'KOLDO AUZIA'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oscar Puente galdekatuko du berriro Senatuak, 'Koldo auzia' ikertzen ari den batzordean

Joseba Garciak ere, Koldo Garciaren anaiak, eman beharko ditu azalpenak. Lehen aldiz deitu dute Senatuko ikerketa batzordera.
Oscar Puente, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Oscar Puente, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

'Koldo auzia' argitzeko Senatuan martxan den ikerketa batzordeak Oscar Puente Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren ministroa galdekatuko berriro du datorren ostegunean. Buruzagi sozialistak bigarren aldiz emango ditu azalpenak batzorde horretan. Aurrenekoz hitz egin zuenean ziurtatu zuen inoiz ez zuela hartu-emanik izan Victor Aldama auziko usteko arduradunarekin.

Berak zuzentzen duen ministerioaren barruan egindako ikuskapenei buruz galdetuta, Puentek azaldu zuen orduan sail horretako idazkariorde zen Jesus Manuel Gomezen ekimenez jarri zela abian kontu-ikuskapena, eta  emaitzen berri izan ondoren, kargutik kendu zutela. Ukatu egin zuen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eman zuela auditoretza egiteko agindua.

Asteazkenean, berriz, Joseba Garciak emango ditu azalpenak Senatuan, Koldo Garciaren anaiak. Guardia Zibilaren txosten baten arabera, Jose Luis Abalosen ministro ohiaren bikotekide izandakoak enpresa publiko batean egindako lanen parteak betetzea zen bere egitekoa. 

Orain gutxi, lekuko batek Auzitegi Gorenean deklaratu zuen 20.000 dolar eman zizkiola esku-dirutan Joseba Garciari Dominikar Errepublikan, Aldamaren aginduz.

Auzia lehertu zenetik, Koldo Garciaren anaiak defendatu du bere ondare guztia Ogasunean aitortuta duela eta ez duela inoiz ezer ezkutatu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X