Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen proposamena atzera bota du Kongresuak
PPk eta UPNk soilik babestu dute eskuin muturreko alderdiaren proposamena. Juntsek kontra bozkatu du, baina bere lege-proposamena erregistratu du, debekuaren eskariari eusteko. EAJk, berriz, gaia lantzea beharrezkoa ikusten du, eta horretarako azpibatzorde bat sortzea proposatu du.
Vox alderdiko diputatuak, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE.
Espainiako Diputatuen Kongresuan bertan behera gelditu da Vox alderdi ultraeskuindarrak, PPren babesarekin, burka eta niqab-a espazio publikoetan debekatzeko aurkeztu duen lege proposamena. Alderdi Popularrak eta UPNk babestu dute ekimena.
Halere, eztabaida ez da amaitu. Batetik, Juntsek proposamen propioa aurkeztu du, debekuari eutsiz, baina zigor leunagoekin. Eta bestetik, EAJk gaur kontra bozkatu arren, ez du gaizki ikusten gaiaren gaineko eztabaida lasaia eta sakona abiatzea.
Espazio publikoan emakumeen duintasuna eta herritarren segurtasuna babesteko Lege Organikoaren Proposamena eraman du Voxek Behe Ganberara. Alde bozkatu dute Voxen, PPren eta UPNre 170 diputatuk, eta kontra, 177k—PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ, Podemos, BNG eta Compromis—. Coalicion Canaria abstenitu egin da.
Blanca Armario Voxen diputatuak proposamena defendatu du. Haren hitzaldian, "ehunezko ziega" gisa definitu du burka, eta esan du jantzi horrek "Europaren oinarrizko balioekin talka" egiten duela. Ukatu egin du "arrazasista" denik debekua eskatzea. "Voxek ez du arazorik azalaren kolorearekin, batzuek buruan ekarri dutenarekin baizik".
PP izan da, UPNrekin batera, proposamena babestu duen bakarra. Eztabaidan, Ester Muñoz diputatu popularrak zehaztu du lege proposamenaren testua ez dela perfektua, baina, haren hitzetan, "belo integrala emakumeak ikusezinak izan daitezen instituzionalizatzea da".
Juntsek, bere proposamena
Junts per Catalunyak, bere aldetik, aurka bozkatu arren, proposamenaren edukiarekin bat egin du, hein batean. Miriam Nogueras Juntsen eledunak jakinarazi du ez dutela Voxen ekimenaren alde bozkatuko, baina iragarri du euren proposamena erregistratuko dutela, burka eta niqab-a debekatzea eskatzeko.
Kataluniako alderdiaren testuak espazio publikoan belo integrala edota pertsona bat identifikatzea galarazten duen edozein jantzi debekatzea eskatzen du. Debekuak aurrera egin ezean, segurtasun arrazoiak tarteko inor identifikatzeko aurpegia erakustea beharrezkoa izatea eskatzen da, betiere, "pertsona ororen duintasuna errespetatuz" eta "inor diskriminatu gabe".
Voxen testua "gaizki landuta" dagoela esan du Noguerasek, eta adierazi du ez dituela Europak ezarritako irizpideak betetzen. Defendatu du belo integrala "emakumea ikusezin bihurtzeko tresna" dela.
EAJk azpibatzordea eratzea eskatu du
Jeltzaleen izenean, Mikel Legarda diputatuak hartu du hitza. Adierazi du Voxen ekimenak islamari buruzko "estereotipoak puzten" dituela, eta gizartean "intolerantzia sustatzen" duela. Halere, uste du gaiari buruzko eztabaida beharrezkoa dela, eta zentzu horretan, azpibatzorde bat eratzea proposatu du. "Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan egin den bezala, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia kontuan hartuta, etxea teilatutik hasi gabe", esan du.
Iragarri du aste honetan erregistratuko dutela espazio publikoetan belo integrala erabiltzea eta horren ondorioak aztertzeko azpibatzorde bat sortzeko legez besteko proposamena. EAJren ustez, eztabaidak "lasaia eta argudio xenofoborik gabea" izan behar du.
Adituen ekarpenak jasotzea beharrezkoa dela erantsi du. Europako jurisprudentzia kontuan hartzea eta arropa horiek erabiltzen dituzten emakumeen bizikidetza eta eskubideak bermatzea eskatzen duen gaia dela iritzi dio.
Ezkerreko alderdiek "islamofobia" eta "arrazakeria" salatu dute
Gorrotoa, arrazakeria eta islamofobia zabaltzea egotzi diote Voxi, ia aho batez, ezkerreko alderdiek. Ziur daude burka eta niqab-a debekatzeak ez diela ezertan lagunduko emakumeei.
PSOEk gaiari buruzko "eztabaida serioa" eskatu du, "askatasuna erdigunean" jarrita. Compromisek, berriz, esan du "emakume bati nola jantzi behar duen esatea" ez dela feminismoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.