Diputatuen Kongresua
2025/03/26 - 12:45
Rufianek Aitor Esteban goraipatu du Kongresuko bere azken egunean
"Ni inspiratu nauzu, asko inspiratu nauzu. Espero dut horrela jarraitzea. Ziur ez zaidala gustatuko zuk esandako guztia, baina beti gustatuko zait zuk erabiltzen duzun modua. Eskerrik asko", gaineratu du Rufianek, hunkituta.
2025/03/26 - 08:53
Albiste izango dira: Sanchez, defentsa gastua igotzeaz, Batasunaren Prestaketa Estrategia eta greba hezkuntzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/26 - 06:00
Defentsan gastua igotzeko beharraz arituko da Sanchez Kongresuan, bazkideak kontra dituela
Gaur goizeko 09:00etan hasiko den plenoan, oposizioko lider Nuñez Feijook Gobernuaren "zatiketa" salatuko du, erabaki oro Kongresura eraman dezatela aldarrikatuko du eta zenbat gastatuko den zehazteko eskatuko du.
2025/03/20 - 14:38
Otsoa babesik gabe uztea onartu du Kongresuak, PP, Vox, Junts eta EAJren aldeko botoekin
Neurriak hautsak harrotu arren, Kongresuak baiezkoa eman dio Duerotik iparraldera otsoen babesa kentzeari.
2025/03/18 - 22:07
Kongresuak oniritzia eman dio Juntsen lege bat izapidetzeari, okupen etxegabetzeak bizkortzeko
Ekimena aurrera atera da PPren, Voxen, PSOEren, EAJren eta Coalicion Canariaren aldeko botoekin, besteak beste. Ezkerreko taldeek, Sumarrek, EH Bilduk eta ERCk, esaterako, ekimena atzera bota dute, arazoari gehiegizko neurria hartu diotela argudiatuta.
2025/03/18 - 21:22
Kongresuak alkoholemia-tasa jaisteko ekimena izapidetuko du, eta PPk zer bozkatuko duen ez dago argi
EAJk, Juntsek, ERCk eta Sumarrek PSOEren ekimenaren tramitazioa babestuko dute, baina iragarri dute zuzenketak aurkeztuko dituztela.
2025/03/13 - 10:59
Sanchez talde guztien ordezkariekin bilduko da, Voxekin izan ezik, defentsa gastua handitzeaz hitz egiteko
10:00etan zabalduko du erronda, Alberto Nuñez Feijoo PPren buruarekin, eta 16:30ean du azken hitzordua, UPNko Alberto Catalanekin. EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta EAJko Aitor Esteban, berriz, 12:00etan eta 12:30ean hartuko ditu, hurrenez hurren.
2025/03/05 - 14:36
Rajoyk Kongresuan ziurtatu du ez duela 'Katalunia Operazioa' deiturikoa ezagutzen
Kataluniako buruzagi independentisten eta oro har aurkari politikoen kontra egiteko "polizia patriotikoa" deiturikoaren erabilera aztertzen ari den ikerketa batzordean parte hartu du Espainiako Gobernuko presidente izandakoak.
2025/02/26 - 18:38
Kongresuak onartutako Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itun berriaren bederatzi neurri garrantzitsuenak
Neurri garrantzitsuenetako batzuk dira emakumeen aurkako indarkeria ekonomikoa eta digitala delitu gisa jasotzea, indarkeria bikarioaren biktima diren haurren babesa indartzea, biktimekiko tratua hobetzea eta justiziaren espezializazioan sakontzea.
2025/02/26 - 10:41
Aitor Estebani agur hunkigarria egin diote Diputatuen Kongresuan
Aitor Estebanek azken galdera egin du Diputatuen Kongresuan eta agur hunkigarria egin diote, txalo zaparrada luze batekin. Voxek eta PPk ez dute parte hartu.
2025/02/25 - 22:30
Kongresuak atzera bota du PSOEk eta EAJk adostutako lurzoru legearen erreforma
Ekimenak aldeko 126 boto (PSOE, EAJ eta CC), kontrako 186 (PP, Sumar, ERC, Junts, EH Bildu eta Podemos) eta 34 abstentzio (Vox eta BNG) jaso ditu.
2025/02/25 - 14:35
Yolanda Diazek matxismoa salatu du Kongresuan, kazetari batek esandakoagatik: ''Gero eta ederrago zaude''
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak salatu du egoera matxistak bizi izan dituela, eta horren adibide jarri du Diputatuen Kongresuan duela gutxi pairatutakoa: Kazetari batek "gero eta ederrago" dagoela esan zion.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
2025/02/12 - 16:40
Kongresuak onartu egin du pentsioak igotzea eta garraioan ibiltzeko deskontuak luzatzea, bigarren saiakeran
Alderdi bakarrak bozkatu du omnibus dekretu berriaren aurka: Vox. Kongresuak testua lege-proiektu gisa tramitatzea onartu du, eta, horri esker, talde politikoek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte.
2025/02/12 - 13:12
Gutxieneko errentaren igoera defendatu du Sanchezek Kongresuan, tributazioaren polemikan sartu gabe
Atzo iragarritakoaren arabera, aurrerantzean gutxieneko soldata ez da errenta aitorpena aurkezteaz salbuetsita egongo, eta hori gogor kritikatu du Alberto Nuñez Feijoo oposizioburu popularrak. Esan duenez, neurria "ez da aurrerakoia".
2025/02/12 - 08:42
Albiste izango dira: Omnibus dekretuaren behin betiko onarpena, Loiolako kuartelak eta Gazako su-etena, airean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 05:00
Omnibus dekretuak dakarren pentsio igoera eta garraiorako laguntzak onartuko ditu gaur Kongresuak
Espainiako Gobernua duela bi aste saiatu zen omnibus dekretu bat onartzen, baina PPk, Juntsek eta Voxek atzera bota zuten.
2025/02/04 - 12:42
Kongresuaren Mahaiak onartu du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan Juntsek aurkeztu zuen proposamena
Diputatuen Kongresuak otsailaren 25eko edo martxoaren 11ko osoko bilkuran eztabaidatuko du Juntsek aurkeztutako legez besteko proposamena. Dena den, konfiantza galdea gobernuburuak bakarrik eskatu dezake, eta Sanchezek dagoeneko esana du "ez duela beharrik ikusten".
2025/01/26 - 18:06
Sanchez: ''Harrien azpian ere bilatuko ditugu botoak, eta neurri horiek atera egingo ditugu, bai ala bai''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du "harrien azpian ere" bilatuko dituela botoak, aste honetan Diputatuen Kongresuan omnibus legearen aurka bozkatuz "Alderdi Popularrak eta Voxek herritarrei murriztu dizkieten eskubideak berreskuratzeko".
2025/01/23 - 20:36
Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten atzera botatako neurriak dituen arau berri bat berehala onartzea
Gobernuak eta oposizioko alderdiek elkarri leporatu diote gertatutakoaren errua. Bitartean, Gobernuaren bazkideek eskatu dute berehala onartzeko pentsioen igoera eta garraiorako deskontuen luzapena ahalbideratuko duen dekretu berri bat.