Euskadik hilean 20 euro emango dizkie kolektibo zaurgarriei, Internet izan dezaten
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak arrakala digitala murrizteko eta irrati, telebista eta Interneteko azpiegitura komunak hobetzeko herritarrei laguntzeko bi programa onartu ditu astearte honetan, ohar batean jakitera eman duenez.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak bultzatutako laguntza horien bidez, alde batetik, kolektibo zaurgarrientzat, 20 euroko bonu digitalak jaulkiko dira 12 hilabetez; eta, bestetik, 2000. urtea baino lehenagoko eraikinen jabeen komunitateei diru laguntzak emango zaizkie etxeetako telekomunikazio instalazioak berritzeko eta egokitzeko.
Dirulaguntzen programa honetara 4.059.000 euro bideratu dira. Jabeen erkidego bakoitzak fakturan agertzen diren diruz lagun daitezkeen kostuen % 70eko laguntza jasoko du gehienez.
Olatz Garamendi sailburuak laguntza programa horiek aurkeztu ditu Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, eta nabarmendu du "teknologia berrien sarbidean, erabileran edo erabileraren kalitatean dauden desberdintasunei muga jarri eta arrakala digitala gainditzeko balioko dutela", bai eta etxeetako telekomunikazio azpiegituren konektibitatea hobetzeko ere.
Bonu digitalen kasuan, Eusko Jaurlaritzak bereziki kolektibo ahulenei zuzendutako laguntza programa bat onartu du Interneteko konexio ultralasterra eskuratu ahal izateko edo, hala badagokio, kokapen finko batetik kontratatutako abiadura handitzeko, segundoko 30 megabiteko gutxieneko abiadurarekin.
Horretarako, 20 euroko 2.351 bonu digital emango dira urtean zehar laguntza hori jasoko duten pertsona edo familientzat, eta 12 hilabetez kopuru hori deskontatuko zaie zerbitzua kontratatuta duen telekomunikazio operadoreak egindako hileko fakturatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.