Dirulaguntzak 2024

2022/10/03 - 22:50
Alemaniak 200.000 milioi euroko neurri sorta onartu du energiaren garestitzeari aurre egiten laguntzeko
Alemaniak 200.000 milioi euroko neurri sorta onartu du herritarrei zein enpresei energiaren garestitzeari aurre egiten laguntzeko. Bruselaren arabera baina, erabaki horrek diru laguntzen lasterketa elikatzen du Europan, eta merkatu bakarra kolokan jarri dezake.
2022/10/03 - 21:40
Bruselak arretaz jarraituko du Alemaniak gas kontsumora bideratutako dirulaguntza sorta
Bitartean, EBko eztabaida energetikoan, Europar Batasunean gas inportazioen prezioari muga ezartzeko ideia ari da nagusitzen. Ekimen hori 15 herrialdek babesten dute gutxienez, eta Alemaniak uko egin dio.

2022/10/01 - 13:14
AP-68ko erabiltzaile bizkaitarrek gutxiago ordainduko dute gaurtik aurrera
Bizkaian bizi diren eta sisteman erregistratuta dauden pertsonei dirua itzuliko die Bizkaiko zatian hilabetean 34,55 euro baino gehiago gastatzen dutenean, eta 50,54 euro baino gehiago, Arabakoan.

2022/09/27 - 20:52
Bizkaiak diruz lagunduko ditu AP-68ko ohiko bidaiak
Bizkaian bizi diren eta sisteman erregistratuta dauden pertsonei dirua itzuliko die Bizkaiko zatian hilabetean 34,55 euro baino gehiago gastatzen dutenean, eta 50,54 euro baino gehiago, Arabakoan.

2022/09/27 - 14:18
Euskadi Bono Dendak beste aldi bat izango du urriaren 17tik, lau milioi euro gehiagorekin aurrekontuan
2022ko edizioaren bigarren aldi hori abenduaren 4an amaituko da. Kanpainako aurrekontua bost milioi eurokoa zen hasieran, baina azkenean, bederatzi milioikoa izango da. Bonuaren helburu nagusia da tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.
2022/09/26 - 13:57
EAEko autonomoek eta enpresa txikiek 34.000 euro arteko laguntzak izango dituzte kamioi berria erosteko
Bihartik aurrera eskatu ahalko dira laguntzak. Bi baldintza bete beharko ditu kamioilariak: batetik, ordezkatuko den ibilgailua 2019ko urtarrila baino lehenago matrikulatuta egotea, eta bestetik, zaharra txatar bihurtzea berria erostean.
2022/09/18 - 20:19
Europak bertan behera utzi nahi ditu Hungariarentzako dirulaguntzak zuzenbide estatua urratzeagatik
Europako Batzordearen arabera, Viktor Orbanen Gobernuak irregulartasun sistematikoak egiten ditu kontratu publikoetan, eta ez du kontrolik ustelkeriaren aurka.