Espainiako Gobernuak desklasifikatutako dokumentuek “etsipena” eragin dute; Feijook, ordea, Juan Carlos I.a itzul dadila eskatu du
EH Bildu, EAJ, Compromis eta BNG taldeen arabera, estatu kolpe saiakeraren inguruan zeuden zalantzak ez dira argitu.
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak onartu du “etsipena” eragin duela 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpe saiakeraren inguruan Espainiako Gobernuak desklasifikatu duen informazioak. Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak, bere aldetik, Juan Carlos I.a errege emeritua Espainiara itzultzea eskatu du.
Edozein kasutan, orain garrantzitsuena gainerako dokumentu sekretuak desklasifikatzea dela nabarmendu du Aizpuruak. Estatu kolpe saiakeraren inguruko dokumentuak ez ezik, askoz gehiago sekretupetik atera behar direla adierazi du.
Ildo beretik hitz egin du Maribel Vaquero EAJren Kongresuko bozeramaileak ere, eta O23aren gaineko dokumentuak ez ezik, sekretupean dauden guztiak desklasifikatu behar direla esan du.
Juan Carlos I.a estatu kolpe saiakeran zer egin zuen galdetuta, diputatu jeltzaleak ez du baloraziorik egin, atera berri den informazioa aztertu arte.
Nestor Rego BNGren bozeramailearen esanetan oraindik "oso goiz" da Estatuko buruzagia izan zenak egindakoa baloratzeko. Era berean, "dokumentuak erabat desklasifikatzeko" eta Sekretu Ofizialen Legea behin betiko indargabetzeko pausoak ematea eskatu du.
Alberto Ibañez Compromisen diputatuak, bere aldetik, lehendik zituen zalantzak dituela nabarmendu du.
Juan Carlos I.a errege emeritua Espainiara itzultzea eskatu du
Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentearen arabera, "desiragarria" litzateke Juan Carlos I.a Espainiara itzultzea.
X sare sozialean zabaldutako mezuan Feijook azaldu duenez, errege emerituak berak "akatsak" onartu ditu, baina "demokrazia eta askatasunak babesten lagundu zuenak bere bizitzako azken etapa duintasunez eta bere herrialdean igaro beharko luke".
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik