Sarraskia Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak Sumar, ERC eta Podemosen ekimen bat tramitatuko du, Israeli arma-blokeoa ezartzeko

PSOE, EAJ, EH Bildu, BNG eta Juntsen aldeko botoekin eta PPren eta Voxen aurkako bozekin (176 alde eta 171 kontra), Kongresuak lege proposamena izapidetzea onartu du.
Israeli arma-blokeoa ezartzea eskatzeko elkarretaratzea, Kongresuko ateen aurrean. Argazkia: EFE
Israeli arma-blokeoa ezartzea eskatzeko elkarretaratzea, Kongresuko ateen aurrean. Argazkia: EFE

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak babesa eman dio gaur Sumarren, ERCren eta Podemosen ekimen bati. Genozidioak, gerra krimenak edo gizateriaren aurkako delituak egiten dituzten estatuei (Israeli, esaterako) arma-blokeoa ezartzea ahalbidetuko luke erreformak.

PSOEren, EAJren, EH Bilduren, BNGren eta Juntsen aldeko botoekin eta PPren eta Voxen aurkako bozekin (176 alde eta 171 aurka), Ganberak lege proposamena izapidetzea onartu du.

Proposamenak 2007ko legea erreformatu nahi du, defentsa materialaren kanpo-merkataritza kontrolatzeari buruzkoa, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen duten estatuei armak saldu, erosi edo elkarrekin trukatzea blokeatzeko aukera sartu nahi du.

Eztabaida gaur izan da, Kongresuan. Izan ere, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Guardia Zibilarentzako milioika bala Israelgo enpresa bati erosteko kontratuaren berri emateko agerraldiaren bezperan.

Eztabaida dela eta, Kongresuaren aurrean Israeli arma-blokeoa ezartzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute 500 bat pertsonak. Besteak beste, Veronica Barbero Sumarren taldearen bozeramaileak, Gerardo Pisarello En Comú Podemeko kideak eta Gabriel Rufian ERCren diputatuak parte hartu dute protestan.

Gabriel Rufian (ERC), Kongresuaren aurrean egindako elkarretaratzean. Argazkia: EFE Gabriel Rufian (ERC), Kongresuaren aurrean egindako elkarretaratzean. Argazkia: EFE

Pisarellok, Sumar taldearen izenean, defendatu du ekimena Kongresuan eta Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari "egiezak" esateagatik edo "testigantza faltsua" egiteagatik kritikatu du. Israelek palestinarrak sarraskitzen dituela onartu arren, Espainiako portuetatik Estatu sionistara armak bidaltzen jarraitzen dutela aurpegiratu dio Pisarellok buruzagi sozialistari, baita Martina Velarde Podemosen diputatuak ere.

Caridad Rives diputatu sozialistak kritikei erantzun ez, eta adierazi du Sanchezek eta PSOEk Palestinarekin duten konpromisoa eta Gazako sarraskia gaitzesten dutela.

PPk, aldiz, "antisemitismo zaharkitu kiratsa duen pastitxe juridikotzat" jo du proposamena, eta ezkerreko alderdiei "interes politikoengatik Ekialde Hurbileko sufrimendua erabiltzeari uzteko" eskatu die.

Alberto Asarta Vox alderdi ultraeskuindarraren ordezkariak ohartarazi duenez, balizko blokeoak segurtasun indarren eraginkortasunari, martxan dauden defentsa materialen proiektuei eta enpresei kalte egin diezaieke.

Bestalde, BNGren, EAJren, EH Bilduren eta ERCren bozeramaileek proposamena aintzat hartzearen alde egin dute, baita Juntsek ere; hala ere, Isidre Gavin diputatu kataluniarrak iragarri du zuzenketak aurkeztuko dituztela, eta argi utzi du ez dutela onartuko gaia "arma politiko gisa" erabiltzea.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X