Diputatuen Kongresua
Kongresuak tramitera onartu du legez kanpoko pisu turistikoen publizitatea debekatzeko EH Bilduren lege-proposamena
PSOEren, Sumarren, Juntsen, ERCren, Podemosen, EAJren, BNGren, Coalicion Canariaren eta Talde Mistoko Jose Luis Abalos ministro ohi sozialistaren eta Agueda Mico Compromisen diputatuaren babesarekin lortu du aurrera egitea.
Pisu turistikoei buruzko Lege Proposamena onartzeko beharrezko babesa lortzea espero du EH Bilduk
Arratsaldean, Kongresuak, EH Bilduren Lege Proposamena eztabaidatuko du, plataformei legez kanpoko edo lizentziarik gabeko pisu turistikoak kontratatzea eta iragartzea debekatzeko. Eginez gero, milioi bat euro arteko isunak ezartzea jasotzen du proposamenak.
VOXek ez luke ordezkaririk lortuko, ez EAEn ezta Nafarroan ere, baina boto-kopurua ia bikoiztu egingo luke
EITB Focusen arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, Voxen aldeko boto-asmoak gora egingo luke Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Gipuzkoan, alderdiak botoen % 5 inguru jasoko lituzke, eta Araban eta Nafarroan, berriz, % 7 baino gehiago.
Nafarroak eserlekuen banaketari eutsiko lioke, baina PSNk ia lau puntu egingo luke behera
EiTB Focus inkestaren arabera, Espainiako bozak orain deituko balira, Nafarroako eserleku banaketa ia ez litzateke aldatuko.
Pedro Sanchezek legegintzaldia agortuko al du? Hamar biztanletik seik baietz uste dute
EITB Focus inkestan parte hartu dutenen % 65,1ek uste dute Espainiako Gobernuko presidenteak legegintzaldia amaitzeko geratzen zaizkion bi urteak egin egingo dituela, baina % 35,8ren iritziz, Pedro Sanchezek hauteskundeak deitu beharko lituzke.
EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin, EAJrekin berdinduta
Bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, emaitzak hobetuko lituzkete hauteskunde orokorrak egingo balira, EITB Focusen atal berrian ikus daitekeenez. Alderdi biek diputatu bat gehiago izango lukete Kongresuan.
EAJk diputatu bat gehiago lortu eta hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke Bizkaian, eta EH Bilduk emaitza hobetuko luke
Jeltzaleek botoen % 26,9 lortuko lituzkete Bizkaian, eta EH Bilduk, berriz, % 24. 2023ko emaitzak hiru puntu hobetuko lituzke Bizkaian koalizioak. PSE-EEk eta PPk ordezkaritzari eutsiko liokete, eta Sumarrek zeukan eserleku bakarra galduko luke.
Arabak 2023ko argazkia errepikatuko luke: PSE-EE lehen indarra, eta EH Bildu, bigarrena
EiTB Focusen atal berriaren arabera, Araban gauzak ez liratekete asko aldatuko hauteskunde orokorrak egingo balira. Horrela, PSE-EEk lehen alderdia izateari eutsiko lioke, eserleku batekin, eta EH Bilduk eta EAJk boto-portzentajea hobetuko lukete.
Aitor Esteban eta Arnaldo Otegi, gainditu duten alderdi-ordezkari bakarrak
EITB Focus inkestaren arabera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoetako buruzagietatik bi baino ez daude gainditzeko moduan, eta Aitor Estebanek (EAJ) lortu du notarik onena: 6,8, 10etik.
Kongresuak atzera bota du migrazio eskumena Kataluniako Gobernuaren esku uzteko Juntsek eta PSOEk adostutako lege proposamena
Podemosek lege testuaren aurka bozkatu du PPrekin eta Voxekin batera, "arrazista" dela iritzita. Horiei Sumarreko bi diputatu batu zaizkie, boto diziplina hautsita. Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak muturreko eskuina eta muturreko ezkerra kritikatu ditu Kataluniaren aurkakoak direla iritzita.
EAJren ustez, Euskadirentzat "oso onuragarria" da langabezia-prestazioren kudeaketa lortu izana
Maribel Vaquero diputatuaren hitzetan "oraindik bilerak falta dira" eskualdatzea gauzatzeko eta, "adostutakoa beteko" dela ziurtatzeko, "jarraipena egingo" diotela jakinarazi du.
Feijook Sanchezi: "Epaileei, hedabideei eta hautetsontziei diezun beldugarratik bakarrik aritzen zara"
Diputatuen Kongresuan egindako lehen osoko bilkuran ika-mika izan dute PPko buruak eta Espainiako Gobernuko presidenteak. Feijook "inputatu anitzekoa" izendatu du Sanchezen emaztea. Sanchezek, ordea, defendatu du "Gobernu garbia eta funtzionala" duela.
Yolanda Diazek bere gain hartu du lanaldi-murrizketaren porrota, eta mobilizaziorako deia egin du
PPk, Voxek eta Juntsek 177 eserlekuko gehiengo absolutua dutenez, betoa ezarriko diote Gobernuaren arauari, eta parlamentuko tramitetik kenduko dute.
EH Bilduk eta Mes per Mallorcak bi alderdien arteko lankidetza indartuko dute
Bi alderdiak Bilbon bildu dira asteazken honetan. Besteak beste, Estatuko eta nazioarteko egungo egoera aztertu dute.
Hitzordu bikoitza gaur Kongresuan eta Senatuan, suteen erantzukizunak argitzeko helburuarekin
Suak kalteak eragin dituen eremuetara bideratzeko laguntzak onartzeko asmoa du gaur Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluan. Halaber, Kongresuko Diputazio Iraunkorrean PPk eskatutako agerraldiei buruz eztabaidatuko dute.
Familien Legeak urte eta erdi darama Kongresuan, ez aurrera ez atzera
2024ko otsailean onartu zuen Ministroen Kontseiluak familia mota desberdinak legez berdindu eta gizarte-babesa hobetzeko legea. Ordutik, zuzenketak aurkezteko 50 luzapen baino gehiago onartu dira. Momentuz ez da jarri lehen eztabaida egiteko datarik.
Suteen kudeaketari buruzko polemikak Espainiako urte politiko berriaren hasiera baldintzatuko du
Begoña Gomezen kasua, Leire Diaz PSOEko "iturgina", klima-aldaketari buruzko Estatu ituna, Huaweirekin sinatutako kontratua eta beste batzuk izango dira Kongresuan eta Senatuan urte politikoaren hasiera markatuko duten gaiak.
Sindikatuek 138.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko soldata propioa eskatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek espero dute alderdi politikoek ekimena babestea eta Eusko Legebiltzarrak proposamena urtea amaitu aurretik onartzea.
Noelia Nuñez PPren diputatuak kargu guztiak utzi ditu
Nuñezek bere gain hartu du egindakoen "erantzukizun osoa", eta adierazi barkamena eskatzea "ez dela nahikoa". Hori dela eta, utzi egin ditu Genovan eta Kongresuan orain arte bete dituen karguak, X sare sozialean iragarri duenez.
Noelia Nuñez PPko diputatuak onartu du gezurra esan zuela curriculumean, eta PSOEk bere dimisioa eskatu du
Alderdi Popularreko Mobilizazio eta Erronka Digitaleko idazkariorde ere badenak aitortu du Diputatuen Kongresuko bere fitxan ageri den ikasketei buruzko informazioa "okerra" dela, baina ziurtatu du "inoiz" ez duela "inor engainatzeko asmorik izan".