Delitu txikiak behin eta berriro egiten dituztenen gaineko legeak lapur eta iruzurgileei zigor gogorragoak ezarriko dizkie
PSOEk, PPk, VOXek, EAJk eta UPNk babestu dute lege erreforma. Ezkerreko alderdien artean, ostera, ezinegona eragin du.
Telefono mugikorrak. Artxiboko argazkia
Lapurreta txikiak (telefono mugikorrak, tartean) eta sarean iruzurrak egiten dituzten delitugileek zigor gogorragoak jasoko dituzte, delitu txikiak behin eta berriro egiten dituztenentzako legea onartuz gero.
Juntsek sustatutako eta PSOE, PP, Vox, EAJ eta UPNk babestutako legeak aldaketak eragingo ditu Zigor Kodean eta Prozedura Kriminalaren Legean.
Esaterako, 400 eurotik beherako balioa duten lapurreten kasuan, delitugileek hiru hilabetera arteko isunak jasoko dituzte. Hala ere, lapurreta txiki horiek behin baino gehiagotan egiten dituztenei urtebete eta hiru arte bitarteko espetxe zigorra ezarri ahalko zaie, delitu hori egiteagatik aurrez hiru zigor baldin badituzte.
Gainera, telefono mugikorrak lapurtzen dituztenenei zigor gogorragoak ezarriko zaizkie. Kasu horietan astungarri gisatzat hartuko da gailu elektroniko horiek datu pertsonalak gordetzen dituztela.
Irabaziak lortzen dituzten iruzurgileei dagokienez, hainbat irizpide aintzat hartuko dira zigorrak ezartzeko: iruzurraren zenbatekoa, eragindako kalte ekonomikoa, iruzurgilearen eta kaltetuaren arteko harremana, erabilitako bitartekoak, etab.
Bestalde, delitugileei leku, auzo, udalerri, probintzia, toki erakunde zein autonomia erkidegoetara joateko debekua ezarri ahalko zaie.
Azkenik, urtebete eta bost urte arteko espetxe zigorra jarri ahal izango diete narkoei laguntza logistikoa ematen dietenek.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik