa (% 21). Ondoren, 15 urtetik beherakoen taldea, %16rekin, 60 eta 75 urte bitartekoena, % 10ekin, eta azkenik, 75 urtetik gorakoena, %7rekin. Kasu berrien batez besteko adina 37,4 urtekoa da.
Generoari dagokionez, %52 emakumezkoak dira, eta %48 gizonezkoak.
Nafarroako ospitale-sarean 132 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 7 ZIUn daude, eta beste 18 etxean.
Gainontzekoak, 107 gaixo, plantan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez, eta COVID-19 eremuetan daude.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuta, gaur egun 12.827 dira.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du datorren asteartetik aurrera familiek SMS bidezko jakinarazpena jasoko dutela beren ikasgelan kasu positibo baten kontaktu estutzat jotzen dituzten ikasleei PCRa egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezuak nonahi, Oihane Mateosen heriotza dela eta
Bart zendu da Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua, eta zorigaiztoko albiste jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.